Skip to main content

San Martzíal

juanmartin ·k erantsia Og, 04/20/2006 - 16:37 ·tan
Kategoria gramatikala
Aldaerak
San Martziel, San Marzíal, San Martzal
Esanahia
Bergarako Goi-auzoan dagoen ermita eta paraje ezaguna. Ekainak 30 da eguna. SAN MARTZIALGO ITTURRIxa. Azaleko gaitzak osatzen zituen fama zuen iturri honek. · La fuente de San Marcial cuya agua tenía fama de curar las enfermedades cutáneas.
Jakingarriak
San Martzialgo iturri berria nola egin zen kontatzen duen istoria irakur daiteke Bergarako euskera liburuan, 340. o.
Esaera
  • San Pedroz kuku, San Martzialez mutu. (c). Esaera. San Pedro eta San Martzial (ekainak 29 eta 30) egun seinalatuak Bergaran. Kukua egun batetik bestera mututzen da San Martzial egun inguru horretan. Parranda bixamonetan ere esan ohi da, eztarria izorratua dagoelako hitz egin ezin denean.
Ikustekoak
  • ixípula, ixípulia. (c). Izena. Ezpainetan eta buruan, batik bat, agertu ohi zen azaleko gaitza. Ixipula unea marroi eta minbera jartzen zen. · Erisipela. Kostra orrek urtetze juek pa, ezpanian da, leno buruan be makiña bat urtetze juan. Marroia izeten dok; ezpanetan da buruan; zorrixa ta zera ta; garbittasun gutxi zeuan lekutan-da ixipulia dabela-ta, umiak eskolara-ta, bat baiño geixao etortzen zittuan. Klem.” ohar bat Esamoldeak: ixípula beltz, ixípula beltza. (d). Azaleko minbiziren bat, ziur asko. Ixipula beltza gaitza be badok. Narbaiza-goiko Maria il zuan, neuk etxakixat zer izan zan, nun urten ero ze; ixipula beltza zala ta... Klem.”
  • burdióndo, burdiondúa. (c). Izena. Santuaren egunean, idiek tiraturiko gurdia igotzen da goizean Bergaratik San Martzialera gainean zahagi ardoa duela. Meza ondoren Burdiondua egiten da: jendea gurdi ondora bildu eta zahagiko ardoa banatzen da. Goizian zazpiretan letañia, eta gero amarrak aldera burdixak igotzen juan dultzaiñero ta txistularixekin, gero Burdiondua eitteko. Klem” Hona Miguel de Unamunoren aipamena: "Lo digno de atención es el 'burdiondo', institución sagrada. En el carro se recuesta indolente el grasiento y cintoso pellejo, que va gordo y boyante y vuelve flaco y exhausto por la sangría... Junto al carro se trinca en la tacita de barro barnizado." "La Romería de San Marcial en Bergara". (1888). Miguel de Unamuno. Obras Completas I, 212. o.. Esamoldeak: burdióndo, burdiondúa. (c). Izena. Santuaren egunean, idiek tiraturiko gurdia igotzen da goizean Bergaratik San Martzialera gainean zahagi ardoa duela. Meza ondoren Burdiondua egiten da: jendea gurdi ondora bildu eta zahagiko ardoa banatzen da. Goizian zazpiretan letañia, eta gero amarrak aldera burdixak igotzen juan dultzaiñero ta txistularixekin, gero Burdiondua eitteko. Klem” Hona Miguel de Unamunoren aipamena: "Lo digno de atención es el 'burdiondo', institución sagrada. En el carro se recuesta indolente el grasiento y cintoso pellejo, que va gordo y boyante y vuelve flaco y exhausto por la sangría... Junto al carro se trinca en la tacita de barro barnizado." "La Romería de San Marcial en Bergara". (1888). Miguel de Unamuno. Obras Completas I, 212. o.. Esamoldeak: burdióndo, burdiondúa. (c). Izena. Santuaren egunean, idiek tiraturiko gurdia igotzen da goizean Bergaratik San Martzialera gainean zahagi ardoa duela. Meza ondoren Burdiondua egiten da: jendea gurdi ondora bildu eta zahagiko ardoa banatzen da. Goizian zazpiretan letañia, eta gero amarrak aldera burdixak igotzen juan dultzaiñero ta txistularixekin, gero Burdiondua eitteko. Klem” Hona Miguel de Unamunoren aipamena: "Lo digno de atención es el 'burdiondo', institución sagrada. En el carro se recuesta indolente el grasiento y cintoso pellejo, que va gordo y boyante y vuelve flaco y exhausto por la sangría... Junto al carro se trinca en la tacita de barro barnizado." "La Romería de San Marcial en Bergara". (1888). Miguel de Unamuno. Obras Completas I, 212. o..
Oharrak
Ik.<b> burdiondo, kuku, ixipula.</b>
Aipamenak
Aipamena bera Egilea

Aurrekoa ikusi

Laburpena

San Martzíal
San Martzíal. (a). Toponimoa. San Martziel, San Marzíal, San Martzal . Bergarako Goi-auzoan dagoen ermita eta paraje ezaguna. Ekainak 30 da eguna. SAN MARTZIALGO ITTURRIxa. Azaleko gaitzak osatzen zituen fama zuen iturri honek. · La fuente de San Marcial cuya agua tenía fama de curar las enfermedades cutáneas. Gero an, ixipulia ta pasatzeko egote zien ango askan zapi batzuk esegitta, sasixetan esegitta egote zien. Auskalo zeiñek erabilittakuak zien arek, ezta. Eta danok arekin olakuak eitten. Guk zetako zien be ez genkixan. Ori eitte zebela bestiak eta geuk pe bai. Ori prezixua zan eittia. Sot.” San Martzialgo iturri berria nola egin zen kontatzen duen istoria irakur daiteke Bergarako euskera liburuan, 340. o.. ohar bat Esaerak: San Pedroz kuku, San Martzialez mutu. (c). Esaera. San Pedro eta San Martzial (ekainak 29 eta 30) egun seinalatuak Bergaran. Kukua egun batetik bestera mututzen da San Martzial egun inguru horretan. Parranda bixamonetan ere esan ohi da, eztarria izorratua dagoelako hitz egin ezin denean.

Multimedia

Bisitarien oharrak