esapidea
- úmiak eiñ. (c). esapidea. Hacer(se) pedazos.. Neskatilliai platera eskutan artzen lagatzen bajatzu laster eingoittu umiak. .
- umoréko egon. (b). esapidea. UMORÉKO ARRÁPAU. Umore oneko egon, harrapatu.. Gaur aitta umoreko zeuan da milla pezeta emun dosta./ Umoreko arrapatzen bozu preguntaixozu gure jornalakin ze pasatzen dan.. Sin. umoretsu egon, arrapau....
- uno kon otro. (c). esapidea. Batenaz besteren itzulpen literala. Biak erabiltzen dira, baina "uno kon otro" oso sartua dago. A fin de cuentas, uno con otro.. Erarixakin dezente irabazi giñuan baiña janakin galdu; uno kon otro parra urten giñuan./ Etxakixat, baiña uno kon otro amar bat mila duro galduko giñuan.. Sin. batenaz beste. uno kon otro buztan y potro, . (c). esapidea. (arrunkeria.) Azkenean parra, antzera, edo halako zerbait esan nahi duen esaera elebidun umorezkoa. ..
- uno kon otro buztan y potro. (c). esapidea. (arrunkeria.) Azkenean parra, antzera, edo halako zerbait esan nahi duen esaera elebidun umorezkoa. .
- ur aundiko arraiña izan. (c). esapidea. Inportantea, esperientzia handikoa izan.. Ori eztabe kartzelan sartuko, ori ur aundiko arraiña da. .
- ur aundixetan sartu. (c). esapidea. Erantzukizun handiko gauzetan sartu.. Fabrikako gerente ein dabe eta ur aundixetan sartuta dabill. .
- ur gaiñéko bitsétan bízi. (-). esapidea. ESNEBITSETAN BIZI. 1. ur gaiñeko bitsetan bizi, . (c). esapidea. Errealitatetik kanpora, oso arin, bizi.. Gauzak ola dielakuan? Ur gaiñeko bitsetan bizi aiz i. .. 2. ur gaiñeko bitsetan bizi, . (c). esapidea. ITXASOKO UR BITSETAN, ESNEBITSETAN BIZI. Figuratzea, komunikabide eta jendearen ahotan egotea gustatu.. Politikuei eta eskritoriei esnebitsetan bizitzia gustatzen jakue. ..
- 1. ur gaiñeko bitsetan bizi. (c). esapidea. Errealitatetik kanpora, oso arin, bizi.. Gauzak ola dielakuan? Ur gaiñeko bitsetan bizi aiz i. .
- 2. ur gaiñeko bitsetan bizi. (c). esapidea. ITXASOKO UR BITSETAN, ESNEBITSETAN BIZI. Figuratzea, komunikabide eta jendearen ahotan egotea gustatu.. Politikuei eta eskritoriei esnebitsetan bizitzia gustatzen jakue. .
- 1. urak ekarri. (c). esapidea. Baserrietan ura falta denean, hartzen den lekuraino -errekatxo, deposito, iturri- joan, zer pasatzen den ikustera eta aberia konpontzera.. Gizonak urak ekartzera joanda die Urkitzara. .
- urak euki. (-). esapidea. (Eibar.) Norbaiten traza edo antzeko nortasuna izan.. Orrek bere aittan urak dakaz. .
- urrik (emon) be(z). (-). esapidea. Ni mucho menos, ni por asomo.. Mindegiak errez irabaziko jotsak Arriai —Bai zera, ezta urrik emon be./ PPk PSOEi etxotsak urrik emon be eingo./ Estu artuko zebalakuan, baiña ezta urrik pe. .
- urrin bárik. (c). esapidea. Gutxi gorabehera, hurbil.. Oiñezkero amarrak izango die urrin barik./ Orrek berrogei urte bai, urrin barik./ Zuen mutikua saltsan bazan guria be urrin barik ibilliko zuan. .
- urte askotaráko. (b). esapidea. Pertsona bat lehengoz ezagutzen denean -eskua emanez jeneralean- esaten den agur formula. Baita urtebetetze egunean zoriontzekoa ere:. Zorionak eta urte askotarako..
- urte onéko égon. (c). esapidea. Gizena egon.. Enbarazada dagonian ero, gizendu asko ein ddanian ero, urte oneko dago ori. Klem. .
- urteik urten!. (-). esapidea. Irten hadi!. Daon otzonekin errekan ikustiak ez jestak onik eiten eta urteik urten, neu begira egoten geixotu baiño len. (SM Zirik) .
- úrtiak joan da úrtiak etorri. (b). esapidea. Urteak pasatu arren.... Urtiak joan da urtiak etorri tta ezta aurrerapideik ikusten. .
- usaríxo zarréra. (c). esapidea. USARÍXO ZARRÍAN, LEENAOKO USARIXORA. A la antigua usanza.. Usarixo zarrera dauke oinddio sukaldia./ Andra-gizonak demandan zebitzen, usarixo zarrian./ Leenaoko usarixora eittia pentsau zeban itxuria. Klem. .
- ústietan egon. (c). esapidea. ÚSTETAN EGON. Uste izanez egon.. Zuen ama gaur bazkaltzera joango ziñaten ustietan zeuan. .
- utságatik eta putzágatik asarrétu. (c). esapidea. UTSÁGATIK ETA PUTZÁGATIK NEGARREZ ASI. Huskeriengatik haserretu.. Onek umiok utsagatik eta putzagatik asarretzeittuk. Klem. . Ik. pútzak euki.
- utságatik irabázi. (c). esapidea. UTSÁGATIK GALDU. Gutxigatik irabazi edo galdu. . Utsagatik galdu dau Marinok etapia. .