esapidea
- norbaiten narruan egon nai ez. (c). esapidea. Norbaiten egoeran egon nahi ez.. Eneukek Gonzalezen narruan egon nai. .
- norbaitenak edo zerbaitenak egin. (c). esapidea. Hondatu, galdu, zereginik ez izan.. Politikan oin arteko bidetik jarraitzen badogu, guriak egin dau. .
- norbaiti buelta bat egin. (d). esapidea. Norbaiti bisita bat egin.. Eixozu buelta bat amandriai, estimauko dau eta. .
- norbaitt izan. (c). esapidea. Norbait inportantea edo errespetuzkoa, izan.. Poliziak saludua ein ddotsa ta ori be izango da norbaitt./ Biar ero etzi norbaitt izan nai dabenak estudixau ein bia dau. .
- norberan burua erakutsi. (c). esapidea. Nork bere burua nabarmendu. .
- norberan ez egon. (c). esapidea. Norberarengan, norberaren esku ez egon.. Trankill egoteko esaten doste, baiña ori eztago norberan eta..
- norberána eiñ. (c). esapidea. Norberarena egin. Hacer lo que le interesa a uno, egoístamente.. Askoi, norberana eiñ ezkero bestienak pito bat ardura dotsa. .
- normalían ibílli. (c). esapidea. Lan orduketa ohizkoan jardun, goiz eta arratsalde, alegia. Trabajar de mañana y tarde.. Len iru errelebotan ibilli nitzuan, baiña oiñ normalian najabik./ Goizez, atsaldez, errelebuan, normalian... danetik ibilitta najaok. . Ik. errélebo.
- nun dán bez. (c). esapidea. NUN DANÍK PEZ. Arrastorik ere ez. Ni rastro. . Neri e (Ezkiogan) guarsola galdu jatan, guarsola (sic) arbola gañian neukan, belaunbiko, da kitto. Nere guardasola nun dan bez. Amabirjiñak erungo-ban a, a amabirjiñiak erueban zera, zerura. Fran. (AA BergEus 347. o.). .
- nunbaittetik nunbaittera. (-). esapidea. "Galduta edo noraezean (ibili)." (Lar Antz).. Sin. andakatik mundakara ibilli.
- núndik ero ándik. (b). adberbioa. (adierazkorra.) NUN ERO NUNDIK. Nonbaitetik.. Nundik ero andik konsegidu dau nere telefonua./ Ointxe nun ero nundik jirau biot ordenadore zar bat. .
- obe bai!. (b). esapidea. Ojala!. Obe bai alkar artzeko gauza izango bagiña, baiña eztaukat esperantzaik. .
- obé bíarrez. (c). esapidea. OBÉ BIARRIAN, ON BIARREZ. Hobe ustean. Con la mejor intención, de buena fé.. Obe biarrez esan notsan dirua lagako notsala ta gaizki artu zostan./ Arek pe obe biarrez jardungo zeben baiña ziero gizajotu zeben mutikua ainbeste mimokin. .
- obían dago. (c). esapidea. Premia ederra du, honelakoetan:.. Ate ori konponduta balego obian dago./ Autua garajera eruanda balego obian dago. . Sarri samar entzuten bada ere, ez dugu inoiz idatzita ikusi..
- óbispo batek bedeinkatuála. (d). esapidea. Ugari, asko.(Umorezko esapidea).. Aurten obispo batek bedeinkatuala tomate artu juau..
- odol berokua izan. (c). esapidea. Erraz haserretzen dena, jenio bizikoa izan. .
- odol gutxikoa izan, odol gutxi euki. (-). esapidea. Nerbio gutxi izan..
- odóla biá da. (c). esapidea. Balorea behar da. Hace falta valor.. Odola bia da ama oian iltzen da lagunekin afaittara joateko.. Sin. baloria bia da..
- odolbakua izan. (c). esapidea. Motela edo ganora gutxikoa izan. .
- ogétamaika eskútik euki. (c). esapidea. Tener la sartén por el mango.. Musetik hartutako esapidea. Hogeitamaika eskutik duzunean inork ezin dizu irabazi jokura.
- ogi puxketia baiño obia. (b). esapidea. Pertsona ona. .
- ogi puxketian modukua izan. (-). esapidea. Pertsona ona izan..
- oi dan lez. (-). esapidea. OI DAN MODUAN, OI DANEZ. Gertatzen den bezala.. Eskumuturra be esan oi dok, baiña eskuturra guk geixao. Don./ Euzkan gauzak ta damutasuna ein dda, oi dan moduan esplikau i otxan. Hil./Gero erremeixia, oi dan moduan, erremeixia, dana dantzia ta. Juergia gastau bai, e. Hil./ Gaur be, oi dan lez, berandu dator./ Oi danez, aurten be eurixa Paskuetan..