Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

oillagorreta, oillagorretia. (c). Izena. Oilagorraren ehiza. Oillagorretia gogorra dok, e. Ordu asko, gora eta behera, txakurran atzetik. OILLAGORRETAN: oilagorrak ehizatzen..
oillagortári, oillagortaríxa. (d). Izena. Oilagor ehiztaria. · Cazador de becadas.
oillágor-txákur, oillágor-txakúrra. (c). Izena. Oilagorretan trebea den txakurra. · Perro especializado en la caza de la becada, setter, generalmente. Oillagor-txakur fiñ askua euki giñuan.
oillánda, oillandía. (b). Izena. Polla, polluela. Txikittan txitak, gero oillandak, eta aundi einddakuan oilluak. Neskatilla gaztetxoengatik ere entzun izan da: Oillanda majua dago zuen Ainara..
óillar, oíllarra. (a). Izena. Gallo. Esamoldeak: oillar ingles, oillar inglesa. Izena. Eibar. Burrukarako oilarra.
oillar baserrittar, oillar baserrittara. Izena. Eibar. Burrukarako balio ez duen oilarra.
oillar-burruka, oillar-burrukia. (b). Izena. Pelea de gallos.
oillar-joku, oillar-jokua. (c). Izena. Pelea de gallos (Competición). Felix Legarre gutxin moduko zalia zan oillar-jokura. (SM Ezten).
oillártu. (d). da zaio Aditza. Harro jarri. Oillartzen bajatzu, emon bi belarrondoko.
óillasko, óillaskua. (a). Izena. Pollo. Gazteak direnean OILLASKOTXO..
óillo, oillúa. (a). Izena. Gallina. Esaerak: Umiak ixilik oilluak txixa eiñ arte. (c). Esaera. Umeei isilik egoteko esateko modu bastoa; oiloek ez dute txixarik egiten. Umiak ixilik egon oilluak txixa eiñ arte! Esamoldeak: oillo-narrúa eiñ. Esapidea. oillo-ipurdixa eiñ. Ponerse la carne de gallina, sea por miedo, frio, etc. Lehenengo autoa ikusi zutenekoa kontatzen du Anizetak: Aura ikustera: suzko kotxia. Gero ugeldu zien, baiña orduan auraxe bakarrik emen. Billurtuta, zera, oillonarrua eindda; aura zala billurgarrixa ta... Aniz.” oillo-ipurdíxa jan. (c). Esapidea. Berba eta berba ari denari ea "oilloipurdixa jan" duen galdetu ohi zaio, auskalo zergatik. · Se suele preguntar al que habla sin parar si ha comido culo de gallina, por razones que ignoro. Etorri ezkero ez aiz ixildu; zer, oillo-ipurdixa jan dok ala? Galdera izan gabe ere bai: Arek jaukan barriketia; emute juan oilloipurdixa jan zebala. Oilo-ipurdia oiloaren parterik gozoena omen da; erregiñian bokaua ere deitu izan zaio..
oilló-árri, oilló-árrixa. (d). Izena. Oiloek jaten dituzten harritxoak. · Piedrecitas que comen las gallinas. Arrautziai kaxkala eitteko. Oilluak batu itten juan lurrian arrixa. Leku batzutan oillo-arrixa egote zuan eta beste paraje batzutan ez; eta oillo-arrixa zeuan lekuan oilluak arrautza geixao itten juen jeneralian; ez euan lekuan ekarri tta ipiñi be bai. Agarre-goiko aldetik ekarritta garek geu be. Oillo-arrixa, arri xe-xe-xeia; lur artian arri txikixa; lurrakin naasi ekarri tta oilluak erak apartatze juen. Klem.” Kontxillak ordezkatu zuen oiloarria..
oillo-eztégu, oillo-eztegúa. (d). Izena. Antzina eztegu bezperan ezkongaiei egiten zitzaien erregaloa, oiloak batik bat. Iru eguneko bodia izete zan, bai. Oillo-eztegua esate jakon. Aurreko egunian umiak eta andrak oilluak artu zestuan da, oilluak eruan da; bodarako erregalua. Oiñ beste gauza batzuk erregalau, baiña orduan jenerua erregalo. Gero urrengo egunian bodia ta. Ben.”
óilloki, óillokixa. (d). Izena. Oilo haragia. · Carne de pollo o gallina. Oilloki asko jate zan gure mutikotan.
oilló-lóka, oilló-lókia. (b). Izena. Gallina clueca. Andereñuak errekreo orduan oillolokia txitekin emuten dau.
oilloluma, oillolumía. (b). Izena. Pluma de gallina. Esamoldeak: oillolumia baiño ariñaua. (c). Esapidea. Oso arina.
oilló-lur, oillo-lúrra. (d). Izena. Norberaren etxea, herria. · Palabra metafórica que designa el terruño, por aquello de que las gallinas hacen su vida alrededor de la casa. “Noberan oillolurra”, ori esan izan da; kanpuan egondako bat etortzen danian, “oillolurrera orraittio etorri da” ero. Klem./ Sekula bere oillolurretik urten barekua zan.
oillo-míka, oillo-mikía. (c). Izena. Mikatutako oiloa. · Gallina que está con la muda. Iri jarri jan arpegixa, oillo-mikia emuten don.
oillo-sálda, oillo-saldía. (b). Izena. Caldo de gallina.
óillotei, óilloteixa. (c). Izena. Oilategia. · Gallinero. content_copy oillótoki.