izena
- kolaziño, kolaziñua. (-). izena. (Leintz.) Bocado.. Kolaziñua ein jonat eta ekarrin otxaba bat ardau. (Aran Gatz). . komentario 1
- kolera, kolerie. (-). izena. (Leintz.) Haserrea. .
- kólko, kolkúa. (a). izena. Lepotik titien bitarteko saila. Espacio entre el cuello y los senos.. Txorimalo orrek ura bota dost kolkotik bera./ Kolkua bete keixa batu neban. . Erdaraz ere "agua por el kolko" entzun ohi da hemen. Ez du, dirudienez, erdal kide zuzenik.. komentario 1
- 2. kollar, kollarra. (-). izena. "Especie de yugo para burros." (SB Eibetno). .
- kólmillo, kólmillua. (b). izena. Letagina. Diente incisivo, colmillo. .
- kolóre, koloría. (a). izena. Color. . kolóriak bajáuta, . (c). esapidea. Zurbil, kolore onik gabe, norbait.. Gaur ikusi dot Exekiel, da koloriak ziero bajauta dago.. Ik. bajau.. koloreik ez egon, . (-). esapidea. KOLOREIK EZ EUKI. Alde nabarmena egon.. Retegi eta Galartzan arteko partiduak etzeukan koloreik. ..
- kóltxilla, kóltxillia. (c). izena. Neguan ohe gainean ipini ohi den manta lodia, koloretako irudiak izan ohi dituena. Colchilla. .
- koltxoe, -i, koltxoia. (a). izena. Colchón. .
- koménentzia, koménentzia. (c). izena. Aukera. Oportunidad.. Komenentzia ederra euki dou beixa erosteko, ona ta merke./ Eztozu berriz olako komenentziaik izango ezkontzeko. . Berdinak mugatua eta mugagabea..
- komérixa, komérixia. (b). izena. Comedia, en sentido amplio; palabra muy usada, de difícil traducción.. Erruberia zangan sartu eta etaratzeko guk ein giñuzen komerixak./ Jentia lan barik geratzen bada orduan izango die komerixak./ Atzo komerixa politta ikusi giñuan gure txakurran da zuen katuan artian./ Politikuak komerixia ugari tta lan gutxi. .
- kómoda, kómodia. (b). izena. KÓMARA. Arropak gordetzeko armarioa. Cómoda.. Erropak tolostu ta sartu komodan. . Ik. errópa-ármaixo.
- komódiñ, komodíña. (c). izena. Komoda txikia. Comodín.. Komoda txiki bat da komodiña.. Ik. kutxátilla.
- kómun, komúna. (a). izena. Retrete. . komunéra joan, . (b). Kaka egin.. Enaiz aste ontan komunera joan. . Ik. obráu, librau, kaka eiñ..
- komún-sílla, komún-síllia. (d). izena. Silla eta aldi berean komuna dena. Silla-retrete, al que se le colocaba debajo el orinal. .
- komunío, komuniúa. (a). izena. KOMUNIXO. Jaunartzea. Comunión.. Oinddio be komunio aundixa, txikixa ta danak eitten die. . Uberan KOMUNIXO ere bai. KOMUNIO TXIKIXA, lehen jaunartzea da, eta KOMUNIO AUNDIXA, "comunión solemne"a.. komuniúa artu, . (c). Komulgatu.. Gaur eztot komuniua artu.. Sin. komúlgau. Ik. Gure Jáuna..
- komunzúlo, komunzulúa. (b). izena. KOMUNEKO ZULO. Komun-ontzia.. Komuneko zulotik jausi aiz, ala?. Hau esaten zaio komunean luzaro dagoenari..
- kónbentu, kónbentua. (a). izena. Convento. .
- konbéstante, konbéstantia. (d). izena. KONBESLARI (ANTZ.). Berriketa onekoa. Conversador.. Zuen aitta oso konbestante ona zuan./ Gure ama-ta oso zien konbeslarixak. (Lar Antz). .
- kónde, kondía. (b). izena. Conde. . Góiko kónde, Góiko kondía. (c). izen propioa. Errekalde Jauregian, gaur mikrofilmategia dagoen etxean, bizi zen kondea, . Konde zarra, aura amendik gora Zurrara, eta Konde Zarrak euskeraz beti gure aittai, ba zeoze, kontuak eiñ, berba ero, ba; kuriosidadia arek pe, baserrikuai preguntau, baiña betik euskeraz. Gero aren semia, konde zarran semia, aretxi enotsan entzuten euskeraz, da erderaz be eztaitt asko. Don. (AA BergEus, 344 o.) .. Béko Kónde, Béko Kondía. (c). Beheko Kondea. Errotalde Jauregian, gaur Kultur Etxea den lekuan, bizi zen kondea, . Beko Kondia e, familixaik etxuan izen eta or geldittu zuan etxioi. Nik enajittuan ezautu ez bata eta ez bestia. Klem. ..
- 1. kondiziño, kondiziñúa. (a). izena. Baldintza. Condición.. Formal portatzeko kondiziñuakin joan da. .
- 2. kondiziño, kondiziñúa. (b). izena. Egoera. Estado, condición.. Etzeuan kondiziñotan bolantia artzeko./ Bergarako frontoiak eztauka kondiziñoik ainbeste jentendako. .
- kóneju, -o, kónejua. (a). izena. Conejo. .
- konfesíño, konfesiñúa. (b). izena. Confesión. .