Skip to main content

izena

  • 3. kótxe, kótxia. (d). izena. Zaldiz tiratutako kotxea. Dotoreen artean, mota bat baino gehiago bereizten zen: KOTXE-LÁNDU, kótxe-landúa. Landó, coche elegante. Angiolillo horrelako batean ekarri zuten, Hilariren arabera. KOTXE-SESTA, kótxe-séstia. "Kotxe-landua baino menustxuaua".. Goiko Plazan, juzgauan aurrian, altura aundi baten kolokauta ei euan silloi bat, silloe edar bat, eta araxe ekarri eben kotxia landuak (sic), orrek len e kotxe brillodun orrek, kotxe landuan. Hil. (AA BergEus, 330. o.)./ Orrek e, aberatsenak zien, kotxe-landua, eta beste batzuk zien . Angiolillo horrelako batean ekarri zuten, Hilariren arabera. Etim.: frantseseko "landau". Azen.: kotxe-lándu ere bai.. Ik. kárro, zálpurdi, tríbuli.
  • kótzara, kótzaria. (c). izena. ÓTZARA. Saskia. Zumitzezko zapala, batik bat.   Cesto.. Kotzarakara arrautzia apurtu jakon astotik jausitta./ Gure aittak ipiñi, kotzaria esaten jakon, kotzara aundixa bete gaztaiña. Geuk jaten ezkiñuzenak txalendako. Mertz.. Askok zesto deitzen dio gaur edozein saskiri. Baina adineko hiztun on askok zumitzezkoei (batik bat) kotzara, eta zumezkoei zesto. Eta badira guztiei kotzara deitzen dietenak ere. KOTZARA ZABALA deitzen zaio zabala eta zapal-zapala denari. Kotzara zabala. Gaztaiña erriak jateko, soora, lanian zebitzenian jorran da, meriendia ero amarretakua eruateko. Lenao (gaztainak jateko) maixan be ez i zuan jartzen: lurrian da bueltan jarritta. Don.. Ik. zésto, ótarra, íjitto-zésto, azì-kótzara.
  • koziñéra, -o, koziñería, -úa. (a). izena. Cocinera, -o. .
  • 1. krakara, krakaría. (c). izena. Zerbait apurtu dela adierazten duen substantibo onomatopeikoa.. Garbi entzun zan azurrak etara zeban krakaria.. Ik. klakára.
  • 2. krakara, krakaria. (-). izena. (Eibar.) Quiebra. .
  • 1. krédittu, krédittua. (c). izena. Crédito..
  • 2. krédittu, krédittua. (c). izena. Sinesgarritasuna.   Credibilidad.. Gure aittajunak ezotsan garixa ereittiai laga nai, kredittu guztia galduko zeban billurrez. . Lehengo zaharrek asko erabiltzen zuten hitza..
  • krédo, kredúa. (b). izena. La oración del Credo.. Iru kredo errezatzeko denporan egosten i da arrautzia. .
  • krétona, krétonia. (a). izena. Cretona. Tela klase bat.. Koltxak-eta kretoniakin eitten zittuen. Maria. .
  • kriáda, kriadía. (b). izena. KRIÉDA. Mirabea.   Criada.. Gero illuntzian Salbia. Eta Salberako etorte zien kriau ta kriada zeren danak. Sot.. Azen.: kríada ere bai.. Ik. mirabe.
  • kriadátza, kriádatzia. (c). izena. Mirabe ofizioa.   El oficio de criada.. Baserriko neska askok kriadatzia beste salidaik etzeukan.. Ik. kriaútza, mirabe.
  • kriáu, kriáua. (b). izena. Morroia.   Criado.. Valtierrako kriau mordoxkia zan Uberan./ Leen kriauak eta kriadak soldatia eukitze juen, pagatze zotsena soldatia izete zuan. Klem./ Formal ezpaabill Gaztandolara kriau bialduko aut. . Hau izaten zen erdi brometako amenazua.. Ik. morroi, -e. kriáu-kriáda, kriáu-kriáda(k). (-). izena. Criado(s) y criada(s).. Basarri askotan izaten zien kriau-kriadak.. Esaldi hau esaten denean kriadu bat eta kriada bat aldi berean egoten zirela esan nahi da, normalean. Baina gehiago ere izan daitezke: Gabonetan beren etxetara joate zien kriau-kriadak...
  • kriáu-kriáda, kriáu-kriáda(k). (-). izena. Criado(s) y criada(s).. Basarri askotan izaten zien kriau-kriadak.. Esaldi hau esaten denean kriadu bat eta kriada bat aldi berean egoten zirela esan nahi da, normalean. Baina gehiago ere izan daitezke: Gabonetan beren etxetara joate zien kriau-kriadak..
  • kriaútza, kriaútzia. (c). izena. Morroi ofizioa.   El oficio de criado.. Kriautzia obia ero eskaxaua izaten da segun da zein etxetan dan./ Gazte-denporia kriautzan emon juan.. Ik. kriadátza.
  • krísis, krísisa. (b). izena. Crisis. Langabezia, batik bat.. Gero ta krisis aundixaua dagola esan leike. .
  • kriskéta, krisketía. (b). izena. KRISKET, KISKET, KISKETA, ATEKISKETA, ATEKRISKETA. Ateak ireki eta ixteko burdinazko maratilatxoa.   Picaporte, y por extensión, cualquier cerradura de manillas.. Krisketan poltsikua katiau ta arrataria ein neban./ Ate-kisketa gaiñeko danak dorauak. Aniz./ Konde gaztia, gizon alako..., gure klasekuakin-dda berbaik eitten etzebana, ta atekrixketia paiñeluakin eldu iñok kontatoik euki eztaixen da, olako merenge bat zuan. Don. (AA BergEus) . Bada "pestillo" zentzuan darabilenik ere..
  • krístal, kristála. (a). izena. Cristal.. Kristala sartu jat ankan. . kristála eiñ, . (b). aditza. KRISTALDU. Ura izoztu.. Gaur goizian kristala eindda zeuan abergia./ Ura kristalduta dago bidian. ..
  • 1. kristáu, kristáua. (b). izena. Cristiano.. Kristau onak domekero joan bia dau mezetara. .
  • 2. kristáu, kristáua. (c). izena. Persona, individuo.. Eztago bero au aguentauko daben kristaurik./ Aura eztok kristauandako lana. . Gisa honetako esaldietan. Badirudi kristau eta jentillen arteko oposizioa dagoela hitz honen erabileran.. Ik. jéntill.
  • 1. kuadrádillo, kuadrádillua. (c). izena. Cuadradillo. Lodian, zabalean eta luzean neurri ezagun batzuk dauzkan egurra, adibidez: 7,5 cm x 10 cm x 2,5 m.. Kuadraillua, sieteymedio por dies, dosinkuenta de largo. Sebas.. Kapirio, restel edo kuartoietarako erabiltzen dira. .
  • 2. kuadrádillo, kuadrádillua. (a). izena. Laminazioan, forma karratuko altzairua.. Maillukia eitteko kuadradillua erosten zan. .
  • 1. kuádro, kuádrua. (a). izena. Cuadro (zentzu guztietan).. Kuadruan sartzeko moduko dibujua ein ddau./ Ama ildda, aitta mozkorra, kuadro ederra geratu da etxian. .
  • kuárta, kuártia. (d). izena. Imina.   Cuarta, cuarto de fanega.. Sin. ímiña.
  • kuartá-ténpora, kuartá-ténporak. (c). izena. KUARTA-DENPORA. Tenporak. Urtean lau aldiz, urtaro berriaren aurretxoan, izan ohi dira. Asteazken, ostiral eta larunbatean, gaueko hamabietan, haizeak nondik jotzen duen zaindu behar da. Haize horrek ekarri ohi duen eguraldiak agintzen omen du hurrengo hiru hilabetetan, larunbatekoak lehen hilabetean, ostiralekoak bigarrenean eta asteazkenekoak hirugarrenean, ulertu dudanez.   Las témporas.. Azkenengo kuarta-tenporetan egoaizia geratu ei da ta aurten be eztou neguik ikusiko./ Batzuk kuarta-tenporei fede aundixa emuten dotse.. Tenporak soilik ere bai, baina zaharrei kuarta-tenpora entzun izan diegu..
  • kuarteróe, -i, kuarteróia. (d). izena. Pakete karratu batzuetan zetorren egiteko tabakoa, oso lakarra eta ez kalitate onekoa. Izatez, libra laurdena. Pisu neurri bezala kafearekin erabili ohi zen, adibidez.   Cuarterón. Se llamaba así al tabaco de liar, de no muy buena calidad, contenido en un paquete cuadrado, muy popular en época de nuestros abuelos. También medida de peso (125 gr) ya en desuso.. Markiko Juanek kuarteroia erretze juan gustoren./ Joan Txantxikunera ta ekarri kuarteroi bat kafe. .