esapidea
- misérixak jo. (c). esapidea. MISERIXIA JO, MISÉRIXAK KONTAU. Contar miserias.. Beti miserixak joten ibiltze zan da dirua besteik etzeukan. . Ik. kuíttak kontáu. Miserixia jo ta artua maletan. (-). esaera. "Dirua izan arren ..
- moja sartu. (b). esapidea. ABADE, FRAILLE SARTU. Moja, abade edo fraile ikastera joan.. Ogei urteko neskia moja sartu da. .
- moko jaten ibili. (-). esapidea. Elkar musukatzen ibili. Morrear.. Hori dok moko jatia, laster paiñolua etara biharko juau. (TSE Berb). .
- moskanak kendu. (-). esapidea. "Harro edo tonto usainak kendu.. Ibilli hadi harrokerixekin frontoian, da laster kenduko deuz moskanok." (Zuaz Deb). .
- motibua euki. (b). esapidea. Tener motivos.. Eztakixela euskeraz? Motibua badauka ba, beti euskaldun artian dabil eta..
- motz geldittu. (c). esapidea. Quedarse corto.. Eun urte dauzkala esan neban, da igual motz geldittuko nitzan. .
- mozólo-mozólo egon. (b). esapidea. MOZÓLA-MOZÓLA EGON. Estar como un, -a tonto, -a.. Atsalde guztia aren telefonuan zaiñ pasau jonat mozola-mozola. .
- mozórro jántzi. (c). esapidea. Koko jantzi, mozorrotu. Disfrazarse de carnaval.. Karnabaletan mozorro jantzitta urten giñuan.. Sin. kóko jántzi, kukúmarro jantzi.
- mundua mundu danetik. (c). esapidea. Betidanik.. Mundua mundu danetik aberatsa pobrian kontura bizi dok. .
- 2. murmuak jota egon. (d). esapidea. Norbait ganoragabetua egon. Estar amuermado.. Ze mutillak? Atsalde guztia maittik jaikitzeke egoteko murmuak jota zarete ala? ..
- mutiko zapua!. (-). esapidea. MUTIKO ZAPUA esan ohi da "mutiko demoniua" zentzuan.. Erredios, etxostak pa zigarruak arrapau mutiko zapuak.... Mutiko-rekin bakarrik entzun dut. Ben.k mutiko batek apaizari "zapo amorratua" deitu ziola diosku antzinako ipuin batean. Dotriñaik e, preguntau ta ez jakiñ, da. ".
- mútill óna egon. (c). esapidea. Harro-harro, poz-pozik egon.. Bola-jokua etarata mutill ona zeuan Esteban txapela ta kopiakin. . MUTILLA EGON ere bai. Semia karreria irabazitta ta, mutilla zeuan Manolo. .
- mútill óna járri. (c). esapidea. MUTILLA JARRI. Haserre bizian jarri. Cabrearse.. Mutilla jartzen dok Koldo zezenakin pasautakua aittatzen dotsenian. . MUTILLA JARRI ere bai. Mutilla jartzen dok Koldo zezenakin pasautakua aittatzen dotsenian..
- muturra okertu. (c). esapidea. Keinu horren bidez agertu ezadostasuna.. Lanera etortzeko esan jatenian, muturra okertu eta ospa ein jok. .
- muturrak apurtu biarrian. (-). esapidea. "Azkar.. Muturrak apurtu biarrian jun nintzan." (Lar Antz)..
- múturrekin égon. (b). esapidea. Elkarrekin haserre egon; bikotekideak, batik bat.. Orrek bixok beti muturrekin dare. .
- mutúrrez áurrera jáusi. (b). esapidea. MOSUZ AURRERA JAUSI. (LEIN.). Caerse de bruces.. Muturrez aurrera jausi naiz estropuzauta. . Sin. mosuz aurrera jausi. (Lein.)..
- nagíxak émon. (d). esapidea. Nagikeriaren mende egon.. Erri aretara aillegau giñanian nagixak emon zoskun da ezkiñuan aurrera segidu. .
- nágixak etára. (c). esapidea. Luzaz geldi edo lo egon ondoren besoak zabaldu giharreak tinkatuz. Desperazarse estirando los brazos.. Ala mutikua!, nagixak etara ta jantzi eskolarako./ Eztakitt ze pasatze jatan gaur, egun guztia nagixak etaratzen diardut. .
- nai dabenak nai dabena esango dau. (b). esapidea. GURA DABENAK GURA DABENA ESANGO DAU. Digan lo que digan.. Nai dabenak nai dabena esango dau, baina Riojako ardauan modukoik etxaok. .
- naigabia emon. (-). esapidea. (Eibar.) Doluminak eman.. Petrari naigabia emotera juan non eta an topau jonat Andre Madalen kantatzen. (AAG Eibes). .
- naikúa lan. (b). esapidea. Zerbait ez dela erraza izango adierazten duen esapidea, esaldi hasierakoa, normalean.. Naikua lan izango dau aurten aprobatzen./ Naikua lan dauka arek bere buruakin. .