Skip to main content

esapidea

  • zeréko zéra. (c). esapidea. Erdi brometan, izena ebitatuz baina sujerituz, erabiltzen da.. Zereko zerak esan jostak juateko zereko zerera eta preguntatzeko zereko zerai ia nun laga zeban zereko zera./ Zereko zerian emun jotsan laztana. . Ik. zértu.
  • zerrau berba eiñ. (c). esapidea. Inork nekez ulertzeko moduan hitz egin.   Hablar cerrado.. Estremeñuak oso zerrau eitten dabe erderaz. .
  • zerria erabilli. (-). esapidea. Jatordu baten asko eta bizkor jan.   Ponerse las botas comiendo.. Ha zuan ha zerria erabiltzia Sagardo Egunian plazan! Ordu erdixan dana amaittu zuan; badakik duan danian gauzia.
  • zertatik artatik. (c). esapidea. Modu batera edo bestera.. Zertatik artatik bizi biakou./ Zertatik artatik artu dabe arrastua. .
  • zerua irabazitta euki. (-). esapidea. Meritu handia izan zerbait egin edo jasateagatik.. Orrekin amar urtian bizi izan bada, zerua irabazitta dauka. .
  • zerúra bégira égon. (b). esapidea. Gora begira egon, ezer egin gabe egon.. Zerura begira egonda etxak ezebe emen. .
  • zétan ero ártan. (b). esapidea. ZETAN ARTAN. Zerbaitetan.. Denporia pasau biarra daukau zetan ero artan. .
  • zezentxo bat einda egon. (b). esapidea. Oso indartsu egon gazte bat.. Zezentxo bat eindda dago zuen Mikel. .
  • 1. zierokua eindda egon. (c). esapidea. Guztiz zoratuta egon.. Amandrioi zierokua eindda dauke. .
  • 2. zierokúa eindda egon. (c). esapidea. Guztiz mozkortuta egon.. Atzo zierokua eindda jeuan Patxiko. .
  • 3. zierokua eindda egon. (c). esapidea. Guztiz gaixotuta egon.. Zierokua eindda gero asi zien medikutan. .
  • zierokúa izan ez. (b). esapidea. Bete-betea izan ez, normala izan ez. Subnormala izan ez arren guztiz normala ere ez izan.. Orrek badauke anai bat zierokua eztana. Erdi-zoroez ere entzuten da.. Ik. bete-betia ez izan.
  • zilletik eiñ. (-). esapidea. (Eibar.) "Haurgintzan amari zesarea egiten zaionean esaten da.. Bigarrena zilletik eiñ eban..
  • zintturóia eskátu. (c). esapidea. (eufemismoa.) Komunera joan, kaka egin.. Barkatukostazue, baiña zintturoia eskatzera joan biarrian nago. .
  • zintturóia nasáittu. (-). esapidea. (eufemismoa.) ZINTTURÓIA ESKATU, PRAKAK NASÁITTU. Kaka egin.. Zintturoia nasaitzera noia ta belaxe nator.. Fintasunez hitz egiten denean erabiliak. .
  • zintzo egon. (-). esapidea. (Aramaio.) Gutxi egon.. Dirue be, artien be, dirue zintzo euen, e! Gutxi-gutxi. (Orm Aram)..
  • zipítzik. (d). esapidea. ZIMITZIK (ARAM.). Ezertxo ere ez; partitiboan, ezezko esaldietan.   Ni pizca, ni brizna.. Arek eztotsa iñoi zipitzik pe emungo./ Ain garbixa da eze, etxe aretan eztozu zipitzik pe ikusiko lurrian.. Zipitzik pe, ia beti. .
  • ziríxa sartu. (c). esapidea. Gezurra sinistarazi, adarra jo.   Hacer creer una mentira, engañar.. Ziri edarra sartu dotse askoi Torreviejako apartamentuekin. . Ik. larakúa sartu, porrúa sartu, ziripote.
  • zírku eiñ. (d). esapidea. Zirkin egin, txokea ebitatu alde batera eginez.   Esquivar la colisión.. Zirku eiñ dau ero. Ola bat zuzenian datorrenian, ra!, albora aldeta; zirku eittia. Ume bat aintxintxika doianian, ra! albotik zirku in jao. .
  • zírt ero zárt eiñ. (b). esapidea. Erabaki bat hartu.   Decidirse por una u otra cosa.. Dudan nago, baiña laster zirt ero zart ein biakot. .
  • zoli egon. (d). esapidea. Erne egon, adi egon. Lehenagoko zaharrek erabiltzen omen zuten.. Sin. árgi égon, erne egon.
  • zópak eiñ. (c). esapidea. ZOPÁKUAK EIÑ. Harri lau bati indarrez jaurtiz ur gainean saltoak eragin. Gure mutikotan presetan edo osinetan egiten genuen jolasa. . Gure mutikuak zopak eitten diardue goiz guztia./ Baietz amar zopa eiñ arri onekin..
  • zopittía éindda. (d). esapidea. Tringotuta. Lehortea dela eta lurrak gogor-gogor eginda daudenean ZOPITTIA EINDDA daudela esan ohi da.   Dícese que lo está la tierra cuando se halla dura y seca a causa del estiaje.. Ezingo dou goldan eiñ, lurra zopittia eindda dago ta. .
  • zoroaizia euki. (-). esapidea. ZOROAIZIAK EMUN, ZOROAIZIA IBILLI. Hego-haizea dabilenean ere zoroaizia dabilela esan ohi da..
  • zorrak bardinddu. (c). esapidea. Zorrak ordaindu.. Gastu galantak ein jittuau eta etxakixat noizko bardindduko dittugun zorrak. .