Skip to main content

adberbioa

  • zapátakintoka. (d). adberbioa. Antzinako haurren jolasa. Bat painoloaz begiak estalita pareta kontran jartzen zen. Besteak neurri batzuen barruan kokatzen ziren, geldi. Zapatakínto esaten zuen katiguak. Estamoskíto! ("estamos quieto") erantzuten zuten besteek. Bat harrapatzen zuenean, harrapatutakoa aintxintxika joan behar bazterrera, bidean egurra ematen zioten eta. Gure aita-zanari jasoa. .
  • zarátaka. (a). adberbioa. Gritando, chillando.. Etxera aillegau orduko ama zarataka asi jat./ Zarataka dabitz umiak. .
  • 3. zatar. (b). adberbioa. Feamente.. Zatar portau zan nerekin.. Sin. zatárki.
  • zatárki. (b). adberbioa. Feo, feamente.. Kuadro orrek zatarki emuten dau ertz orretan. . Sin. zatar.
  • 3. zati baten. (b). adberbioa. Denboraldi batean.   En una temporada.. Ezingo naiz zati baten zuekin mendira joan.. Baita zati bateko edo zati baterako, zati batera... Badaukau or zati bateko —edo zati baterako— lana./ Andik zati batera jakin zan lapurra. .
  • záunka. (a). adberbioa. JAUNKE (ARAM.), ZAUNKAZ, ZAUNKAKA. Zaunka egiten.   Ladrando.. Txakurra zaunka dago./ Zaunkaz pasau dau gau guztia. .
  • zéla. (a). adberbioa. Nola.   Cómo.. Ik. nola. zela leiken, . (c). esapidea. Harridurazko esapidea.. Zela leiken ain txorimalua izatia!..
  • 1. zela ero ala. (b). adberbioa. ZELA-ALA. De alguna forma.. Zela ero ala moldauko ga./ Eik zela-ala ta laga. Don. . Sin. zeozela, zelábaitt.
  • 2. zela ero ala. (b). adberbioa. Ez oso ondo.   De deficiente manera.. Aspaldixan zuen anaia zela ero ala dabill. . Sin. zeozela, zelábaitt.
  • 2. zelábaitt. (c). adberbioa. Nola edo hala, ez oso ondo.   Así así, no muy bien.. Arek pe euskeraz zelabaitt daki./ Etxeko lanak zelabaitt eindda eruaittu eskolara.. Sin. zela ero ala, zeozela.
  • 1. zelábaitt. (b). adberbioa. Nolabait.   De una manera o de otra.. Eztakitt zela, baiña zelabaitt urtengou aurrera./ Ezin dozu zelabaitt jirau afaittako ogixa?. Sin. nolabaitt (gutxi erabilia).. Sin. zela ero ala, zeozela.
  • zénbatero. (c). adberbioa. Zenbatero izango da batzarra?. Zenbatero izango da batzarra?.
  • 1. zeozela. (c). adberbioa. Zela edo hala.   De alguna forma.. Eztakitt zela, baiña zeozela moldau biou illan azkenera aillegatzeko.. Sin. zelábaitt, zela ero ala.
  • 2. zeozela. (c). adberbioa. Zela edo hala.   De deficiente manera.. Marruekosen be zeozela bizi die./ Kuartua pintau dau, baiña zeozela.. Sin. zelábaitt, zela ero ala.
  • zepa-zepa. (d). adberbioa. XEPA-XEPA. Trinkotuta.   Apelmazado.. Arro-arro, libre-libria, luzia ta arrua. Batzuk eoten dia xepa-xepa, arek soltau ezindakuak izate zien; arrua biar izate zan, ta illia komeni zan ola luzia. Pedro.. Artileari buruz dihardu.. Ik. zepátu, tringótu.
  • zerrátu. (c). adberbioa. Zarratu.   Abigarrado. Dícese que lo están las plantas, la barba, etc. cuando surgen muy juntas, apretujadas.. Batzuk patatia oso zerratu sartzen dabe, guk ez./ Illia zerratu daukazu. . Irudizko zentzuetan ere entzun daiteke. Orrek gizurra zerratu esaten dau.. Ant. míetz.
  • zetáko. (c). adberbioa. Zergatik. Por qué.. Zetako ez aiz lenao etorri?/ Zetako joan za kuartora?/ Eztakit zetako ez doten mendiko botaik ekarri. . Adinekoek bakarrik.. Ik. zegaittik, zetan.
  • 1. zetan. (a). adberbioa. Zertan.   En qué.. Zetan zabitz?/ Zetan geratu zan gauzia?. zetátik ero artátik, . (c). (adierazkorra.) Zerbaitetik.. Zetatik ero artatik bizi biakou. .. zétan ero ártan, . (b). esapidea. ZETAN ARTAN. Zerbaitetan.. Denporia pasau biarra daukau zetan ero artan. ..
  • zetaráko. (a). adberbioa. Zertarako.   Para qué.. Zetarako da traste au?. Askotan ZETAKO esan ohi da ZETARAKOren ordez.Zetako dozu pote au? .
  • zéto-zéto. (d). adberbioa. Zehatz-mehatz.   Exacto, con exactitud.. Arek ekixen zeto-zeto-zeto, ekixen orrek, e. Orrek danak ekixen. Hil.. ZETO soilik ere bai. Nik sasoi baten e, kantapapela gaur erosi plazan da illebete orduko dana, jota zeto, buruz. Hil. Ez diogu besteri entzun. Etim.: "ziezto" (zehazto, zehazki) ala gaztelerazko "exacto"?. Ik. ziezto.
  • ziár-étzinka. (d). adberbioa. Zehar-etzanka.   Apoyado. Ziarretzinka orri; ola baztarren baten kontra, arbolian kontra baldin badago: “ziarretzinka jarritta euzki-epela artzen majo dago ori”. Don. . ziár-étzinka jarri, . (-). Apoiatu. ..
  • 1. ziarka. (c). adberbioa. Zeharka, zeharretara.   De lado, de través, ladeando, en zig-zag.. Ziarka-ziarka eruan giñuan kutxia tatarras./ Zuzenian jatxi biarrian ziarka jetxi giñuan aldapia.. Sin. trábesetara, zíarretara.
  • 2. ziarka. (b). adberbioa. Zeharka, ez modu zuzenean. Irudizkoetan, batik bat.. Eztau garbi esan baiña ziarka bai./ Kontuz orrekin ziarka begiratzen dau ta. .
  • zíarretara. (b). adberbioa. Zeharretara, zeharka, trabesetara.   De lado, de través, ladeando, en zigzag.. Lenengo jo zuzen gora ta gero ziarretara./ Zuzenian igo biarrian ziarretara jo ezkero gutxiao kantsatzen da.. Oinez goazenean eta aldapa handia denean ziarretara igotzea komeni izaten da.. Sin. trábesetara, ziarka. Ik. zuzenían joan, zuzen.
  • ziéro. (a). adberbioa. Zeharo, erabat. Del todo, completamente.. Eztotsau pagauko obria ziero akabau arte.. Zi-e-ro edo zie-ro (diptongoaz), bietara.. Ik. zíetz. zierokúa éindda egon, . (-). . 1. zierokua eindda egon, . (c). esapidea. Guztiz zoratuta egon.. Amandrioi zierokua eindda dauke. .. 3. zierokua eindda egon, . (c). esapidea. Guztiz gaixotuta egon.. Zierokua eindda gero asi zien medikutan. .. 2. zierokúa eindda egon, . (c). esapidea. Guztiz mozkortuta egon.. Atzo zierokua eindda jeuan Patxiko. ... zierokúa izan ez, . (b). esapidea. Bete-betea izan ez, normala izan ez. Subnormala izan ez arren guztiz normala ere ez izan.. Orrek badauke anai bat zierokua eztana. Erdi-zoroez ere entzuten da.. Ik. bete-betia ez izan..