izena
- 1. kirri-korro, kirri-korrua. (-). izena. "Gosiak tripetan sortzen daben zaratia: tripa-zorrixak.. Hau gosia! Tripak kirri-korro dakadaz." (SB Eibetno) .
- 2. kirri-korro, kirri-korrua. (-). izena. "Katarruak bular barruan sortzen daben zaratia. . Katarrua juan dalakuan, baiña ondiok kirri-korro petral bat daukat hamen barruan." (SB Eibetno) .
- 1. kirrímarra, kirrímarria. (d). izena. Istilua, eztabaida; zaratatsua batik bat.. Gaur gabian andra gizonok kirrimarran bat ibillirik izan bia dabe. .
- 2. kirrímarra, kirrímarria. (d). izena. Erre fonemaren "eggr" ahoskaketa, frantsesen gisakoa. "Kiggimagga" edo.. Labandu ta jausi ero. Kirrimarria eitten juan berak, . Sin. kirrimurro (Oñ.). Sin. kirrimurro.
- kirrimurro, kirrimurrua. (d). izena. (Oñati.) "/r/ uvular.. "Kirrimurrua dauko: tiene la /r/ uvular; eztauko kirrimurroik." (Izag Oñ). . "grrr" ahoskatzen da.. Sin. kirrímarra.
- kirríxka, kirrixkía. (d). izena. Eskuturrean izaten den mina postura txarrean eduki ondoren edo mugimendu txarren bat eragiten zaionean.. Eskuturrian kirrixkia daukat./ Eskuturra mobidu ezindda daukat, kirrixkia daukat. (Lar Antz) . "El daño en el juego de las junturas de los huesos. Kirriskaatu: formarse daño en la junturas." (Izag Oñ)..
- kirrixkara, kirrixkaria. (-). izena. "Goiko eta beheko aginek elkar jotzean ateratzen duten hotsa; ganaduek, ardiek-eta, askotan egiten dute.. Gure beixak gabian kirrixkara edarrak jote zittuan, da eztaitt ondo daon." (Lar Antz). . komentario 1
- kíru, kirúa. (d). izena. botanika Cytisus scoparius, Cytisus cantabricus. Lore horia duen eztaka gabeko ota antzekoa. Retama negra, escoba.. Kiruak udaberrixan loria ori-orixa etaratzen dau. Eta eitten da paraje euzkialdetan, da lur onian, lur fiñian. Don.. Kirueta lekuizenak badira inguru honetan. Sin. itxuski-latz(?), gisats (Eib.).. Sin. itxúski-látz, éskoba.
- kíski, kískixa. (c). izena. KIXKI. Katu-estez . Mutikotan urria baiño estimauao eukitzen giñuan kiskixa./ Kiskixa topau juat frontoi ostian./ Kiskizko pelotak miñ emuten dau. . KISKIZKO PELOTA: barruan kiskia duen larruzko pelota, pelota gogorra..
- kixki-biur, kixki-biurra. (d). izena. Artilezko haria egiterakoan, haria gehiegi bihurtutakoan sortzen den nahaspila.. Artu txabilliakin, da gero egur-abar pusketa txiki batzuk sartze jakuez kixki-biurra ero zertu eztakixon, ta gero emon txabilliakin. Felipe. .
- kixki-mixki, kixki-mixkixa. (-). izena. KINKI-MINKI. "Haserrea, eztabaida.. Ori da kixki-mixkixa, ixilduko al za!. Sin. kinkí-mínki.
- klabéliña, klabéliñia. (a). izena. botanika KRABÉLIÑA. Dianthus caryophillus. Clavel.. Ik. frantzía-klabéliña, basóklabeliña.
- klábera, kláberia. (c). izena. Gargara; iltze buruei forma emateko moldea. Clavera.. Giltzak eitteko ari esate jakon klaberia; barilla bat artzen giñuan eta lelengo kuadrautu ta zorroztu, ta geo gaiña aura sartu, klaberan ondo berotu eta aura forjau, eta gero etaratze akon ba prismia ero medialuna etaratze akon. Xub. . komentario 1
- klakára, klakaría. (c). izena. Klakada. Substantivo onomatopeico que indica acción de romperse, cerrarse, encajar, etc.. Klakaria entzun zan, igo neban, da zera: aiziak porzelanazko pitxarra apurtu./ Klakaria entzun da ta uste dot plomuak saltau dabela. .
- klaríon, klarióna. (b). izena. KLARIOI. Antes se llamaba así a cualquier trozo de cayuela (arbel-puxketa) que se usaba para escribir, hacer cuentas, etc. sobre piedra. Ahora también a la tiza.. Mutikotan, aittajunak kuentak etara nai zittuanian, da lapitzik ez, klarion billa bialtzen giñuzen estatara./ Maixuak klariona bota zostan arpegira.. Antzina asko erabiltzen zen klariona, ez baitzen luma edo lapitzik sarri izaten. . komentario 1 Ik. árbel.
- klokada, klokadia. (d). izena. Oilolokaren hotsa. Baita, isurkin batek botilatik irteterakoan ateratzen duena.. Plaentziar batek eitxe etsan botilliari: klok!, klok! eitten dok? Neuk kendukostat iri klokadok. (SM Ezten). . komentario 1
- kobrámentu, kobrámentua. (c). izena. Cobro.. Noiz die einddako lanen kobramentuak?. Sin. kóbrantza. Ik. pagámentu.
- kobréarri, kobréarrixa. (d). izena. Kobre-sulfatoa; harri koxkor urdinetan etorri ohi zen; gorrinik harrapa ez dezan, hauts bihurtuta eta urarekin nahastuta botatzen zaio tomateari edo patatari, adibidez; galaziarekin ere erabiltzen da. Sulfato de cobre.. Kobrearrixa sindikatuan erosi tta mailluakin lurran kontra xe-xe eitte zan./ Kobrearrixa ero . Antzina kobrearri deitzen bazioten ere gure mutikotan sufato zen arrunta. Aspaldiko urte hauetan hautsean etortzen da, eta horrek ere lagundu du, agian, izena galtzen. Sin. arri-berde (Eib.).. Ik. súfato, garí-éreitte, górriñ.
- kodáiñ, kodáiña. (c). izena. KORÁIÑ, PORAIÑ. Garotarako edo sasiak ebakitzeko erabiltzen den sega motza. Guadaña corta para cortar helecho o maleza.. Kodaiña apurtu jakon arrixa jota./ Aria, goldia, atxurra, eskubaria, segia, poraiña, iteixa, segaiteixa.
- 1. kofradixa, kofradixía. (d). izena. Cofradía.. Hijas de María ta Luistarrak, gure mutikotako kofradixak./ San Sebastianen kofradixia dago Elgetan. .