esapidea
- seitterdietan egon. (-). esapidea. (lagunartekoa.) Zakila ez tentetu.. Hau dok jiria: gaba osua neska batekin ibili eta erlojua beti seittardietan. (TSE Berb). .
- 2. seko geldittu. (a). esapidea. Bat-batean hil.. Bentanatik jausi tta seko geldittu zan.. Sin. garbi geratu.
- senera etorri. (c). esapidea. (Bere) onera etorri. .
- senetik urten, etara.. (-). esapidea. Bere onetik irten, atera.. Agiraka aldi bat ein ondoren, bere senetik urtenda, zer agintzen eban be ez ekiala. (SM Zirik)..
- sénper ikúsi. (c). esapidea. Asko sufritu, gorriak ikusi.. Pasau jat gerrikua, baiña senper ikusi dot miñekin. Klem./ Gerra ostian senper ikusittakua da familixa ori. .
- sénperrenak eiñ. (-). esapidea. Senperrenak ein giñuzen etxe inguruan ura topatzen, da dana arpelik..
- 6. sentiduta egon. (c). esapidea. Abere bat kumea egitear egon. Entrar en el preparto un animal. . Beixa sentiduta dago ta laster dou txalgintzia..
- sí tta nó besteik jakin ez. (c). esapidea. Erderarik ez dakienak "si tta no besterik ez dakiela" esan izan du. Saber decir "sí y no" solamente.. Erderaz enekixan si tta no besteik eta. Gero ere ba... JJp. . . Si tta no ta porakí..., . (d). esaera. Lehenago haurrak eskolan hasten zirenean ez omen zekiten tutik ere erdaraz, eta, gure aita zenak zioenez, istribilu hau zen lehenengo ikasten zutena. . Si tta no ta porakí, auntzak erderaz baleki, kastellano marrano, para tí otro konejo...
- silla-ipurdia sartu. (d). esapidea. SILLIAI IPURDIA SARTU. Sillari ipurdi berria jarri.. Zubittako Zesteruanian sartzen dittue silla-ipurdixak./ Silla orri ipurdi berrixa sartu biako jako.. Baita lapiko ipurdiak edo beste edozerenak.. Ik. paraguéro.
- sinisten be. (b). esapidea. SINISTIA BE. Harridurazko esapidea, "sinesgaitza da hau" esan nahi duena.. Maiatza eta edurra mara-mara. Sinisten be... .
- sokía ekarri zerbaitek. (c). esapidea. Ondorio luzeak ekarri.. Roldanen asuntuak oinddio sokia ekarriko dau./ Errezena ein ddozu, orrei dirua emotia. Baiña gero orrek sokia ekarriko dau: laster dittuzu beste amar atzetik. .
- soloik solo ibilli. (b). esapidea. (Leintz.) Nondik nora ez dakiela, ganora barik ibili. .
- soman egon. (-). esapidea. (Antzuola.) "Pendiente, al loro egon, ibili." (Lar Antz). .
- sorgin-orrazixa baiño latzagua. (-). esapidea. (Eibar.) Oso latza edo takarra. (AAG Eibes).. Ik. sorgín-órrazi.
- sorkixan moduan. (d). esapidea. Lotu-lotu eginda.. Ume, sorkixan moruan jarri zaittue, lotu-lotu eindda. . Goikoa umeari arropa gehiegi jartzen zaionean esaten da..
- súak eta gárrak ártuta. (c). esapidea. SU ETA GAR. Oso haserre.. Suak eta garrak artuta jarri zan enterau zanian.. Ik. súgar.
- suak eta garrak artuta. (c). esapidea. Oso haserre.. Suak eta garrak artuta dago autua maillatu dotselako.. Ik. txítxi baiño asarríao.
- subak be sustatzeko moduko soiñekua, etab. (-). esapidea. Arropa gorria-edo, "nabarmenegia", sugeak ere izutu egiten dituena, nonbait.. Kalian ikusi jonat pinttau-pinttau eginda, subak pe sustatzeko moduko soiñeko batekin. . Soinekoaz gain beste edozein prenda izan daiteke..
- suberatua artu. (-). esapidea. (Eibar.) "Lotsaren eraginez gorri-gorri jarri.. Guzurra atara detsanian, suberatu ederra artu dau..
- suerte makala ez izan. (a). esapidea. Suerte ona izan. .
- suertéko egon. (b). esapidea. Estar de suerte.. Gaur suerteko nago; nere urtia, ta gaiñera amar bat etara dot matematiketan. .
- surra zurittu. (a). esapidea. (lagunartekoa.) Marra bat sartu. Meter una raya, un tiro. . Edarra kolia jauan komunian, surra zuri-zuri makillauta urtetzen juan jentiak. (TSE Berb).
- 1. sustarra artu. (c). esapidea. Arrastoa, susmoa hartu, poliziak adibidez.. Gastu aundixak eitte zittualako artu juen sustarra eta belaxe jausi zuan. .