esapidea
- txinpártak dárixola. (c). esapidea. Oso haserre.. Txinpartak darixola dago kaseta arrapau dotselako. .
- txirikillán modúan bota. (d). esapidea. Norbait edo zerbait jo eta aidean bota.. Arek arrapatzen baau muturreko batekin txirikillan moduan botako au./ Kotxiak zuen txakurra jo juan da txirikillan moduan jaurti juan. .
- txirristúan laga atía edo béntania. (c). esapidea. Dejar la puerta ola ventana entreabierta.. Bentania txirristuan lagaizu, bero eitten dau ta. .
- txistik (edo txirristik) ez eiñ. (-). esapidea. TXISTIK (EDO TXIRRISTIK) EZ ETARA, ESAN, MISTIK EZ EIÑ (ARAM.). Txintik ez egin. No decir ni pío.. Afari guztian eztau txistik etara./ Neska kontuik eztau txistik pe esaten./ Txistik etara barik jan dau zopia./ Umiak errespetua... txirristik pe ez e. Ben. .
- txitiak beste jan. (c). esapidea. Oso gutxi jan.. Gure amandriak txitia beste jaten dau aspaldixan. .
- txitiak beste jan. (-). esapidea. Oso gutxi jan. .
- txítxi baiño asarríao. (c). esapidea. Oso haserre. Muy enfadado.. Txitxi baiño asarriao jarri jatan poliza bat falta jatalako./ Realak galtzen dabenian txitxi baiño asarriao egoten da. .
- txitxi-potxuetan jardun. (-). esapidea. TXUTXU-PUTXUETAN JARDUN. "Txutxumutxuka, marmarka jardun.. Ixileko txitxi-potxuetan dira bixak gaur egun guztian..
- txitxipotxo eiñ. (-). esapidea. "Tx-dun hitzak asko esan.. Orrek txitxipotxo asko itten dau: najotxen, gontxen... Guk eztou ola itten." (Lar Antz).. Osintxun dago txitxipotxorako joera. .
- txitxo baiño dotoriago. (c). esapidea. (Oñati.) Apain-apain eta harro samar doanari esaten zaio.. Fermin kalian beera etorren, txitxo baiño dotoriag. .
- txixa eitteko astirik pez. (b). esapidea. Guztiz lanpetuta edo okupatuta.. Aspaldian etxaukat txixa eitteko astirik pe. .
- txorí ápixia ikasi. (d). esapidea. Txori-habia aurkitu.. Goazen txori-apixak ikastera./ Gaur bi txori-apixa ikasittut. .
- txori-káka ez izan. (c). esapidea. Inportantea izan. Broma abarrean edo ironiaz esan ohi da.. —Atzo telebisiñuan agertu itzan. —Ze uste dok pa, gu txori-kaka gala, ala?/ Ez pentsau ori bere ustez txori-kaka danik.. Sin. azián bárrenengo ostrúa ez ízan.
- txorietxe geratu. (b). esapidea. (Oñati.) "Quedar vacío y abandonado un caserío." (Izag Oñ)..
- txorittara juan. (-). esapidea. "Txori billa urten, baiña gehixenetan bizirik harrapatzeko. Esate baterako likiaz kardantxilluak, tariñak edo pardilluak harrapatzera." (SB Eibetno)..
- txorittik urtenda egon. (c). esapidea. Burua galduta egon.. Aspaldixan bastante txorittik urtenda ei dago Joxepa. .
- txorixák baiño búru gutxíao éuki. (c). esapidea. TXORIXÁ. Zentzun gutxi euki.. Ori eingo ziñuan baiña! Txorixak paiño buru gutxiao daukazu. .
- txorixak botatzeko moduko berua. (c). esapidea. Bero handia. Txoriak bero handiaz erori egiten direlako.. Gaur txorixak botatzeko moduko berua eitten dau. .
- txorixán modúan ibílli. (b). esapidea. Ondo, sasoiko ibili. Makalaldi baten ondoren esan ohi da.. Operau zebenetik txorixan moduan dabill./ Aspaldixan txorixan moduan zebillen, baiña gripiak egundoko pasaria emon jao. .
- txotxopotxo eon. (-). esapidea. "Kontuak esaten gustora egon.. Atsalde guztian txotxopotxo eon giñan." (Lar Antz). .
- txuringiak urten biarrian egon. (-). esapidea. Txizagureak lehertu beharrean egon.. Geratu adi, txuringiak urten biarrian najaok eta. .
- txutxúrrutxu eiñ. (c). du aditza. Gurdiak atzean pisu gehiegi daramalako burpartika goratu eta atzeak behea jo. Vencer el carro para atrás.. Burdi-garuak partikatik urten da txutxurrutxu ein zoskun.. Ik. txutxúrrutxuka.
- umía éitteko egon. (c). esapidea. Haurdun edo ernari egon. Animaliez zein pertsonez.. Biae gaztia umia eitteko dago.. Sin. ernari egon. (animaliak), ume esperuan egon (pertsonak).. Ik. ernári.