Bergara aldeko hiztegia
txíkita, txíkitia.
(c).
Izena.
Balio gutxiko txanpona. · Chiquita.
“Ez zostan txikitaik pe emon./ Txikita bategatik saldukosk. ”
Forma mugatuan ez da entzuten..
txikíteo, txikíteua.
(a).
Izena.
Tabernaz taberna txikitoak hartzen ibiltzeko ohitura. · Chiquiteo.
“Ari txikiteua kendu ezkero akabo.”
txikitéro, txikiterúa.
(b).
Izena.
Txikiteo zalea. · Poteador, chiquitero.
“Txikitero amorratua da Bandako diretoria.”
txíkito, txíkitua.
(b).
Izena.
Baso laurden ardo. · Chiquito de vino.
“Eguardiro jote jittuk dozena bat txikito.”
TXIKITUA JO, sarri.
.
txikittu.
1.txikittu.
(b).
du
Aditza.
Xehetu, puskatu. · Romper, despedazar.
“Baloiakin eskaparate kristala txikittu giñuan.”
2.txikittu.
(b).
da
Aditza.
Txiki bihurtu. · Empequeñecer.
“Jostunak txikittu ein ddosta prakak.”
txikote, txikotía.
(d).
Izena.
txikota.
Ganaduak ostikoka egin ez zezan hanka lotzeko erabiltzen zen tresna. Uztau bat bere ziriarekin.
“Txikotía esaten jakon, ganauai ankia jaso, ola sartzen jakon, da amen ziri bat, aurreko ankia doblauta, ostikaka eiñ eztaixen. Txikotía esaten jakuan ari. Ganauai doblatzen jakon ola, ta aro ori sartzen zan; emen ziri bat. Orduan ezin zeban zuzendu, eziñ apoiau lurrian. Eta ari txikotía. Don”
Ez dakit TXIKOTE ala TXIKOTA den..
txikupleittu.
txikúflaittu.
1.txikúpleittu, txikúpleittuak.
(d).
Izena.
Eztabaida, ika-mika.
“An ebitzen Miren eta Pello berotuta txikopleittu batian./ Joan zaittezte bixkor itturrira, ainbeste txikuflaittu barik.”
Gure amak dio aita-jaunak esaten ziela, anai-arrebak uretara zein joan eztabaidan zebiltzanean. Bigarren osagaia "-pleitu" hitza izan daiteke.
.
2.txikúpleittu, txikúpleittuak.
(d).
Perifollo?
“Jesus... eskuz inddakua izango da. Makiña bat txikuflaittu badau beintzet.”
Gure amari behin entzuna, kolore eta dibuju askoko jertse batez..
txíldor, txildórra.
(c).
Izena.
Txeldor, txindor, txintxor.
Begi ondoan sortzen den garautxoa. · Orzuelo.
“Begixan sarri izate zeban txildorra mutikotan.”
txíle, txília.
(d).
Izena.
txilla.
Listón delgado que se clava antes de aplicar el yeso del cielo raso.
“Suelorrasua ipintzeko lelengo txiliak joste zien./ Txillia esaten zana len suelo rasua-eta eitteko. Oiñ eskaiolia dana ibiltzen da, baiña len dana egurra, txillia. Sebas.”
Txileen artean zentimetro bateko bitartea uzten da, igeltsua bertan oratuta gera dadin. Bestelakoei, ezkinetan eta ipintzen direnei, listoe..
txilibittero, txilibitterua.
Adjektiboa.
Antzuola.
"Pertsona arina, txoriburua, seriotasun gutxikoa.
“Makiña bat txilibitero dao erri onetan." (Lar Antz).”
Sin. frantxuleta, txilibitu (Lar Antz)..
txóliñ, kaskáriñ.
txilíbittu.
txilibitu.
1.txilíbittu, txilíbittua.
(c).
Izena.
Flauta.
“Erregiak beiñ txilibittu txiki bat erregalau zosten.”
2.txilíbittu, txilíbittua.
(c).
Izena.
Silbato.
“Arbitruai lokatzatan galdu jakuan txilibittua.”
txíflo, píto.
3.txilíbittu, txilíbittua.
(c).
Izena.
Zakila. · Pene.
“Zer eitten dozu txilibittua bistan.”
4.txilíbittu, txilíbittua.
(c).
Adjektiboa.
Txorimaloa. · De poco seso.
“Arek edozer gauza, txilibittu samarra dok eta.”
fláuta.
txilibrízkau.
(c).
da
Aditza.
eufemismoa
Mozkortu samartu. · Ponerse piripi.
“Mozkortuta ez baiña puxkat txilibrizkauta gendeztan./ Puxkat txilibrizkatzen danian salaua jartzen dok.”
Umorezkoa.
.
txilípala.
1.txilípala, txilípalia.
(d).
Izena.
Arto-kirtena luzetara erditik ebakiz lortzen den perkusio-tresna, garai bateko haur-jostailua.
“Babak batzen laguntzen badostazu, txilipalia eingo dotsut. ”
2.txilípala, txilípalia.
(d).
Izena.
Osintxu.
Urte-meza ondoren bertan izandakoei tabernan ateratzen zitzaien hamarretakoa, hildakoaren familiaren kontura, jakina.
“Urtia zanian, urte-mezia, ta txilipalia esaten jakon orduan, tabernan etaratzen zeben ardao gozuak eta, pikuak eta, gailletak eta, kafiak eta. Txilipalia. Ben.”
txilípurdi, txilípurdixa.
(d).
Izena.
txatxilipurdi, txitxilipurdi, itxilipurdi. (Lein.).
Burua lurrean jarrita emandako buelta.
“Gola sartzen daben bakoitzian txilipurdixa ”
buerda.
Esamoldeak:
txilípurdika.
(c).
Adberbioa.
txatxilipurdika, txitxilipurdika, itxilipurdika. (Lein.).
Dando vueltas con la cabeza apoyada en el suelo.
“Makiña bat txilipurdika eitten giñuan ganauzaiñian./ Arantzan trabau eta txilipurdika jausi zuan mugan bera.”
- ta
- taka!
- tálo
- tapa-tapa
- tartamútu
- táza
- téma
- terkedáde
- tik
- tirágaillu
- titi
- tóketa
- tontóarro
- tórnu, -o
- toz
- tránga
- trátante
- trikímaiñu
- trípetako
- trónpa
- trukáu
- tupi
- txakillétan
- txala eiñ
- txángal
- txápardo
- txarráma
- txarri-iltze
- txatarréro
- txepelkeríxa
- txíkita
- txíma
- txindurri madari
- txíntxilizka
- txirikórdau
- txirrípitiñ
- txist
- txitxerdi
- txokáu
- txopo-perretxiko
- txórro
- txotxolokeríxa
- txurrunpio