esapidea
- Pekiñera bialdu. (-). esapidea. (Eibar.) Pikutara bialdu.. Ixilduari eta juari Pekiñera! (AAG Eibes)..
- pentsatzeko baiño alperraua izan. (-). esapidea. Oso alperra izan.. Noiz izan aiz ba i argixa? Pentsatzeko baiño alperraua aiz ta. (SM Ezten). .
- 2. peskan eiñ. (c). esapidea. Umeak errekan jolasean ibiltzerakoan, uretara jausi, busti-busti egin.. Gaur be gure mutikua peska(n) eindda etorri da.. Bergarako kalean erabilia. .
- Pezetiaatik duroik ez. (-). esapidea. "Inork ez du ezer erregalatzen." (Lar Antz).
- piku ona euki. (-). esapidea. Hizketan abila izan.. Eu joan ari arekin berba ittera, ik piku ona daukak eta..
- pikua siku euki. (-). esapidea. (lagunartekoa.) Emakumea hotza izan sexu-kontuetan. Ser frígida.. Alperrik dok horrrekin ibiltzia, burua berotu besterik ez dok egin bihar. Horren pikua kedarria baino sikuagua dok. (TSE Berb) .
- pikutára joan. (b). esapidea. PIKUTÁRA BIALDU. Antzarrak perratzera joan, bialdu. Ir o mandar a tomar viento.. Bueno i, joan ari pikutara!/ Pikutara bialdu zeban enterau zanian.. Ik. Pikúlitta.
- píllia eiñ. (c). esapidea. Dirua aurreratu.. Pillia eitten jardun bizi guztia, gero danak emen lagatzeko. .
- píntxo-píntxo jántzi. (c). esapidea. (lagunartekoa.) PINTXI-PINTXI JANTZI (EIB.). Dotore-dotore jantzi. Vestirse elegantemente.. Aura egunero kafia artzera joaten da pintto-pintto jantzitta. .
- pípar eiñ. (d). du esapidea. Hacer novillos.. Antzuolan erabiltzen da, eta Bergaran ere bai lehenago. Gure denboran TXARRITTAN EI.
- piparmiña ipurdittik sartu. (-). esapidea. Geldoa denari egin behar omen zaiona espabilatzeko.. Ari piparmiña ipurdittik sartuiozue, ia espabilatzen dan.. Lehenago astoari piparmina sartzen omen zitzaion azkarrago ibiltzeko. .
- piparra baiño gorrixago jarri. (-). esapidea. Gorri-gorri jarri. Ruborizarse.. Piparra baiño gorrixago jarri da neskiak eskua emun dotsanian. .
- piparra baiño gorrixagua. (b). esapidea. Oso gorria. .
- piparra baiño gorrixao. (c). esapidea. Gorri-gorri.. Orduan morenatu in bi eben neska gaztiak; pareta kontra jarri ta piparrak paiño gorrixao jarri zien. (Lar Antz) .
- piparra baiño zittalaua. (-). esapidea. Oso zitala. .
- 2. piparrik pez. (b). esapidea. Batere ez.. Ari etxako piparrik pe inporta bestiak ze pentsatzen daben..
- pípia jo. (c). esapidea. Adarra jo.. Nik joko jotxenet onei pipia. Ortuan eingo jone erok nai bajone lana. Eli./ Arek jo jostak neri pipia!. Esklamazio gisa, batik bat. .
- pipixak jota egon. (-). esapidea. "Jota egon, behea jota egon, ez egon sasoirik onenean.. Au gure moduan pipixak jota dao. (Lar Antz).. Sin. ónenak emonda egon.
- pito bat ardura ez. (c). esapidea. Batere ez ardura. No importar un comino.. Iñon esana ari etxakok pito bat ardura. .
- pitxárra astátik euki. (c). esapidea. Tener la sartén por el mango.. Presidentiak nai dabena eitten dau, berak dauka astatik pitxarra ta. .
- pitzatuta egon. (-). esapidea. "Zoratuta egon.. Ori pitzatuta jaok. Zela esan leikek olakoik!" (Lar Antz). .
- 2. ple eindda. (d). esapidea. PLEN ÉINDDA (IZAG ANTZ). Mozkortuta. Borracho.. Tabernan ple-ple eiñ, etxera joan eta andriai kristonak emoten jotsan./ Baztarra jo zabanian itxuria ple eindda joian.. Adibidean ikusten denez, PLE-PLE ere bai.. Sin. mela-mela.
- 1. ple eindda. (d). esapidea. (adierazkorra.) PLEN ÉINDDA (IZAG ANTZ). Blai, mela-mela eginda, bustita.. Zaparrariak arrapau nau eta ple eindda etorri naiz.. Sin. mela-mela.