Bergara aldeko hiztegia
Otxandíxo.
Toponimoa.
Bizkaiko herria, zenbait esapidetan agertzen dena.
Esaerak:
Otxandixoko pikuak baiño berdiaua.
(d).
EsapideaEsaera.
Oso berdea.
“Kontxita maistriak leziñua artzen zoskunian eta jakiñ ez, esaten joskuan: "Esto está más verde que los higos de Otxandiano". Enajotsan entenditzen zer esan nai zeban, aiketa udazken baten egualdi txarragatik pikuak eltzeke geldittu zien arte. Paraje otza izangok itxuria Otxandixo. Klem.”
Erdaraz jaso dugu esaera, baina pentsatzekoa da sasoi baten euskaraz esango zela. Kontxita maistra, Kontxita Maiztegi zen, euskalduna, gero, handik urte askora Ikastolako andereñoa izango zena.
.
Esamoldeak:
joan ari Otxandixora.
(c).
Esapidea.
Joan hadi pikutara.
otxandixo iltza, otxandixo iltzía.
(d).
Izena.
Otxandixoko iltza.
Eskuz egindako iltza handi samarra; lau alde ditu eta buru biribila.
“Len toki batzutan otxandixoko iltzia asko joste zan, burua biribilla dakenak, [gorputza] kuadrao-kuadrao. Oiñ eztao olakoik. Sebas.”
Mailuz egindakoak ziren; luzean hamar zentimetrotik hogeira zeukaten.
.
otxarren, otxarrena.
Izena.
Antzuola.
"Banasta txikia.
“Otxarrenakin lurretan be itten giñuan guk bizkarrian artuta. Auzolanian pozik juten giñen gaiñea." (Lar Antz)”
otxindu.
(d).
Aditza.
Eibar.
otxiñak eiñ.
Dirutu, aberastu.
“Besterik ezian, alditxo baterako otxinduko gaituk beintzat. (SM Zirik)”
otxókuarto, otxókuartuak.
(c).
Izena.
Puñetas.
“Sermoiekin eta otxokuartuekin aspertuta najaok ni!”
Esamoldeak:
eta ze otxókuarto!.
Esapidea.
Ni qué puñetas! Haserretutakoan esan ohi da.
“Ze afari tta ze otxokuarto, gaur kastigauta urten barik!/ —Aitta, elaua. —Ze elau ta ze otxokuarto, gero eztarriko miñez ibiltzeko.”
eta ze prosozíño!.
otz.
1.otz, ótza.
(a).
Izena.
Frio.
“Aurten eztau otz aundirik eiñ.”
Esamoldeak:
ótzak pasáu.
(c).
Esapidea.
Hotzak kalte egin, egonean, batik bat.
“Aura joan dan domekan otzak pasau zeban elizpian./ Palo puntetan ibilli, da otzak pasau zuan. JJp.”
ótzak artzen egon.
(c).
Esapidea.
Luzaroan leku otzean egon.
“Pasau zaittie barrura or otzak artzen egon barik.”
2.otz, otza.
(a).
Adjektiboa.
Frio, -a.
“Esne otza eran dot.”
Esaerak:
San Bizente otza, neguan biotza.
(c).
Esaera.
San Bizente eguna (urtarrilak 22). Parteittiko jaiak.
3.otz.
(b).
Adberbioa.
Fríamente, sin entusiasmo.
“Alkatiak oso otz artu zeban gure plana.”
Esamoldeak:
otzían.
(b).
Adberbioa.
ótz-ótzian.
Burua bero izan gabe; baita, mentalizatu gabe.
“Biar Urbixara? Otz-otzian arrapau nok eta etxakixat ze esan./ Personia ola otzian iltzeko barrua bia dok.”
4.otz!.
(a).
Frio, frio! Jolas askotan katibuari otz!, otz! esaten zaio txarto doala adierazteko.
bero! bero!.
ótzan, otzána.
(d).
Adjektiboa.
ótxan.
Manso, -a, pacífico, -a.
“Katakuma au otzan-otzana da.”
Katuei, abere txikiei eta eta pertsonei buruz esana, gehienbat. Abere handiei, mantso.
.
otzándu.
(d).
da
Aditza.
otxandu.
Amansarse, aplacarse.
“Gaztetan matraka majua izandakua da, baiña aspaldixan majo otzanduta dago.”
otzíkara, otzíkaria.
(b).
Izena.
Escalofrío.
“Otzikaria emoten dau munduai begiratziak/ Gaizki dabill, otzikarekin da.”