Skip to main content

izena

  • kurútzegi, kurútzegixa. (c). izena. KURUTZAI, KURUTZEI. Sahats makila. Moztu, zuritu, gero mordo batekin sorta egin eta Erramu Egunean elizara eramaten dira bedeinkatzera. Gero, haiekin gurutzetxoak egin eta ate, zelai eta soroetan jartzen dira.   Palos pelados de sauce que después de bendecidos el Domingo de Ramos se colocan en forma de crucecitas en puertas y campos.. Kurutzegi billa jardute giñuan Erramu bezperatan. . Etim.: kurutze+gai, ziurrenik.. Ik. sáats.
  • kurútzegi-sórta, kurútzegi-sortía. (c). izena. Kurutzegiekin egindako sorta.. Aurten Markiko Jabierrek eruan dau kurutzegi-sortaik onena. . Ik. kurútzegi.
  • kustíño, kustiñúa. (c). izena. Cuestión.. Eztakitt egun txarra zeukan ala zer, kustiñua da doble kobrau nai zoskula.. KUSTI.
  • 1. kutun, kutúna. (c). izena. Jostunek orratzak gordetzeko erabiltzen duten almoadatxo modukoa.   Acerico.. Kutuna lenao orratzak sartzeko e, barruan zerrautsakin, telia jositta. Klem. .
  • 2. kutun, kutúna. (c). izena. Haurrei paparrean jartzen zitzaien bedeinkatutako zorrotxoa.   Amuleto.. Barruan bedeinkatutako zeoze ipintze zuan; mojak eitte juen. Kutuntxua orratzakin umiei ipintzen jakuena; txikixa; batzuk biotzan formakuak eta itte zittuen; gaiñetik sedazko telia, baztarrian pespunte politten batekin, ero kordoitxon batekin ero rematauta. Klem.. Erruda, apioa eta asentzio bedarra eramaten omen zuen barruan.. Ik. errúda.
  • kútxa, kutxía. (b). izena. Arcón, arca.. Kutxa ugari zan basarriko ganbaratan. . Ik. trója, gari-kútxa.
  • kútxara, kútxaria. (a). izena. Cuchara.. Sin. kóillara.
  • kutxátilla, kutxátillia. (d). izena. Bidaira arropa eramateko-eta erabiltzen zen kutxa txikia.. Kutxatillia, kutxa txiki batzuk, kutxatillak. Don.. Gutxi erabilia.. Ik. komódiñ.
  • kútxilla, kútxillia. (b). izena. Cuchilla. .
  • kútxillo, kútxillua. (a). izena. Cuchillo.. Ik. lábaiña.
  • kuxiñ, kuxiñe. (-). izena. (Aramaio.) "Burdinazko urkila, egurra karobian sartzeko-eta erabiltzen zena." .
  • laárdei, laárdeixa. (d). izena. Larrak nagusi diren lekua.   Zarzal.. Saill aundi bat laarra jak an, dana laardeixa jak an. Don.. Ik. lar.
  • 1. laba-txirtxill, laba-txirtxilla. (-). izena. (Eibar.) "Etxeetan egoten den txirtxilla.. Laba-txirtxillak Gabonetan be ixildu gabe kantatzen dau..
  • 2. laba-txirtxill, laba-txirtxilla. (-). izena. (Eibar.) Cucaracha. .
  • labádero, labáderua. (d). izena. Lavadero de ropa. .
  • 1. lábaiña, lábaiñia. (b). izena. Navaja de afeitar.. Oinddio be bada labaiñiakin bizarra kentzen daben jentia.. Ik. kútxillo. lábaiñia baiño zorrótzaua, . (c). esapidea. Oso zorrotza...
  • 2. labaiña, labaiñia. (-). izena. (Eibar.) "Damaskiñau bihar dan gaiñazala pikatzeko (arraixatzeko) erraminttia." (SB Eibetno)..
  • 1. labankara, labankaría. (b). izena. Resbalón, patinazo, desliz.. Labankaria an da labankaria emen etorri giñan Urbixatik bera./ Bein ezkondu nitzuan baiña berriz etxuat eukiko olako labankaraik. .
  • 2. labankara, labankaria. (-). izena. (Antzuola.) "Umeak jolasteko txirrista." (Lar Antz). .
  • labari, labaríxa. (-). izena. (Eibar.) "Okina.. Eibarko labarixan seme bat deportista entzuna izan zan..
  • lábe, labía. (a). izena. LÁBA (UB., ANG.).. Horno. El del pan, por antonomasia.. Ezta txarra antxumia labian erreta./ —Karabá! —Kaskaria labará!. Ik. karábaka.
  • labe-atáka, labe-atakía. (d). izena. Labe-ahoa.   La boca del horno; del pan, generalmente.. Labe-tapia..., ba atakian tapia; labe-atakia esan izen dok, eta aretxen tapia. Atakia izaten dok pa auraxe, zulua. Klem. . Ik. labe-tápa, atáka.
  • labe-itxuski, labe-itsuskixa. (-). izena. "Sutako brasa baztertzeko erabiltzen den erratza." (Lar Antz).. Sin. labe-zátar.
  • labe-tápa, labe-tapía. (c). izena. Labearen atetxoa.   El portillo del horno.. Ik. labe-atáka.
  • labe-zátar, labe-zatárra. (d). izena. Labea garbitzeko erratza; aipuan dator deskrizioa.   Barredero de horno.. Guk labe-zatarra esaten gontsan: arbi-ostro ero garo berde ero, berde moltso bat aga baten puntan batu da sua baztar batera batzeko. Don. .