Skip to main content

esapidea

  • sustárra emon. (c). esapidea. Indarra eman, indartu zentzuan darabil Don.k.. Dana artu (adinekoen euskara) eta orretxi sustarra emon. Don. (AA BergEus) .
  • sústarrak bota. (c). esapidea. Leku egin, ondo kokatu.. Urtetan bizi izan zuan Bergan, baiña etxuan sustarrik bota. .
  • sustoka be. (b). esapidea. Sustua hartzen denean esan ohi den esklamazioa.. Sustoka be...! Asieran pentsau dot zeozer txarra pasau jakola amai. .
  • sutan jarri. (c). esapidea. Oso haserretu. .
  • takaría euki. (c). esapidea. (eufemismoa.) Zoro ikutua euki.. Antoniok jaukak takaria.... Zartaria euki baino leunagoa. . Ik. ikutu.
  • talo-arpegíxa éuki. (c). esapidea. TALO-MOSÚA. Aurpegi borobila eta zabala euki.. IRETARGI MOSUA ere bai.. Ik. irétargi, zanpátorta.
  • támaiñua artu. (b). esapidea. Neurri egokia hartu.. Eranai eta lanai tamaiñua artu bia jako./ Gero tamaiña artzen zanian euliana erun. JJp. .
  • támaiñutik fuérako, támaiñutik fuérakua. (-). esapidea. (adierazkorra.) TÁMAIÑUTIK KÁNPOKO. Fuera de tamaño, excepcional.. Txala jaukau tamaiñutik fuerakua./ Ointxe be bota dok gizurra tamaiñutik fuerakua. .
  • tantiúan ibilli. (c). esapidea. Tantiatzen jardun.. Nundik erren itten doten tantiuan dabill. .
  • tántora lan eiñ. (c). esapidea. Sistema de trabajo que consiste en cobrar en proporción al trabajo hecho, según contrato estipulado; normalmente un porcentaje de las ganancias.. Jornalan lekuan, onenbeste lan eitten dozu ba... onenbeste pagatzen dotsut, osea tantora. Zuk eztaukazu jornal fijua; tantora zabitz. Klem./ Oingo basomutillak tantora eitten juek lan: piñuixa bota ta balixuan ainbesteko bat erendako.. Ik. áinbesteko bat.
  • tapak egon. (b). esapidea. Kaletarrek "tapak daudela" diote urak norbera kubritzen duenean.. Kontuz Bolintxoko presan, tapak dare ta. .
  • tart eindda egon. (c). esapidea. Burutik jota egon.. Ori tart eindda dago. .
  • tártian izan. (b). esapidea. Partean izan.   Estar en el ajo, participar en el asunto.. Atzo burrukia egon zan Tartufuan da zuen semia be tartian ei zan. .
  • tati eiñ. (c). esapidea. (Eibar.) Zirkin egin, ihes egin.. Bazan, olako Urdei edo deitzen zetsen etxekalte bat, beti biarrari nundik tati edo zirkiñ egingo ibiltzen zana. (SM Ezten). .
  • tautík pe. (c). esapidea. TUTIK PE. Tutik ere.   Ni pizca.. Bergan jaixua izan arren eztaki euskeraz tautik pe./ Afalorduan eztau tautik pe esan./ Nere ama iñude jun ei zan bai, Madrillera, da erderaz tautik pez. Ben.. Gaur egun TUTIK PE da nagusi, baina adinekoek bestea diote. ENTENDIDU, ESAN, JAKIN aditzekin batez ere. .
  • teillatútik izúrrauta egon. (-). esapidea. (eufemismoa.) GANBARATIK IZÚRRAUTA EGON. Burutik jota egon. .
  • téman ibílli. (c). esapidea. Eztabaidan, istilutan, ibili.. Teilatupe batian bizi tta beti teman ibilli biarra be tristia da. .
  • tenple onekoa edo txarrekoa izan. (-). esapidea. Patxada onekoa edo txarrekoa izan..
  • tenple onian edo txarrian egon. (c). esapidea. Aldarte oneko edo txarreko egon..
  • tenplera etorri. (-). esapidea. Tenperatura egokira heldu, behar duen puntua lortu sutegian berotutako gauza batek. . Lau bat egun eo pasautakuan, erretakuan, geo itxain in biaakon egun batzuk; gero etaatzeko ba, bere tenplera etorri ero. CAND.. Ik. tenpláu.
  • tio ameriketatik etorri. (c). esapidea. (eufemismoa.) Hilekoa jaitsi.. Billurtuta najaon, oin dala iru egun zonan etortzeko tio Ameriketatik, eta etxakiñat abioia galdu-ero. .
  • tiran lana eiñ. (d). esapidea. Trabajar a tracción un madero (etxegintza).. . Ik. zutittara lana eiñ.
  • tirua artu. (-). esapidea. Txondorrak edo tximiniak indarra hartu ondo tiratzen duelako.. Gero nola demaseko tirua artzen daben orrek... Mateo..
  • 3. tírua bota. (-). esapidea. "Hizkuntza baten gaizki esaten den hori eta horrek sortzen duen belarriko mina, 'dundurixua'.. Gure mutikuak botatze jittuk tiruak, euskeraz aaztu in bi jaku, ze da baiña au." (Lar Antz).
  • 2. tirua bota. (-). esapidea. "Gezurra edo exagerazio bat esan.. Orrek botatze jittuk tiruak!" (Lar Antz)..