Kategoria gramatikala
Forma mugatua
orroillúa
Esanahia
Hala deitzen zitzaion neguan ardiei ematen zitzaien orri lehorrari; udan, adar eta guzti -lizar-adarra, gehienbat- etxeratzen zen, sortak egin eta artxaran gordetzen zen. Neguan itxundu (orriak kendu) egiten zen eta orroillua ardiei eman. · Hoja seca que se daba en invierno a las ovejas; se cortaba y guardaba en verano con rama.
Ikustekoak
- txorroki, txorrokixe. Izena. Leintz. Arte-orria, neguan beste jakirik ez zenean ardiei ematen zitzaiena.
- itxúndu. (d). du Aditza. Itzundu. Zuhaitz adarrei hostoa kendu abereei jaten emateko. · Deshojar ramas para usar como forraje. “Makiña bat einddakuak gaittuk orrixa itxuntzen; lizarrai moztu adarrak udan, sikutian izaten zuan jeneralian, da itxundu, eta ganauei emon. Klem.” Udan lehortu eta neguan ardiei ematen zitzaien orbelari orroillo deitzen zaio, baina udakoari, freskoari, orri edo itxundutako orri. Sin. orrixa eiñ, kimatu (Aram.)..
Oharrak
Ik.<b> itxundu, txorroki.</b>
Aipamenak
Aipamena bera | Egilea |
---|
Laburpena
orróillo, orroillúa.
(d).
Izena.
Hala deitzen zitzaion neguan ardiei ematen zitzaien orri lehorrari; udan, adar eta guzti -lizar-adarra, gehienbat- etxeratzen zen, sortak egin eta artxaran gordetzen zen. Neguan itxundu (orriak kendu) egiten zen eta orroillua ardiei eman. · Hoja seca que se daba en invierno a las ovejas; se cortaba y guardaba en verano con rama.
“Udan ebagi, sikatu eta gero neguan ardixei orroillua guk emoten gontsen. Lizarra moztu udan eta sortak eiñ da gordetze giñuan abar ta guzti; orrek ipintze jakuen ardixei asketan eta gustora jate juen; erek apartatze juen. Ardixei orroillua emon, esate zuan. Klem.”
ohar bat