esapidea
- utsían géldittu. (b). esapidea. UTSÍAN LAGA. Quedar o dejar en cero.. Ixa utsian laga zeben Galartza. .
- uztarri baten ipintzeko modukuak. (c). esapidea. Biak antzekoak..
- zabal artu. (c). esapidea. Lasai, patxadaz hartu.. Asieria eztok erreza izango, baiña ik zabal artu, eztok ainbesterako ta. .
- zabal bizi. (-). esapidea. patxadaz bizi..
- zabizten-zabizten. (-). esapidea. "Ibili eta ibili egin, ibili bitartean, jardun eta jardun.. Oinddio ikusten nao, zabizten zabizten, Nekane ezkonduko dala zuek paiño lenao. . Sin. ibilli-ibilli iñ; jokatu egiten da.» (Lar Antz).. Sin. ibilli-ibilli eiñ.
- zaku patatia emun. (c). esapidea. Gizena egon.. Joxepa ikusi najonan atzo ta zaku-patatia emoten jon./ Zaku-patatia bezelaxe dago.. Sin. pulpa-zakua emon.. Ik. pulpá-záku.
- 3. zapatéro geldíttu. (b). esapidea. Kartetan, pasada bakar bat ere egin gabe geratu, edota punturik gabe. En los naipes, no hacer ninguna baza o ningún tanto.. Oingo pasaran uste dot zapatero geldittu biotela. .
- zapue zirixen baiño igerraue. (c). esapidea. (Leintz.) Oso igarra.. Lehenago zapoa zirian sartu eta ortuan lehortzen uzten omen zuten, auskalo zergatik edo zertarako. .
- zarata txarra euki. (c). esapidea. Zurrumurru txarrak ibili.. Fabrika orrek zarata txarra dauka (gaizki ote doan edo). .
- zart eindda egon. (c). esapidea. Zoratu samartuta egon. .
- zartárak bota. (c). esapidea. Disparateak, gauza sinesgaitzak esan.. Arek pe, muturra puxkat berotutakuan zartara galantak botatze jittuk. .
- zartaría euki. (c). esapidea. (eufemismoa.) Zoro samartuta egon.. Orrek zartara demasa jaukak.. Ik. takaría euki, arrikara, ikutu.
- 2. zasta-zasta. (c). esapidea. (lagunartekoa.) Larrujotzearen onomatopeia.. Kotxe barruan jo jotsan zasta-zasta. .
- 2. zatí bat. (c). esapidea. En buena medida.. Diru kontuengatik asarretu zien zati bat./ Oso pozik zetorren, zati bat erandako botilla ardauaaittik. .
- zaunka-berba eiñ. (c). esapidea. Zakar berba egin, txakurren modura.. Neri ezidazu zaunka-berbaik eiñ, belarrondoko bat artu nai ezpozu. .
- ze santuren izenian. (b). esapidea. Zer arraiogatik.. Ze santuren izenian egin bia juau erek nai dabena?.
- zein baiño zeiñ. (c). esapidea. Cada cual más.. Bi neskakin zebillen, zein baiño zeiñ polittaua./ Zein baiño zeiñ astuauak die bi anaiak. . ZEI.
- zentellak jaurti. (d). esapidea. (Eibar.) Haserre, madarikazio batean ibili. Echar centellas.. An geldittu zan gizon morroskua ikubilla altzau ta zenteillak jaurtzen. (SM Zirik).
- zerbait gora eta zerbait bera jardun. (c). esapidea. Gai baten inguruan errepikakor jardun.. Erretirua gora eta erretirua bera jardun dau gau guztia. .
- zerbáitti edo norbáitti deboziñóik ízan ez. (c). esapidea. Ez gustatu.. Orrek lanai eztotsa bape deboziñoik./ Nazionalistia izan arren Arzallusi eztotsa bape deboziñoik. .
- zerbaitti traza txarra artu. (-). esapidea. Itxura txarra hartu.. Traza txarra artzen dotsat asunto oni..