esapidea
- tratua artu. (c). esapidea. TRATUA EMON. Esaldi adierazkorretan, tratu txarra hartu edo eman (lanean, nekeagatik, esate baterako).. Nik artu dot tratua kotxiai bultzaka. .
- tratúa itxi. (c). esapidea. TRATÚA ZERRÁU. Cerrar el trato.. Ixa tratua zerrauan zeukela atzeraka ein juan..
- tratúa trátu. (c). esapidea. Behin tratu bat eginez gero bete egin behar dela adierazten duen esapidea..
- tratua zerrau. (-). esapidea. Ik. tratúa itxi.
- trentzak eiñ. (-). esapidea. Ik. trentzáu.
- 4. trillúa eiñ. (c). du aditza. Soroan edo ortuan lurra oso bustia dagoelarik ibiltzeagatik lurra trinkotu eta eskastu. Apelmazar la tierra labrada por pisarla cuando hay mucha humedad.. Etzaittez berakatz jorrara joan, trillua eingozu ta./ Obe giñuan etxian egon izan bagiña. Eurixa ein berri zeuan da trillua ein ddogu ortuan. .
- tripa-trúke. (c). esapidea. Mantenuaren eta ostatuaren truke lanean. Dícese del trabajar a cambio de la manuntención y el alojamiento.. Anguan iru urtian egon nitzuan kriau, tripa-truke. .
- tripak estu euki. (c). esapidea. Kezka batengatik urduri egon.. Gescarteran inbertidu dabenak tripak estu eukikoittue. .
- trípak játen. (b). esapidea. "Consumiéndose de impaciencia, de indignación o por algún otro motivo moral." (Etxba Eib).. Tripak jaten egon naiz gau guztia, zeoze pasau ete jatzun pentsatzen. .
- trípetatik birínddu. (d). esapidea. Beherakoa harrapatu.. Goizeko iruntza, zeroi, tripetatik birinddu ero, ganaua ezta gogortzen. Enr..
- triskillau bat emon. (d). esapidea. TRISKILLAU BAT ARTU. Nola-halako ile ebakialdi bat hartu edo eman.. Guk noizian bein triskillau bat artu ezkero naikua izeten juau. .
- truke emon edo artu. (b). esapidea. TRUKIAN EMON EDO ARTU. Dar a cambio de.. Eskerrikasko ta laztana emun zostan trukian (edo truke)./ Zer emungostak orren truke? . ZEREN TRUKE.. Ik. tripa-trúke.
- txábetatik izúrrauta egon. (d). esapidea. Burutik gaizki egon.. Txabetiak faillatzen jotsak./ Txabetako faillua jaukak. .
- txákur jokátu. (c). esapidea. UNED. Zitalkeriaz edo gogorkeriaz jokatu.. Patronatuak txakur jokatu dau UNEDekin. .
- txakur txikixak poltsikuan baiño gutxiao irabazi. (d). esapidea. Landare bat edo abere bat gutxi hazi.. Keixa arbola orrek txakurtxikixak poltsikuan baiño gutxiao irabazten jok.. Hau esan ohi zuen gure amak pinupean geratutako gerezi-arbola batez. .
- txakúrra puzten ibilli. (c). esapidea. Aurpegi zikina duten neska-mutikoei zera esan ohi zaie:. Zer, txakurra puzten ibilli aiz ala? ..
- txakurrai be emuten etxakuenak jan. (c). esapidea. TXAKURRAK PE JATEN EZTITTUANAK JAN. Gauza eskasak jan. .
- txakurrai be ez opa. (c). esapidea. Inori ez opa gauza txar bat.. Txakurrai be etxat opa nik orduan pasau nittuanak.. Sin. otsuai be ez opa..
- txakurrai be ez opa. (c). esapidea. Inori ez opa (norberak pasatako samina, gehienetan).. Nik azkenaldi onetan pasau dotena etxotsat txakurrai be opa. .
- txakurrak dauzka buztanpian!. (c). esapidea. Kopuru hori ez dela diru gutxi adierazten duen esapidea.. Milloi erdi gutxi pentsatzen jak? Txakurrak jauzkak buztanpian. .
- txakurrak pe jan ezinddakua. (c). esapidea. Janezina.. Saldia, txakurra(k) pe jan ezinddakua. Mertz. .