Bergara aldeko hiztegia
tik.
Onomatopeia.
"Bapatekotasuna eta bizkortasuna.
“Antzueluekin tik! urtetzen zeben. Tik!, amua kendu eta potera." (SB Eibetno).”
tílo, -u, tílua.
(b).
Izena.
botanika.
tilia platyphyllos.
tillo.
Ezkia. · Tilo.
Kerizpe ederra ematen duen arbola galanta. Tilo-lorak, zabaldu eta berehala sikatzea komeni da. Jakina denez, nerbioak sosegatzeko ez dago tila bezalakorik. Bihotzerrearentzat ere ona da.
.
tíña, tíñia.
(d).
Izena.
Lixibontzia, hala deitzen zitzaion etxe gehienetan. · Tina de colada.
“Sukaldetan be leku askotan egote zuan tiñiandako lekua. Klem./ Erropia, berriz, lixibia; tiñia, tiñia aundixa, egurrezko tiñak..., beia estua ta gora zabala izetia, tiñia. Hil.”
errópa-bárrika.
tinko, tinkoa.
Izena.
Eibar.
"Estaca, palo. · Erromarak, itxitturak eta antzerakuak eusten dittuen egur zatixak; baitta ortuan landareri (tomatia, babak...) zuzen hazi deittian aldamenian ipintzen jakuezenak be." (SB Eibetno).
tintáu.
(a).
Aditza.
Tintar, teñir.
“Esku guztiak tintauta ekarrittu eskolatik.”
Bergaran oihala tintatu ohi da: Tintautako arixak ekartzen zian, baiña bestela, gero ankiña eitteko, azula eitteko, orrek danak arixa tintau barik, eta gero tintau. Josu.
.
tínte, tíntia.
(a).
Izena.
Tinte. Besteak beste, zenbait zuhaitzi sortzen zaiona.
“Beiñ gabonak ezketzio pasatze akon aitzari-txa, tintia formatze akue ipurdixan. Sebas.”
Behin abenduko hilbehera pasatu ondoren tintea asko gehitzen zaio zuhaitzari; horregatik, siku dagoen bitartean, hau da, azaro eta abenduko ilbeheran, botatzea komeni da tinterik atera ez dakion..
tío, tio.
(a).
Izena.
tió-dómingo.
Osaba.
“Tiok bizikletia erosi dost.”
Berdin mugagabea zein mugatu singularra. Plurala: San Paulotan etortze zien Eibarko tiuak. Osaba edo izeba jakin bat aipatzerakoan honela: TI.
Esamoldeak:
tio ameriketatik etorri.
(c).
Esapidea.
eufemismoa
Hilekoa jaitsi.
“Billurtuta najaon, oin dala iru egun zonan etortzeko tio Ameriketatik, eta etxakiñat abioia galdu-ero.”
tipíli-tápala.
1.tipíli-tápala, tipíli-tápalia.
(d).
Adjektiboa.
Pertsona motela berbetan, ibiltzen, etab. · De poco garbo hablando, andando, etc.
“Tipili-tapalia..., motela; berbetan ero, ibiltzen ero. Tipirri-taparria: salerosia, eta bestia motela. Klem.”
2.tipili-tapala.
(c).
AdberbioaOnomatopeia.
Ibillera motel eta baldar samarrez. · Onomatopeya del caminar despacio y con cierta torpeza.
“An jetuan gizona tipili-tapala kamiñua betian.”
Sin. tikírri-tákarra. tirríki-tárraka, tikíli-tókolo, tipirri-taparra, tripili-tapala....
tipírri-tapárra.
1.tipírri-táparra, tipírri-táparria.
(c).
Adjektiboa.
adierazkorra
Ganora eta grazia andikoa; aldi berean berriketatsua ere bai. · Persona salerosa.
“Ba bat ola salerosia danian ero, tipirri-taparria. Klem./ Eztau emoten, baiña tipirri-taparria da aura.”
Emakumeez, batez ere..
2.tipirri-taparra.
Onomatopeia.
Sugarren hotsa.
3.tipirri-taparra.
(c).
Onomatopeia.
tipili-tapala.
Ibillera motel eta baldar samarren onomatopeia.
tipili-tapala.
4.tipírri-táparra, tipírri-táparrak.
(c).
IzenaOnomatopeia.
Lehen goxoki saltzaileek erromerietan saltzen zituzten kartoian itsatsitako polbora bolatxoak, harrian igurtzi eta txinpartaka hasten zirenak. · Voz onomatopeica que da nombre a unas bolitas de pólvora adheridas a un cartón que se vendían a los niños en la romerías.
“Montoyai (karameleroa) tipirri-taparrak erosi eta an ibiltze giñuztan atzapar guztiak erre biarrian.”
típo, típua.
(b).
Izena.
Tipo. Gaztelerazko zentzu guztietan, baina batez ere "harro", "lelo" esanahian.
“Ori dok tipua ori; ze uste jok pa, bera bakarrik bizi dala, ala?”
tipóso, -a, tiposúa, -ía.
(c).
Adjektiboa.
Tiposo, -a, de buen porte.
“Gaztetan oso neska tiposia zan.”
tíra.
1.tíra, tíria.
(c).
Izena.
Salgarritasuna. Gauza batek erraz saltzen denean "tira ona" daukala esan ohi da. · Demanda, facilidad de venta de un producto.
“Gaur plazan lekiak eztau bape tiraik euki./ Reinetiak febrero aldera eukitzen dau tira onena.”
TIRA AUNDIxa ere bai..
2.tíra, tíria.
(c).
Izena.
Itsaso edo errekak duen eramateko indarra. · Se dice de la corriente de un rio o de la resaca del mar.
“Errekiak tira demasa dauka./ Saturraranen tiriak ixa eruan giñuzen.”
3.tira.
(c).
Hainbestean ere, hainbestekoa ere. · Bueno, aún.
“—Ze moduzkua zan pelikulia? —Tira; ikusi zeikien./ Eran barik dauanian, tira, baiña bestela ezin da aguentau.”
4.tira!.
(b).
Interjekzioa.
Vamos!, por favor! venga ya!
“Tira gizon! umien aurrian ezta olakoik esaten./ —I, lagaidak milla duro. —Tira, tira! Eskatuixok amai.”
5.tira ba!.
(b).
Interjekzioa.
Venga pues.
“Tira ba! Ordua da jaikitzeko./ —Noiz erosi biar dostazu fuboleko zapatak? —Tira ba! Artu bos milla pezeta ta erosi zeuk.”
6.tira eiñ.
(b).
dio
Aditza.
Tirar, estirar.
“Atiai tira eiñ zabaldu nai bozu.”
Esamoldeak:
tíraka.
(a).
Adberbioa.
Tira egiten.
“Praketatik tiraka daukat denpora guztia ume petral au./ Zetan zebitzen goizian kable orri tiraka?/ Etzaittut txori txikixei tiraka ikusi nai.”
NONDIK edo ZERI tiraka..
- ta
- taka!
- tálo
- tapa-tapa
- tartamútu
- táza
- téma
- terkedáde
- tik
- tirágaillu
- titi
- tóketa
- tontóarro
- tórnu, -o
- toz
- tránga
- trátante
- trikímaiñu
- trípetako
- trónpa
- trukáu
- tupi
- txakillétan
- txala eiñ
- txángal
- txápardo
- txarráma
- txarri-iltze
- txatarréro
- txepelkeríxa
- txíkita
- txíma
- txindurri madari
- txíntxilizka
- txirikórdau
- txirrípitiñ
- txist
- txitxerdi
- txokáu
- txopo-perretxiko
- txórro
- txotxolokeríxa
- txurrunpio