Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

otamoxtarrak. "Los de Legazpia, Gabiria, Ezkioga, Urretxua, Zumarraga." (Izag Antz)
ótana, ótania. (c). Izena. Opil zapala, gutxi harrotua, Arabakotzat jotzen dena. · Otana, cierto pan redondo, aplastado, compacto, al parecer de origen alavés. Ogi zuri, Arabakua ero, ogi aplastauoi; otania; arrotu barekua. Klem.” Lauko ogixa ere deitzen ei zitzaion. .
otanero, otanerue. (d). Izena. Leintz. Okina. Aek content_copy panadéro.
otari. otai.
ótarra, ótarria. (d). Izena. Esku-saskia. · Cesto. Berak ezpaeukan animoik, istantzerarte ibilli lanian, da artu otarria ta etxera aguro, laga afaixai-tta. Hil.”
otatxóri
otatxóri, otatxoríxa. (d). Izena. Saxicola torquata.. Tarabilla. content_copy txinbo karkar.
otátxur, otatxúrra. (d). Izena. Otadietan erabiltzen zen atxur hortz-luzea. · Azada que se utilizaba en argomales. —Ota-ipurdiak sarrittan etara biako zittuan da. Klem.” content_copy ondío-atxur.
ótatza, ótatzia. (c). Izena. Ota asko dagoen parajea. · Argomal. Zuen itturrittik gora, an dago otatzia, an.
ótondo bédar
ótondo bédar, ótondo bedárra. (d). Izena. botanika. Stachys officinalis. Betónica. Kirten eta orri iletsuak dituen landare hau pagadi, harizti eta sastrakadietan hazten da. Kirten zuzenekoa, orri gutxi izaten du. .
otórdu, otordúa. (d). Izena. Mahaian eserita egiten den jatordua. Bakaziño guztietan otordu formal bat ezkiñuan eiñ. content_copy jatordu.
ots, ótsa. (b). Izena. Zarata. Baten baten ankaotsa entzun da gabian. Hitz konposatuen bigarren osagai bezala bakarrik: Egurrots, euriots, kanpaiots... Bestelakoan zarata.
óts éiñ. (d). dio Aditza. Osintxu. otx eiñ. Deitu. · Llamar. Zu, mesedez ots eixozu amai. /Azkenian otx eitten jakon Gomezkortatik onutz dauan basu orri. Hil.” Gutxi erabilia. Ohikoa, diar eiñ .. content_copy díar eiñ.
otsáill, otsáilla. (d). Izena. Febrero. Ia galdua. Zaharrek oroitzen dute. Erabili febrero. Esaerak: Otsailgo lora, ezpalitz oba. Esaera. Oñati. (Izag Oñ). Otsaileko eguraldi ona, kaltegarri. Otsailgo ilbete, edurra ni bete. Esaera. (Izag Oñ). Elur asko egin ohi du, nonbait, otsaileko hilbetean. Otsaillan mitxeleta orixak, martixan gorularixak. Esaera. (Izag Oñ). Otsaillian mitxeletia baiño ardi artian otsua obe. Esaera. (Lar Antz) Eguraldi ona ez da komeni izaten hain goiz.
ótso, otsúa. (a). Izena. Lobo. Esaerak: Otsua aittatu, otsua agertu. Esaera. "Gazteleraz: 'hablando de Roma el Papa se asoma'." (Lar Antz) Kanpuan uso, etxian otso. (c). Esaera. Esamoldeak: otsuai be ez opa. content_copy txakurrai be ez opa.
otubre, ótubria. (b). Izena. óktubre. Octubre. content_copy urri.
otxaba, otxabie. Izena. Leintz. Isurkin neurria. Litro laurdena inguru (?). (Aran Gatz).
otxabu. Izena. Eibar. otxau. "Escariador. · Aldez aurretik egindako zuluak neurrira akabatzeko erabiltzen dan ebaketa-erreminttia." (SB Eibetno)
Otxakílla. (c). Izen propioa. Otzakilla. Bergarako antzinako okin familia baten gaitzizena (Otxakillanekuak). Inoiz pertsona ozkil edo kokilei esan ohi zaie. · Apodo de una antigua familia de panaderos de Bergara y también de las personas frioleras o apocadas. Muerto de frio, literalmente. An bajatok gure otxakilla./ Gabardina eta tapaoka zar orrekin otxakilla emuten don.