esapidea
- orma bixak jo. (-). esapidea. Ik. pareta bixak jo.
- órrek dáuka eukíxa. (c). esapidea. Ugari daukala.. Keixa arbola orrek dauka eukixa. . Fruituez bakarrik entzun dut..
- orrek Ebro be erango leukek. (d). esapidea. Edale handia dela. .
- orrek lurpian be etarako leuke bizimodua. (c). esapidea. Nonahi egingo lukeela aurrera..
- orren baten. (-). esapidea. (Eibar.) Gutxi gorabehera.. Bazan Eibarren etxiak orren baten eitten zittuan kontratista bat. (AAG Eibes). .
- ortikoz emendikoz. (c). esapidea. (Leintz.) ORTIKOZ EMETIKOZ. Bata eta bestea, gauza bat eta bestea egiten.. Ortikoz emetikoz, gox osue pasau juat. .
- órtxe-órtxe. (b). esapidea. Gutxi gorabehera. Baita justu-justu, ia-ia.. Aura, bi metrora ezpada ailegatzen be, ortxe-ortxe ibillikok./ Zarrabeitia bueltia irabazteko ortxe-ortxe ibili zuan./ Kotxia eztosk lagako, ta bizikletia be ortxe-ortxe.. Ik. aór.
- ortzetakua artu. (-). esapidea. ORTZETAKUA EMON. "Golpea edo min hartu, eman; baita ustegabeko erantzuna, jokabidea ere. Palo." (Lar Antz). Sin. narrukúa artu.
- osasunákin urrátu. (b). esapidea. Que rompas con salud!. Auto barrixa, e? Osasunakin urratu! .. Zerbait estrainatzen denean esana..
- oso osokúa ez izan. (c). esapidea. Pertsona bat guztiz normala ez izan. No ser normal del todo, tener cierta deficiencia mental.. Semeik gaztena ezta oso osokua./ Ezixok kasoik eiñ orri eztok oso osokua ta. .
- oso(r)ik egon. (-). esapidea. Haurdun dagoen andrea oraindik umea egin gabe egon.. Zela dago Maria, oinddio osoik dago? .. Emakume birjinari OSORIK DAGONa esan izan zaiola dio Don.k: Osorik dagona, loria, neska-loria.. Ik. neska-lóra.
- ota motzian ázittakua. (d). esapidea. OTA-MOTXÍAN AZITTAKUA. Paraje txarrean hazitako pertsona. Se dice de la persona nacida en paraje difícil.. Otamotxian azittakua paraje onian azi eztanai esate jakok. Klem./ Ori otamotxian azittakua dok eta orrek aurrera urtengo jok.. Norbait baldintza gogorretara ohitua dagoela azpimarratzeko erabilia. Sin. larre motxian azittakua..
- Otxandixoko pikuak baiño berdiaua. (d). esapidea. Oso berdea.. Kontxita maistriak leziñua artzen zoskunian eta jakiñ ez, esaten joskuan: "Esto está más verde que los higos de Otxandiano". Enajotsan entenditzen zer esan nai zeban, aiketa udazken baten egualdi txarragatik pikuak eltzeke geldittu zien arte. Paraje otza izangok itxuria Otxandixo. Klem.. Erdaraz jaso dugu esaera, baina pentsatzekoa da sasoi baten euskaraz esango zela. Kontxita maistra, Kontxita Maiztegi zen, euskalduna, gero, handik urte askora Ikastolako andereñoa izango zena. .
- ótzak artzen egon. (c). esapidea. Luzaroan leku otzean egon.. Pasau zaittie barrura or otzak artzen egon barik..
- ótzak pasáu. (c). esapidea. Hotzak kalte egin, egonean, batik bat.. Aura joan dan domekan otzak pasau zeban elizpian./ Palo puntetan ibilli, da otzak pasau zuan. JJp..
- Pálankara joan. (c). esapidea. (eufemismoa.) Bilbora putetara joan.. Domeka atsaldero Vespa-n joate zuan Palankara.. "La Palanca", Cortes kaleko putetxe famatua sasoi batean. .
- panpana jo. (c). esapidea. (Eibar.) Fanfarreriak jo.. Bein alemaniarra ba ei ebillen panpana joten, Plaentzian ez euala bera lango murgilaririk esanaz. (SM Zirik). . Sin. fanfarréixak jo.
- pareta bixak jo. (b). esapidea. Pelotan, lehenengo ezkerreko pareta eta gero aurrekoa jo.. Leintz aldean ia beti orma erabiltzen da, ez pareta. Sin. orma bixak jo (Lein.)..
- párra izan. (c). esapidea. PARRA-PARRA IZAN, PARRA JO. Berdin izan, bost axola. No importarle, darle igual.. Neri ointxe parra jostak goixak beia jota be./ Bentanatik salto ein nai badau be parra-parra joten jostak. .
- partikular joan medikuana. (-). esapidea. Norberaren kontura joan, segurutik aparte. .
- patxára onían. (b). adberbioa. Lasai eta ederki.. Patxara onian gare emen itsasuai begira atsalde pasa. .
- pausua moztu. (c). esapidea. Zahartu.. Felipe pastorie etorri jakuan aittei, pausue be moztu jakola ta ia mutillen bat bialduko auen ardixek ekarteko ta. (AA ArrasEus, 200. o.)..