toponimoa
- Agárre-égi, Agárre-egíxa. (c). toponimoa. AGARREI, ARRAI. Uberan, errekaren iparraldea, eguzkialdea, eguzki-begia. En Ubera se llama así a la ladera sur, a la solana.. Agarre-egixa askoz be epelaua da.. Dena dela, gutxik esaten du hala. Gehienek bere forma kontraitua: Árrai, Árraixa.. Ant. Isúziar.
- Amériketa. (b). toponimoa. Las Américas o América.. Ameriketan be txakurrak oiñutsik./ Ameriketara joan da..
- Anboto. (a). toponimoa. Durangaldeko mendia, gure ibarreko leku askotatik ikusten dena. . Anboto txapelakin egon, . (c). esapidea. Haserre aurpegia eduki.. Argi ibili adi tabernarixakin, Anboto txapelakin jaok-eta...
- Angiozar. (a). toponimoa. AINGÉRUZAR. Bergarako auzoa. AING. Angiozar madril txiki; angiozartarrak madril txikixak, . (-). esaera. . Ik. Ubera..
- 2. anka, ankía. (c). toponimoa. Bada gurean terreno bat izen hau duena. Lursail luze eta aldapatsu baten barrenari esaten zaio. Ankia edo Ankabarrena deitzen zaio, eta izen arrunten moduan deklinatzen da.. Lenengo Ankia labrau bia da./ Ankabarrenian ein zeben Artizkuak etxia..
- antzúela. (a). toponimoa. ANTZUOLA. Antzuola herria. . Gipuzkuan bi erri dae: Azkoiti beti pelotetan da Antzuola beti narrutan, . (-). esaera. (Antzuola.) "Azkoitian pelotarako zaletasun eta tradizio handia izan da; Antzuolan, berriz, narrugintza izan da herriaren ardatz garrantzitsuenetakoa ia orain dela gutxi arte." (Lar Antz).. Antzuelan sedia, Bergaran koipia, Elorrixon buzkantzia, Durangon tronpia, . (-). esaera. "Antzuolan usain txarra egoten zen larru fabrikak zirela eta. Oñatiarrek, adar soinuan, Antzuolako larru fabrikei 'Antzuolako sedafabrikak' deitzen zieten." (Lar Antz). .. Antzuela mokos en la kasuela, . (-). esaera. "Bergararrek antzuolarrei esana." (Lar Antz). ..
- Arába. (a). toponimoa. Gasteiz hiriburu duen probintzia. .
- Arámaixo. (a). toponimoa. Aramaio. Arabako herria. . Ez zaittez juan ez Aramaixora andratan, ezta Gatzaara beitten, . (-). esaera. (Aran Gatz). Aramaioko andreek eta Gatzagako behiek ez zuten, nonbait, fama onik inguruan. ..
- Aritzeta. (-). toponimoa. Bergarako auzounea. Bergara izeneko lekuan zegoen Aritzetako San Migel aipatzen da 1050ean San Juan de la Peñako agiri baten. Bergararen lehen aipamena da. .
- Artékale, Artékalia. (a). toponimoa. Bergarako kalea.. "Artekalian" bizi da, esaten da gehiago "Artekalen" baino. Gauza bera esan daiteke Barrenkale eta Goenkalez. .
- Asentzío. (b). toponimoa. Intxorta barreneko lautadan, Angiozar eta Elgeta artean dagoen parajea eta ermita. Paraje y ermita de la Ascensión, entre Angiozar y Elgeta.. Txikittan urtero juaten giñan Asentziora. . Asentzióko potzu, . (-). ASENTZIÓKO POTZÚA. Asentzion dagoen berezko putzua. .. Asentzío egún, Asentzío egúna. (-). El día de la Ascensión. ..
- 2. Aurténa. (-). toponimoa. ÁURTENGUA. Juan San Martinek dionez, Auzo batean edo zenbait etxe dagoen tokian, erdikoari esaten zaio Aurtena edo Aurtenetxe. Eibarren Arrate-balleko Kutunegieta auzoan erdian dagoena Aurtenetxe da; eta Aginaga auzoan Mundio-mendi maldan dauden hiru basarrixak Arando-guena, Arando-aurtena eta Arando-barrena. Bergarako Mekolalden ere bada Lesarri Aurtengua..
- Béizu. (c). toponimoa. Elgetako Goimendi auzoko baserria. Caserío de Elgeta, que aparece en el siguiente dicho: . Azula ta Beizu, bizi nai bozu eizu.. Azula ta Beizu, bizi nai bozu eizu, . (-). esaera. . Azula eta Beizu hurbil dauden bi baserri dira. Leku aldapatsuan eta urrun daude, eta hortik esaera...
- 1. Bízkai, Bízkaixa. (a). toponimoa. Bizkaia.. Biar Bixkaira goiaz loratara./ Bizkaixa politta da.. «Bixkai» ezizeneko zenbait bada. .
- bólu, bolúa. (c). toponimoa. Inguru honetako errota askok izenaren ondoren daramate -bolu: Narbaiz-bolu, edo Narbaiz-bolúa, Elortza-bolu, -a, Ubera-bolu, -a, Loidi-bolu, -a, etab. Hitz egiterakoan hauetariko zenbaiti Bolu deitzen zaio soilik. Badira, baita, bi Bolintxo, bata San Juan Errekan eta bestea Angiozarren. Baina izen arrunt gisa errota erabiltzen da beti. Dena dela, Bolu, beti toki-izena delarik ere, deklinatzerakoan iz. pr. nahiz iz. arrunt bezala esan ohi da: Narbaiz-bolun . Elortza-boluari— kalte aundixa ein ddotse fabrikak./ Tejerokuan bizi izen giñan, puxkaten, gero Bolua artu. Boluan zan e, “Gorla” esate otxena. Aniz. .
- Bueltákune. (c). toponimoa. Uberatik Elgetara lehenengo dagoen errebuelta. Primera curva entre Ubera y Elgeta.. Bueltakunera goiaz karreria ikustera. .
- 2. Buztingorri. (-). toponimoa. Antzuola eta Oñati arteko mendian dagoen baserria, oso paraje apartatuan, esapide bati bide ematen diona. Caserío situado entre Antzuola y Oñati, en lugar muy apartado, que da origen a una locución.. Formal ezpaabill Buztingorrira bialduko aut kriau.. Ik. Pikúlitta.
- Canfránc. (d). toponimoa. Huescako herria. Joan ari Cafranera esaldia entzun ohi zitzaion lehen zenbait adinekori joan hadi pikutara zentzuan. Azken gerratean preso hartutako euskaldunek jardun omen zuten "Batallón de Trabajadores" delakoan Canfranc-eko tunela egiten eta agian hauek sortutako esapidea da. Pueblo de Huesca que aparece en la locución arriba citada. Oso gutxi ezagutua..
- Donostía. (a). toponimoa. San Sebastián..
- 1. Erregetxe, Erregetxía. (d). toponimoa. San Martzialen dagoen txabola, lehen errege-erreginak aldatzeko, txokolatea emateko, trasteak gordetzeko, etab. erabiltzen zena.. Lenagoko usarixora eittia pentsau zeban itxuria, ta errege-jantzixak —Erregetxia esaten jakon txabola bat dago San Martzialen— eta lenaoko usarixua izango zan, itxuria, matrimoniuak izete i zittuan, urtian ezkondutako... zeren batzuk, eren pajiekin da eren jantzixekin, San Martzialera mezetara etorri, tta gero txokolatia emoten i jakuen auzuak. Klem.. Ik. errege-erregiñak.
- 2. Erregetxe, Erregetxía. (-). toponimoa. "Edificio de la Real Fábrica de Armas. Arma eta artisautza lanen harreria egitten zan bertan. Soraluzen eta Eibarren egon izan da.".