Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

txángal, txangála. (d). Izena. Pertsonez, maxkala, indargea. · Se dice de las personas débiles, sin energía. Ondo txangala dago ba Beketxeko Maria be. "Gangal" zentzuan ere agian entzun daiteke. .
txangáldu. (d). da Aditza. Pertsona maxkaldu, indargetu, gaixoagatik, adinagatik edo edozergatik. · Debilitarse, perder la energía una persona. Gaixua pasau zebanetik ziero txangalduta dago.
txánka.
txanka
1.txanka, txankía. (b). Izena. Sota, en los naipes. Lau txanka batera eukittut eskuan. Txanka-kopia, txanka-urria, etab.. content_copy txota. 2.txanka, txankía. (c). Izena. Hanka mehea. Palilluan lakotxe txankak zeuzkan.
txánkame, txánkameia. (d). Adjektiboa. Txanka mehea; hanka meheak dituena. · Persona de piernas delgadas. Utilizado sobre todo como apelativo. I, txankame, baloia joik eta ez nere ankia./ Badator gure txankame.
txánket, txankéta. (d). Izena. txanget. Gari jotzeko sistema zaharra: arlauza batzuk jarri zeharretara (banku baten gainean edo), azaoa hartu eta jo aletu arte. Garia oso igarra egotea komeni omen zen. · Sistema rudimentario que todavía usaban algunos cuando desapareció el trigo: se colocaba una losa horizontalmente y sobre ella se golpeaba el trigo. Txanketian ba, arri-lozak ipiñitta. Arri-lozak ipintten zien banku baten gaiñian, illaran. Da garixa ipintten zan euzkittan igartzen. Da an auts galantakin jo biar. Jota aliok kendu. Aniz./ Len, makinaik etzanian, garixak txangetian joten zien. TXAKETIAN JO, gehienetan. Arlauzari ez omen zitzaion "txanket" esaten, lanari txanketian jo, baizik.. Esamoldeak: txanketian jo, gehienetan. Txanketian jo, gehienetan. Arlauzari ez omen zitzaion txanket esaten, lanari txanketian jo, baizik.
txánkulu, txánkulua. (d). Izena. txángulu, txonkolo. Zurezko oinetakoa. · Zueco, madreña. Gure mutikotan ate onduan egote zien txankuluak.
txáno, txánua. (a). Izena. Capucha, gorro. Otz eitten dau ta jantzi txanua.
txanpíñoe, -i, txanpiñóia. (a). Izena. botanika. agaricus campestris. Champiñón.
txánpon, txanpóna. (c). Izena. Antzina, bi zentimoko moneta, Don.k dionez. Gaur, metalezko dirua. · En cierta época, alguna moneda de dos céntimos. Hoy, moneda. Lengo zarrak kostunbre aundixa jeuken txanpona esateko. Diru klasen bat izan bia juan, lenaokua, nik enajuan ezautu. Klem./ Txanpona ei zan denporan baten txakurtxikixa baiño txikixaua. Bi zentimokua. Txanpona bi zentimokua. Zentimokua, bi zentimokua ta txakurtxikixa, da bi zentimokuai txanpona. Don.”
txantílloi
txantílloi, txantillóia. (d). Izena. txantxilloi. Arotz-lanean, forma bereko piezak egiteko erabiltzen den eredua. · Escantillón, plantilla. Txantilloia oni esate xakon, au da ze esangotsut pa, kalibrian bezela, onek eukiko dabe lau milimetron aldia batetik bestera. Jen.”
txantxángorri
txantxángorri, txantxángorrixa. (a). Izena. erithacus rubecula.. Petirrojo. Esamoldeak: txantxangorrixak baiño buru gutxiago euki. (c). Esapidea. Buru gutxi izan.
txantxar, txantxarra. Izena. "Caries." (Lar Antz).
txántxetako, txántxetakua. (d). Izenlaguna. Brometakoa.
txántxetan. (d). Adberbioa. Brometan. · De broma. Txantxetan ibiltzia gustatze jako. Lehengo zaharrek erabilia; gaur egun brometan..
txántxiku.
txantxiku
1.txantxiku, txantxikua. (a). Izena. Oñati. Igela. ohar bat 2.Txántxiku. (b). Oñatiar askori beste herrietan jarri ohi zaion ezizena. · Apodo de muchos oñatiarras residentes fuera. Famosua zuan Txantxikuneko dendia./ An, bajatok Txantxiku.
txantxíkuar, txantxíkuarra. (b). Izena. adierazkorra Oñatiarra. Bajiarduek txantxikuarrak xik eta xok. Bergarako esaera.”
txapa. 1.txapa, txapía. (a). Izena. Chapa, en general. Esamoldeak: txapapera bota. Esapidea. Eiekulatzeko orduan atzera egin. "Coitus interruptus", alegia. Txapel barik genbiztan eta azkenian txapapera bota biar. 2.txapa, txapía. (a). Izena. Sukalde gaineko burdina. Esamoldeak: txapan erreta. (a). Txapa gainean erreta. 3.txapa.