toponimoa
- Pikúlitta. (b). toponimoa. PIKÚNITTA. Pikunieta, Elosu eta Aizpurutxo bitarteko baserria, Antzuola partean.. Erdi broman Pikulittara kriau bialduko aut esan ohi zen, amenazu gisa, edo joan ari Pikulittara, «joan hadi antzarrak perratzera» zentzuan. Leku aldrebes eta urrunaren sinonimoa da. Beste baserri izen edo leku batzuk ere erabili izan dira zentzu berarekin: Lezarrisoro —edo Lezaso— (Osintxu), Mixo, Buztingorri (Antzuola), Ipurtotz (Aramaio), Gaztandola (Goimendi); eta baita Canfranc (Huesca), Otxandixo eta Pekin ere.. Ik. Míxo, Pekiñera bialdu, Otxandíxo, Canfránc, Gaztándola, Lezárrisoro, Buztingorri.
- 1. Pol-pol. (b). toponimoa. Irukurutzeta mendiaren azpiko iturria.. Pol-poletik artzen die Bergako urak. .
- 1. San Juan. (-). toponimoa. Bergara eta Ubera artean dagoen auzoa..
- San Martzíal. (a). toponimoa. SAN MARTZIEL, SAN MARZÍAL, SAN MARTZAL . Bergarako Goi-auzoan dagoen ermita eta paraje ezaguna. Ekainak 30 da eguna. SAN MARTZIALGO ITTURRIxa. Azaleko gaitzak osatzen zituen fama zuen iturri honek. La fuente de San Marcial cuya agua tenía fama de curar las enfermedades cutáneas.. Gero an, ixipulia ta pasatzeko egote zien ango askan zapi batzuk esegitta, sasixetan esegitta egote zien. Auskalo zeiñek erabilittakuak zien arek, ezta. Eta danok arekin olakuak eitten. Guk zetako zien be ez genkixan. Ori eitte zebela bestiak eta geuk pe bai. Ori prezixua zan eittia. Sot. . San Martzialgo iturri berria nola egin zen kontatzen duen istoria irakur daiteke Bergarako euskera liburuan, 340. o.. Ik. ixípula, burdióndo. San Pedroz kuku, San Martzialez mutu. (c). esaera. San Pedro eta San Martzial (ekainak 29 eta 30) egun seinalatuak Bergaran. Kukua egun batetik bestera mututzen da San Martzial egun inguru horretan. Parranda bixamonetan ere esan ohi da, eztarria izorratua dagoelako hitz egin ezin denean. ..
- Sán Mátei. (a). toponimoa. San Emeterio eta Zeledonioren ermita, Uberako auzoune batean; jaiei "Sán Máteixak" (abuztuak 31).. Osintxuko eliza ere santu berberena da, baina hemen "Santo Martirixak" esaten zaie, eta jaiei "Kofraixak"..
- Sanantonábat. (b). toponimoa. San Anton abata. Urtarrilak 17. Bergarako ermita eta auzo ezaguna.. Sanantonabat egunian aintxintxika karreria egoten da urtero./ Guazen Sanantonabatéra.. Bitxia bada ere, hitz bakar bat bezala ahoskatu ohi da normalean. .
- Ubera. (a). toponimoa. Bergara eta Elgeta artean dagoen auzoa. . Ubera trebera, Elgeta maleta, Anguzar trapuzar, Bergan tronpia ta Antzuelan koipia. (d). esaera. Klem. Garai batean oso ezaguna zen esaera. .. Ubera-lau, ubera-laua. (c). toponimoa. Uberako kalea eta ingurua.. Ubera-lauan amar bat etxe egongo die. ..
- Ubera-lau, ubera-laua. (c). toponimoa. Uberako kalea eta ingurua.. Ubera-lauan amar bat etxe egongo die. .
- Uriauzo. (-). toponimoa. Agiri zaharretan azaltzen denez, Bergarako hiribilduaren ondon, Santanako Jauregiaren inguruan zegoen auzoa..