esapidea
- zorrían erosi. (c). esapidea. ZORRETAN EROSI. Comprar a crédito, a fiado. . Esaten dabe Lekeittion da zorretan erosten dala dendetan.. Sin. apuntera erosi.
- zórrixak mántentzera. (d). esapidea. Miseriak pasatzera. A pasar miseria. Lit.: "A dar de comer a los piojos".. Krieda ta al dan lekura, danok, bieko juan. Zorrixak mantentzera. Orduan zorrixa be bazan... Bai ba, etzauan linpiezaik eta. Mertz. .
- zorrixán pare. (b). esapidea. ZORRIXÁN MODUAN. Ugaritasun konparaketa.. Umia zorrixan pare egoten da ikastolako atian. .
- zórro-zórro egon. (c). esapidea. ZÓRRO-ZÓRRO IBILLI. Serio, inori konfiantzarik eman gabe egon, ibili.. Kuadrillan be beti zorro-zorro ibiltzen da. .
- zotza baiño iarraua izen. (-). esapidea. Oso iharra izan. (Lar Antz)..
- zu be inbidixia partidu zan egunian lenengo illadan eongo ziñan. (-). esapidea. "Pertsona inbidiosoari esaten zaio." (Lar Antz). Sin. Zu be inbidixia partidu zan maixan izengo ziñan..
- zu etxerako. (b). esapidea. Neska mutikoak, batik bat, goraipatu nahi direnean esan ohi dena.. Datorren urtian be zu etxerako. .
- zúlo eiñ. (c). esapidea. ZULUA EIÑ. Lanpostu edo leku batean asentatu, bertakotu.. Tonto-tonto sartu zan ofizina ortan, baiña itxuria zulo ein ddau. .
- zulúa eiñ. (c). esapidea. Zorrak egin, negozio batean, adibidez.. Kriston zulua ein juan taberniakin. .
- zupa-zupia egin. (a). esapidea. (lagunartekoa.) Zakila zurrupatu, edoski. Hacer una mamada.. Felipe, egidak zupa-zupia politto-politto. (TSE Berb) .
- zurezko trajia jantzi. (-). esapidea. (lagunartekoa.) Pertsona bat hil.. Zurezko trajia jantzi, eta hankak aurrian diela etara juek. (TSE Berb). .
- zúrrut eta zúrrut. (b). esapidea. (adierazkorra.) Edan eta edan.. Atsalde guztia zurrut eta zurrut pasau dou. .
- zútittara ipiñi. (c). esapidea. Tente edo ertzaren gainean ipini, ohol bat adibidez..
- zutittara lana eiñ. (c). aditza. Etxearen egiturako egurrak konpresiora lan egin.. . Ik. tiran lana eiñ.
- zuzia lezkotxe fiña. (-). esapidea. (Eibar.) Oso fina.. Zuzia lexkotxe fiña dozu a gizona. (AAG Eibes). . Ik. negu-zúza, pago-zúza.