Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

orrítsu, orritsúa. (b). Adjektiboa. Orri askokoa. · De mucha hoja. Oso orritsua izaten da tilua.
orríttu. (c). da Aditza. Zuhaitzak orri berriz jantzi. · Echar nueva hoja los árboles. Iges febreruan arbolak orrittuta eren./ Ikusikozu sagarrak orrittuta gero izotza eitten badau.
órritza, órritzia. (c). Izena. Follaje. content_copy óstrotza.
orrixa eiñ. Esapidea. Zuhaitz adarrei hostoa kendu abereei jaten emateko. content_copy itxúndu.
orróillo, orroillúa. (d). Izena. Hala deitzen zitzaion neguan ardiei ematen zitzaien orri lehorrari; udan, adar eta guzti -lizar-adarra, gehienbat- etxeratzen zen, sortak egin eta artxaran gordetzen zen. Neguan itxundu (orriak kendu) egiten zen eta orroillua ardiei eman. · Hoja seca que se daba en invierno a las ovejas; se cortaba y guardaba en verano con rama. Udan ebagi, sikatu eta gero neguan ardixei orroillua guk emoten gontsen. Lizarra moztu udan eta sortak eiñ da gordetze giñuan abar ta guzti; orrek ipintze jakuen ardixei asketan eta gustora jate juen; erek apartatze juen. Ardixei orroillua emon, esate zuan. Klem.”
orrúa, orrúa. (b). Izena. orróe, orróia. Orroea. · Rugido. Ze zan len entzun dan orrua?/ Egundoko orruak etaraittue beixak./ Ardixak orroeka dare. Marrusa baiño geixao. Ganauan marrusa esaten dou geixao, ta ardixan orroe. DonOrruaka jardun dau txalak goiz guztia. ORR.
órrutz. (a). Adberbioa. Horrantz. · Hacia ahí. Orrutz doia erbixa. ORR.
orrúzko, orruzkúa. (c). Izena. orruzkúan. Horrantzako bidaia. Eztakitt mariau barik eingoten orruzkua./ Orruzkuan txorrua itxi. Esamoldeak: orruzkúan. (b). Horrantz joaterakoan. Orruzkuan txorrua itxi.
orruzkúan. (b). Horrantz joaterakoan. Orruzkuan txorrua itxi.
orrúztu. (b). da du Aditza. Horrantzago joan edo eraman. · Llevar o ir hacia ahí. Armaixua orruztu ta emen telebisiñua jarrikou.
órsai, órsaixa. (b). Izena. Jokoz kanpoko jokaldia fubolean. · Fuera de juego. Orsai izan don ori. Ingelesezko "off side"etik..
órtik. (a). Adberbioa. Desde ahí. Esamoldeak: ortikoz emendikoz. (c). Esapidea. Leintz. ortikoz emetikoz. Bata eta bestea, gauza bat eta bestea egiten. Ortikoz emetikoz, gox osue pasau juat. órtitxik. (c). Adberbioa. Hortixe. · Desde ahí mismo. Ortitxik sartu die lapurrak.
órtosik. (b). Adberbioa. Oinutsik. · Descalzo. Jantzi zapatilla batzuk; ez ibilli ortosik. content_copy óiñutsik, oingórri útsetan, ankáutsik.
ortóstu. (c). da du Aditza. Ortosik jarri. · Descalzar(se). Ortostu ein giñan errekia pasatzeko. Ortosik edo oiñutsik jarri da arrunta. .
órtu, ortúa. (a). Izena. Baratzea. · Huerto. "Ortuko txuletak" esaten zaie albardatutako zarba-kirtenei. .
ortúari, ortúarixa. (d). Izena. Barazkia. · Hortaliza. Berduria be esaten dou baiña. “Arek ortura dedikatzeittuk, ortuarixa etaratze juek”. Don.” Ia galdua. Ortuko gauza edo berdura erabili ohi da..
ortu-gáuza, ortu-gauzía. (c). Izena. ortuko gauza. Hortaliza. Ortu-gauzia da aspaldixan gutxien karutu dana.
ortulan, ortulana. Izena. "Ortua lantzen duen pertsona. Joxe Mari oso ortulan txarra da." (Lar Antz).” ohar bat