esapidea
- markatik fuerako, markatik fuerakua. (c). esapidea. Oso ona, bikaina.. Iezko ardaua ona zuan, baiña aurtengua markatik fuerakua. . komentario 1
- markia izan. (c). esapidea. (adierazkorra.) MARKIA BOTA. Haundia, gogorra izan, bota.. Markia da gero beti berandu ibili biarra./ Gatzan ordez azukarra ekarri? Ik bota dok markia. .
- marra-márra jan. (b). esapidea. Zarata eginez jan; ohizkoak ez diren gauzak jatean esan ohi da. Comer produciendo ruido; dícese, sobre todo, cuando se comen cosas que no son normales.. Mutikuak marra-marra jaten zittuan sagar berdiak.. Gaztaina gordinak, ogi sikua eta horrelakoak.. Ik. karra-kárra jan.
- martiñ etorri. (-). esapidea. "Loa etorri. Lo hartzen ari zen edo logureak zegoen umeari esaten zitzaion.. An, Martiñ badator./ Martiñ badator, da obera." (Lar Antz). .
- martxa txarrían. (c). esapidea. Gaizki, modu txarrean.. Martxa txarrian ikusten da mutil ori aspaldixan. .
- matakabras baiño okerraua. (c). esapidea. Oso okerra, bihurria.. Zuen mutiko ori matakabras baiño okerraua dok. .
- matarrása eiñ. (c). esapidea. Baso bateko zuhaitz guztiak bota.. Matarrasa ein giñuan Egixan./ Matarrasan, ba danak saillian botatzia. Cand.. komentario 1 Ik. entrésaka.
- matxinkalaiña baiño luziaua. (d). esapidea. (Oñati.) "Se dice de una raíz larga que no se puede sacar." (Izag Oñ). .
- mendíra bóta (ardixak, beixak). (a). esapidea. Abereei mendira jarein larrean egin dezaten.. Gure ardixak ibiltzen zien ba, maietzian botatzen zittuen mendira, jaretxi illuntzian txabolan, goizian berriro, da atzera mendira, maietzian, da andik Gabonak arte betik mendixan. Luis.. Sin. basora bota..
- mesédez eta fabórez. (b). esapidea. (adierazkorra.) Ixilik egon ari mesedez eta faborez.. Ixilik egon ari mesedez eta faborez. .
- mezia pasau. (-). esapidea. MEZA PASAUA IZEN. "Garaia pasatu dela, edo norbaitek zerbait berandu egiten diharduela adierazten du.. Arraiña ekarri dot... baiña bazkaldu dozue? Mezia pasau da orduan./ Ori meza pasaua da." (Lar Antz). .
- míka egon. (c). esapidea. MIKÁTUTA EGON. Mikaldian egon.. Oilluak mika dagon denporan eztau arrautzaik eitten. .
- milla alde egon ez. (b). esapidea. Alde handirik egon ez.. Presidente bata izan, bestia izan, eztago milla alde..
- míllagru ez izan. (c). esapidea. Harritzekoa ez izan.. Ezta millagru lan barik dagona desesperauta egotia. .
- mín púntan éuki. (b). esapidea. Ia gogoratuan gauza bat.. Min puntan daukat zure izena, baiña etxat etortzen.. komentario 1
- mín púntatik kéndu. (b). esapidea. Norbera esatear dagoena besteak esan.. Neuk pe oixe esan bia neban. Min puntatik kendu dostazu.. Sin. aotik kendu.
- min zatarraña euki, min zikiña euki. (-). esapidea. Ser malhablado.. Min zatarra euki arren gaitzik bareko personia da..
- minbéra éuki zerbait, minbería éuki zerbait. (b). esapidea. MINBÉRA. Tener dolorido.. Minberia daukat orkatillia.. Ik. mingárri.
- mínpekoik ez éuki. (c). esapidea. MINGAIÑIAN ARIRIK (ERDOIRIK) EZ EUKI (ANTZ.). No tener pelos en la lengua.. Arraiñua! Kontzejal berrixorrek eztauka minpekoik. .
- míra eiñ. (d). esapidea. Harritu.. Lenao —oiñ eztok bape miraik eitten baiña— bat baldin bazeuan estaduan: “Bai, ezkondu zittuan, baiña lotsagarri”. Don.. Gutxi entzuna. . komentario 1 miria iritzi, . (-). esapidea. "Harrigarria iruditu; extrañarse, asombrarse.. Miria irizten jat Iñaxi ez etortzia gurea./ Kafia egunero artzen oittuta nenguan eta oiñ eztotenian artzen miria irizten jat." . (Lar Antz). . komentario 1.
- miria iritzi. (-). esapidea. "Harrigarria iruditu; extrañarse, asombrarse.. Miria irizten jat Iñaxi ez etortzia gurea./ Kafia egunero artzen oittuta nenguan eta oiñ eztotenian artzen miria irizten jat." . (Lar Antz). . komentario 1