Skip to main content

kobréarri

juanmartin ·k erantsia Og, 04/20/2006 - 16:37 ·tan
Kategoria gramatikala
Forma mugatua
kobréarrixa
Esanahia
Kobre-sulfatoa; harri koxkor urdinetan etorri ohi zen; gorrinik harrapa ez dezan, hauts bihurtuta eta urarekin nahastuta botatzen zaio tomateari edo patatari, adibidez; galaziarekin ere erabiltzen da. · Sulfato de cobre.
Jakingarriak
Antzina kobrearri deitzen bazioten ere gure mutikotan sufato zen arrunta. Aspaldiko urte hauetan hautsean etortzen da, eta horrek ere lagundu du, agian, izena galtzen. Sin. arri-berde (Eib.).
Ikustekoak
  • súfato, súfatua. (b). Izena. Sulfato en general, pero si no se especifica más, sulfato de cobre. Erosi sufatua Sindikatuan.
  • garí-éreitte, garí-éreittiak. (c). Izena. La siembra del trigo. —Kontzeziño inguruan akabatzen zittuan gari-ereittiak. —Luzeak ziren? —Ba, segun zenbat inddar juntatzen zan etxian ganautan eta personatan. —Lan konplikatua zen? —Bai, lenengo goldatu, gero ariakin bi ero iru pasara emon, konplikaua izaten zuan bai. —Eta ereitea? —Bai, esku ona bia juan, lenaoko zarrak oittuta jezian, olakotxe azi-kotzariakin ereitten juen tirrri, tirrri, eta klaro, etzeukanak tatoik eskuan, olakotxe barrak urtetze juen ondo ereitte ezpaeban. —Ondo markatu behar soroa, ezta? —Bai, azatzak, lastuakin eitten zittuan, azatzak, zabalera neurri baten, eta gero ereiñ. —Eta hazia? —Kobrearrixa ero “sulfato de cobre” izaten dok, gure ama zanak oriñal baten ur beruakin urtze juan aura, lenengo jo-jo eiñ, urtu, ganbaran ipintze juan garixa, pillia, erein bia zana, bota uroi eta naastu naastu ein eta... Klem.”
  • górriñ
    górriñ, gorríña. (b). Izena. Zenbait landarek, tomateak, batik bat, harrapatzen duten gaitza. · Roya, mildiu. Gorriña arrapau ezteixen kobrearrizko sufatua botatze jakue, batez be tomatiai, patatiai ta maatsai. Landareak zimeltzera edo tristetzera eraman ohi duen edozein gaitzi ere gorrin deitu ohi zaio gehienetan..
Oharrak
Ik.<strong> gari-ereitte, sufato, gorri&ntilde;.</strong>
Aipamenak
Aipamena bera Egilea

Aurrekoa ikusi

Laburpena

kobréarri, kobréarrixa. (d). Izena. Kobre-sulfatoa; harri koxkor urdinetan etorri ohi zen; gorrinik harrapa ez dezan, hauts bihurtuta eta urarekin nahastuta botatzen zaio tomateari edo patatari, adibidez; galaziarekin ere erabiltzen da. · Sulfato de cobre. Kobrearrixa sindikatuan erosi tta mailluakin lurran kontra xe-xe eitte zan./ Kobrearrixa ero” Antzina kobrearri deitzen bazioten ere gure mutikotan sufato zen arrunta. Aspaldiko urte hauetan hautsean etortzen da, eta horrek ere lagundu du, agian, izena galtzen. Sin. arri-berde (Eib.).. ohar bat

Multimedia

Bisitarien oharrak