Bergara aldeko hiztegia
tóketa, tóketia.
(d).
Izena.
Musika pieza.
“Eta gero Bidekutzian bi, toketak esaten gontsan, bi pieza, toketak zien orduan. Sot. (AA BergEus, 334. o.).”
Erdarazko ".
tókilla, tókillia.
(b).
Izena.
Toquilla, chal.
“Gero asi zien tokilla batzuk; aura abrigo aundixa izete zan, tokillia, gerriraiñoko zera. Aniz.”
tokillo, tokillua.
Izena.
Antzuola.
"Ganbara bazterrean egoten zen toki itxia; bertan txitak ateratzen ziren edo mizpirak gordetzen ziren.
“Erautzan txorixuak tokilluan eote zien." (Lar Antz)”
Etim.: toki+illun. Bada Oñatin Tokillo izeneko baserria..
tolósa bába, tolósa babía.
(b).
Izena.
botanika.
Babarrun gorria, batzuentzat, "pinttana" beste batzuentzat.
tolósana.
tolóstu.
(b).
tolóstau, toléstau.
1.tolóstu, tolóstau, toléstau.
(c).
du
Aditza.
Tolestu. · Plegar, doblar.
“Prakak kendutakuan, tolostu ta armaixora.”
2.tolóstu, tolóstau, toléstau.
(c).
du
Aditza.
Txukun eta hutsarterik gabe jarri bata bestearen gainean, gehiago kabitu dadin. Apilar
“Bandixuan sartzen dou, da gero tolostau. Don.”
tolostúra.
1.tolostura, tolosturía.
(c).
Izena.
Pliegue o marca de doblado de una ropa.
“Tolosturatik ero joskuratik apurtzen die frakak.”
2.tolostura, tolosturía.
(c).
Izena.
Gauzak bata bestearen gainean hutsarterik gabe jartzea. · Apilamiento.
Esaerak:
Tolosturía lapúrra dala.
(d).
Esaera.
Gauzak tolostutakoan gutxitu egiten direla dirudiela.
Esamoldeak:
tolosturán ipini.
(c).
Esapidea.
Tolostuta jarri.
“Ta gero aura lixibia jabondu, tolosturan ipini eta sutako autsakin egosi. ”
tóma.
1.toma!.
(c).
Interjekzioa.
tómakí.
Txakurrari hurbildu dadin esaten zaion hitza. · Palabra con la que se llama al perro.
“Toma txitxi...! Etorri bia danian noberagana. Klem.”
Don.k berriz dio T.
2.tóma eiñ.
(c).
Esapidea.
lagunartekoa
Premina denean kasorik egin ez. · Desentenderse.
“Tio aberatsa jeuken, baiña eske joan jakuenian toma ein jotsen./ Abadiak pe, erei dirua eskatu ezkero, toma.”
Toma, beso-imintzio adierazkor batez laguntzen da inoiz, izurrairen (jódete) berdina.
.
tómate.
1.tómate, tómatia.
(a).
Izena.
botanika.
solanum esculentum.
Tomate.
2.tómate, tómatia.
(d).
Izena.
Antzinako karta-jokoa. Kulapea, Don.ren ustez.
tóngo, tóngua.
(b).
Izena.
Tongo.
“Bista-bistako tongua egon zuan atzo Atotxan.”
Esamoldeak:
tongo eiñ.
(b).
Aditza.
Hacer tongo.
“Polipasok tongo ein zebala aixkol-jokuan entzun zan. ”
irutxur egin.
tongo eiñ.
(b).
Aditza.
Hacer tongo.
“Polipasok tongo ein zebala aixkol-jokuan entzun zan. ”
irutxur egin.
tonk.
tontámentian.
(b).
Adberbioa.
lagunartekoa
Tontamente.
“Tontamentian asi nitzan zigarruai tirakara batzuk eitten da gero ziero biziau.”
tonto abarrian.
tonto, -a, tóntua, -ia.
(a).
Adjektiboa.
Tonto, -a.
Esaerak:
Tonto-faltia dago.
Esaera.
tonto-faltia dator.
TONTO-FALTIA dagola edo datorrela esan ohi da, umorez; honekin adierazi nahi da tontoak beharrezkoak direla, bestelakoak ondo bizi daitezen. jatok demasa.
“Emen sekulako problemia etorri biok laster: tonto-faltia jatok demasa. ”
Tontua izeteko eztao estudixau biarrik.
Esaera.
(Lar Antz).
Esamoldeak:
tontó-usaiñak kendu.
(b).
Esapidea.
tontó-usaiñak joan.
Quitar o írsele la tontería a alguien.
“Ikusikok, soldauxkara joate aizenian an kendukoske tonto-usaiñok.”
tonto-plantak egin.
(b).
Esapidea.
Tonto-itxurak egin.
“Ezik tonto-plantaik ein, bajakixat eta nun gorde doken nere erlojua.”
Sin. tontoburu egin (Aram.)..
tonto abarrian.
(c).
Esapidea.
Tontamente.
“Tontoabarrian asi ginuztan alkarri adarra joten eta azkenian asarretu.”
- ta
- taka!
- tálo
- tapa-tapa
- tartamútu
- táza
- téma
- terkedáde
- tik
- tirágaillu
- titi
- tóketa
- tontóarro
- tórnu, -o
- toz
- tránga
- trátante
- trikímaiñu
- trípetako
- trónpa
- trukáu
- tupi
- txakillétan
- txala eiñ
- txángal
- txápardo
- txarráma
- txarri-iltze
- txatarréro
- txepelkeríxa
- txíkita
- txíma
- txindurri madari
- txíntxilizka
- txirikórdau
- txirrípitiñ
- txist
- txitxerdi
- txokáu
- txopo-perretxiko
- txórro
- txotxolokeríxa
- txurrunpio