Kategoria gramatikala
Forma mugatua
trojía
Esanahia
Gari-kutxa handia, leku baten fijo ezarrita dagoena. · Arca fija grande donde se guardaba el trigo.
Jakingarriak
Agarreko garaixari, horreo famatuari, Agarrekoek trojia deitzen zioten lehenago, ziurrenik bertan troja bat zegoelako.
Esaera
- Urdaixa kakuan gora eta garixa trojan bera. Esaera. "Neguan baserrian gertatzen zena: urdaia eta garia gastatuz joaten zirela neguak aurrera egin ahala." (Lar Antz).
- Gari ona trojatik saltzen da. Esaera. "Gauza bat ona bada, ez dago asko erakutsi beharrik..." (Lar Antz)
Ikustekoak
- gárai, gáraixa. (d). Izena. gárei. Garaia. · Hórreo. “Emen inguruan Agarre, Agarreko garéixa. Nik ari gareixa. Mutikotan da jolasian ibiltzen giñuztan da... garéixa esaten gontsan. Don./ Aintxiñan Etxebartin ei zuan garaixa. Luis.” Azken honek esan digunez, XX. mendearen hasieran ba omen ziren bi edo hiru garai arrasto Uberan. Bergarako Agarre baserrian (San Martin auzoa) dago Gipuzkoan gelditzen den garai bakarra, baina baserriko andreak esan zigun eurek "troja" deitzen ziotela.. ohar bat
- gari-kútxa, gari-kutxía. (c). Izena. Garia gordetzeko kutxa handia, apartamentu bakarrekoa. · Arca donde se guarda(ba) el trigo. “Antikuarixuak estimau erosteittue gari-kutxak.” Gari-kutxa apartamentudunari arka. Paretan itsatsita dagoenari troja. .
- arka, arkía. (d). Izena. Gari-kutxa oso handia. Hankaduna eta apartamentuekin. “Arkía, trojía da kutxía. Aundixa zanian, ankaduna, kutxian forman, ola erdittik apartamentuekiñ, ari arkia esate jakon. Don.” Leintz aldean kutxa guztiei esaten zaie arka..
Oharrak
Ik. arka, gari-kutxa, garai.
Aipamenak
Aipamena bera | Egilea |
---|
Laburpena
trója, trojía.
(d).
Izena.
Gari-kutxa handia, leku baten fijo ezarrita dagoena. · Arca fija grande donde se guardaba el trigo.
“Trojia izeten da leku baten fijo eindda; olakin fijua, ikaraik eraitteke, bere apartamentuekin, bi ero irukuak o, segun. Da kutxak perriz, ba kutxa bat gaur amen eukikozu ta biar an. Batai kutxia esate jakon da bestiai trojia. Jeneralian trojak aundixauak zien. Gurian iruko zer bat zan, iru apartamentuko bat eindda, eta bakoitzak ogeiña anea zeuzkan. Eta kutxak pa amar anea, zortzi...; amalaukua aundixa izeten zuan. Don.”
Agarreko garaixari, horreo famatuari, Agarrekoek trojia deitzen zioten lehenago, ziurrenik bertan troja bat zegoelako.
.
ohar bat
Esaerak:
Urdaixa kakuan gora eta garixa trojan bera.
Esaera.
"Neguan baserrian gertatzen zena: urdaia eta garia gastatuz joaten zirela neguak aurrera egin ahala." (Lar Antz).
Gari ona trojatik saltzen da.
Esaera.
"Gauza bat ona bada, ez dago asko erakutsi beharrik..." (Lar Antz)