esapidea
- oillo-ipurdíxa jan. (c). esapidea. Berba eta berba ari denari ea "oilloipurdixa jan" duen galdetu ohi zaio, auskalo zergatik. Se suele preguntar al que habla sin parar si ha comido culo de gallina, por razones que ignoro.. Etorri ezkero ez aiz ixildu; zer, oillo-ipurdixa jan dok ala?. Galdera izan gabe ere bai: Arek jaukan barriketia; emute juan oilloipurdixa jan zebala. Oilo-ipurdia oiloaren parterik gozoena omen da; erregiñian bokaua ere deitu izan zaio..
- oillo-narrúa eiñ. (-). esapidea. OILLO-IPURDIXA EIÑ. Ponerse la carne de gallina, sea por miedo, frio, etc. Lehenengo autoa ikusi zutenekoa kontatzen du Anizetak:. Aura ikustera: suzko kotxia. Gero ugeldu zien, baiña orduan auraxe bakarrik emen. Billurtuta, zera, oillonarrua eindda; aura zala billurgarrixa ta... Aniz. .
- oillolumia baiño ariñaua. (c). esapidea. Oso arina. .
- oillolumia baiño ariñaua. (c). esapidea. Oso arina. .
- oiñarteko danak apurtu. (-). esapidea. OIÑARTEKO DANAK TAPAU. Marka denak hautsi.. Orrek oinddio oiñarteko danak apurtuko jittuk. .
- oker aundi barik. (c). esapidea. Ordurako edo sasoirako.. Gu be amarretarako... oker aundi barik aillegauko giñustan, baiña ordurako entrada danak salduta jezian. . "Asko konfunditu barik" zentzuan ere entzun daiteke: Oker aundi barik esango neukek ze pasau bia dan azkenian..
- okerra euki. (c). esapidea. Kaltea jasan. . Oker galanta euko zeben, pentsatzen jata. Eli./ Erderaik ez jakittiak okerra eukitzia, ori bai, akordauta eta sufriduta e. Don. (AA BergEus, 344. o.). .
- ókerrak eiñ. (b). esapidea. Gaiztakeriak egin. Hacer travesuras. Gure txikixak okerrak eitten pasau dau goiz guztia.. Gaiztokerixak eiñ esaten da antzeko zentzuarekin..
- ókerrenera jota. (b). esapidea. En el peor de los casos.. Okerrenera jota botatako dirua galdukou. .
- okerréra jo zéozek. (c). esapidea. Txarrera egin. Evolucionar desfavorablemente.. Gaixuak azkenengo egunetan okerrera jo dau. .
- okérrik ézpada. (c). esapidea. Ezustekorik gertatzen ez bada.. Okerrik ezpada emen izango nok zortziretarako. .
- okotzéraiñoko tripía. (c). esapidea. Tripa handia. Haurdunaldikoagatik batik bat.. Okotzeraiñoko tripiakin, da artian souan atxurran. .
- ola obe. (b). esapidea. Modu horretara hobe.. Baita: barik obe, artuta obe, etzanda obe… Jan barik ondo ibiliko ga, baiña janda obe..
- ola ta ola. (c). esapidea. Solaskideak azalpena ezaguna duenean erabiltzen den laburpen formula.. Eta etorri jatan esanez ola ta ola zerela etxian eta ia joango nitzan laguntzera. .
- olaxe ba! (gure kontuak). (-). esapidea. "Batez ere, zaharrek hitz egitean, isiluneren bat dagoenean edo betegarritzat esaten dute." (Lar Antz). .
- olgetan egin. (-). esapidea. (Eibar.) OLGETAN IBILLI, JARDUN. "Jugar, divertirse; andar en bromas. Gaur egun gehixago esaten da jolasian egin." (SB Eibetno). .
- olixúa egin. (c). esapidea. Pelota egin. Dar coba.. Alkatiai eta kontzejalei olixua egin eta ola konsegidu zittuan gauza asko.. Ik. s/zórrei olixúa.
- ona ago i itxuei laguntzeko. (-). esapidea. ONA AGO I ITXUAI ARGI EITTEKO.. "Inori laguntzeko prest ez egon." (Lar Antz)..
- ondó bada. (c). esapidea. Gauzak ondo, uste bezala, joaten badira.. Aurten, ondo bada, angulak jan biaittugu Gabonetan./ Ondo bada, datorren urtian Kretara joango ga. .
- ondó biarrez. (c). esapidea. Gauzak ondo joanez gero. Normalmente, si todo trascurre con normalidad.. Ondo biarrez oiñezkero gure semiak aillegauta egon bia zeban. .
- ondo egin. (-). esapidea. "Persona bat ondo tratatu.. Amamai ondo asko itte zotsan ba..." (Lar Antz) .