Kategoria gramatikala
Aldaerak
Pikúnitta
Esanahia
Pikunieta, Elosu eta Aizpurutxo bitarteko baserria, Antzuola partean.
Jakingarriak
Erdi broman Pikulittara kriau bialduko aut esan ohi zen, amenazu gisa, edo joan ari Pikulittara, «joan hadi antzarrak perratzera» zentzuan. Leku aldrebes eta urrunaren sinonimoa da. Beste baserri izen edo leku batzuk ere erabili izan dira zentzu berarekin: Lezarrisoro —edo Lezaso— (Osintxu), Mixo, Buztingorri (Antzuola), Ipurtotz (Aramaio), Gaztandola (Goimendi); eta baita Canfranc (Huesca), Otxandixo eta Pekin ere.
Ikustekoak
- Míxo. (c). Toponimoa. Antzuola eta Oñati bitarteko baserri urruna. · Caserío lejano de Antzuola.
- Pekiñera bialdu. Esapidea. Eibar. Pikutara bialdu. “Ixilduari eta juari Pekiñera! (AAG Eibes).”
- Otxandíxo. Toponimoa. Bizkaiko herria, zenbait esapidetan agertzen dena. Esaerak: Otxandixoko pikuak baiño berdiaua. (d). EsapideaEsaera. Oso berdea. “Kontxita maistriak leziñua artzen zoskunian eta jakiñ ez, esaten joskuan: "Esto está más verde que los higos de Otxandiano". Enajotsan entenditzen zer esan nai zeban, aiketa udazken baten egualdi txarragatik pikuak eltzeke geldittu zien arte. Paraje otza izangok itxuria Otxandixo. Klem.” Erdaraz jaso dugu esaera, baina pentsatzekoa da sasoi baten euskaraz esango zela. Kontxita maistra, Kontxita Maiztegi zen, euskalduna, gero, handik urte askora Ikastolako andereñoa izango zena. . Esamoldeak: joan ari Otxandixora. (c). Esapidea. Joan hadi pikutara.
- Canfránc. (d). Toponimoa. Huescako herria. Joan ari Cafranera esaldia entzun ohi zitzaion lehen zenbait adinekori joan hadi pikutara zentzuan. Azken gerratean preso hartutako euskaldunek jardun omen zuten "Batallón de Trabajadores" delakoan Canfranc-eko tunela egiten eta agian hauek sortutako esapidea da. · Pueblo de Huesca que aparece en la locución arriba citada. Oso gutxi ezagutua.
- Gaztándola. Toponimoa. Goimendiko (Basalgo, Bergara) baserria, oso paraje apartatuan, esapide bati bide ematen diona. · Caserío muy apartado del barrio de Goimendi, en Basalgo, que da origen a una locución. “Formal ezpaabill Gaztandolara kriau bialduko aut.”
- Lezárrisoro. (b). Toponimoa. Osintxu. Lézaso. Osintxuko baserri urrinena.
- 2.Buztingorri. Toponimoa. Antzuola eta Oñati arteko mendian dagoen baserria, oso paraje apartatuan, esapide bati bide ematen diona. · Caserío situado entre Antzuola y Oñati, en lugar muy apartado, que da origen a una locución. “Formal ezpaabill Buztingorrira bialduko aut kriau.”
Aipamenak
Aipamena bera | Egilea |
---|
Laburpena
Pikúlitta.
(b).
Toponimoa.
Pikúnitta.
Pikunieta, Elosu eta Aizpurutxo bitarteko baserria, Antzuola partean.
Erdi broman Pikulittara kriau bialduko aut esan ohi zen, amenazu gisa, edo joan ari Pikulittara, «joan hadi antzarrak perratzera» zentzuan. Leku aldrebes eta urrunaren sinonimoa da. Beste baserri izen edo leku batzuk ere erabili izan dira zentzu berarekin: Lezarrisoro —edo Lezaso— (Osintxu), Mixo, Buztingorri (Antzuola), Ipurtotz (Aramaio), Gaztandola (Goimendi); eta baita Canfranc (Huesca), Otxandixo eta Pekin ere..
ohar bat