Skip to main content

adberbioa

  • txándorrika. (d). adberbioa. TXINDURRIKA, TXINDURRIZKA, TXINTXURRIZKA. Hanka bakarka harri bati kuadroz kuadro bultza egitean datzan antzinako neska jolasa.   Juego de niñas consistente en empujar de cuadro en cuadro una piedra a la pata coja.. Txandorrika ero txindurrika, ola kuadro batzuk itte zittuan, una-dos-tres, eta gero bi alde banatan, da ankiakin, arraian eztailla geratu, arritxo bat erabiltze zuan, arraia ikutze zebanak galdu itte zeban da. Gure gazte-denporan ume danak itte juen. Klem. . TXANDORRIKA IBILI. Klem.k dionez txínbili! esaten zen jolasa hasterakoan eta txónbolo! onez burutzen zenean. Sin. zelamiñetan (Os.). .
  • txántxetan. (d). adberbioa. Brometan.   De broma.. Txantxetan ibiltzia gustatze jako. . Lehengo zaharrek erabilia; gaur egun brometan..
  • txarki. (b). adberbioa. Gaizki.   Mal.. Sin. txárto, gáizki.
  • txarrían. (c). adberbioa. A malas.. Ni onian ona naiz baiña txarrian oso txarra./ Etxera ekarrikou, onian ezin bada txarrian. . Sin. gogorrían. Ant. .
  • 2. txarríttuta. (d). adberbioa. (eufemismoa.) Lafiauta, atxurtuta, mozkortuta. Don. .
  • txárto. (b). adberbioa. Gaizki.   Mal.. Txarto dago bidia.. Ubera aldean gehiago.. Sin. txarki, gáizki.
  • txikíttan. (a). adberbioa. Umetan.   En la infancia.. Diabru galanta intzan i txikittan.. Asko erabilia. .
  • txilípurdika. (c). adberbioa. TXATXILIPURDIKA, TXITXILIPURDIKA, ITXILIPURDIKA. (LEIN.). Dando vueltas con la cabeza apoyada en el suelo.. Makiña bat txilipurdika eitten giñuan ganauzaiñian./ Arantzan trabau eta txilipurdika jausi zuan mugan bera.. Ik. txirrínboletaka.
  • txilíxoka. (a). adberbioa. Chillando.. Klasian sartu naizenian txilixoka baten zebitzen danak. . Ik. karráxika.
  • txínguan. (d). adberbioa. Hanka bakarka.. Sin. anka txuntxurrian.. Sin. anka bakarrian. Ik. txándorrika.
  • txíntxiliz. (b). adberbioa. Zintzilik.   Colgando.. Azur aundi bat zaroian lepotik txintxiliz. . Sin. txíntxilizka. Ik. eségi.
  • txíntxilizka. (b). adberbioa. TXINTXILIZ, DINDILISKA (LEIN.). Zintzilik.. Trolebusetik txintxilizka joaten da jentia.. Sin. txíntxiliz. Ik. pitxí lora.
  • 2. txintxurriska. (d). adberbioa. A la pata coja.. Karreria eingotsut txintxurriska.. Aldaera guztiak esaten zaio jolasari. Ostera, hanka bakarka ibiltze soilari txintxurriska, normalean. Ia galdua. Orain, anka baten gaiñian, edo "a la pata coja" esaten da. .
  • 1. txintxurriska. (-). adberbioa. TXINDURRIKA, TXINTXURRUSKA, TXINTXURRISKA, TXANDORRIKA. Hanka bakarka harri bati kuadroz kuadro bultza egitean datzan antzinako neska jolasa.. Ik. txándorrika.
  • txírriki-txárraka. (c). adberbioa. TXÁRRAKA-TXÁRRAKA. Nahikoa lanekin, apurka-apurka; baina hala ere ibili, egin..." (Andar, hacer...) poquito a poco, con cierta dificultad.. Edade aundixa be badaukau ta... emen gabitz txirriki-txarraka./ Arek txirriki-txarraka azkenian titulua etara eingo jok. . Zaharrez, batik bat.. Ik. txirri-txirri.
  • txirrínboletaka. (c). adberbioa. TXIRRINBOLETAN. Zilipurdika.. Ik. txilípurdika.
  • txístuka. (c). adberbioa. Txistuarekin dei egiten.. Txistuka txistuakin diar itten dabenian, "baiña “él venía silbando”", ba txistutan zetorren. Klem. .
  • txístutan. (c). adberbioa. TXISTU-JOKA. Txistu-joka.   Silbando.. Txistutan zetorren zuen mutikua./ Ixo, zein dabill or txistutan?/ Zetan zabitz zu txistu-joka?. Ik. txístuka.
  • txítoka. (c). adberbioa. Eskolatik etxerakoan egiten zen jolasa, jolasa baino gehiago ia burruka zena. Ikutzen zenion bati eta "txito" esan, eta aintxintxika alde. Besteak atzetik jarraitzen zizun harrapatu eta txito egiteko. Azkenengo egiten zuenak "irabazten" zuen. Inoiz orduak pasatzen genituen txitoka, desohore handia baitzen beste batek txito eginda etxeratzea.. Txitoka kriston ekiñaldixak eitte giñuzen eskolatik etxerakuan.. Antzuolan PUTXUNKA ere esaten zaio jolas honi. . txíto eiñ, . (c). Goian azaltzen den ekintza egin. (Ik. txitoka). Urrupaingo Felipek txito ein ddosta. . Antzuolan PUTXUN EI..
  • txixaíñan. (b). adberbioa. Txixaginan, txixa egiten.   Meando.. Txixaiñan arrapau najok aguazillak.. Eta TXIXAI. Ik. kakaíñan.
  • 2. txukun. (b). adberbioa. Limpio, arreglado.. Txukun-txukun dago dana.. Alderantzizko zentzuko esaldietan sarri: Bestiei esan biarra jaukan, txukuna don beroi. .
  • txutxumutxuka. (c). adberbioa. Isil-kontuetan. . Eztakit zer dauken, baiña goiz guztia txutxumutxuka dare..
  • txutxúrrutxuka. (c). adberbioa. Juego infantil, que generalmente se practicaba a escondidas de los padres, consistente en colocarse uno en la pértiga del carro y otro(s) en la parte trasera, y subir y bajar.. Aittajuna siestan zeuan bittartian txutxurrutxuka ibiltze giñan etxostian.. Ik. burpartíka.
  • uluka, ulúeka, ulúez. (-). adberbioa. ULÚEKA, ULÚEZ. Oihuka. Bergaran txakurraren alarauez ia bakarrik.. Gure txakurrak uluka emon dau gau guztia./ Txakurra ulueka dao, uluez dao. Don.. Pertsonak diarka edo txilíxoka ibiltzen dira Bergaran; Leintz aldean, ostera, pertsonak ere uluka. .
  • umegiñan. (c). adberbioa. Pariendo. . Umegiñan dago ardixa..