Skip to main content

izena

  • 2. gústo, -u, gústua. (a). izena. Sabor.. Gusto txarra dauka arraiñak. .
  • gútar, gútarra. (c). izena. Gure ideia edo talde berdinekoa.. Gora gu ta gutarrak!. Horrelakoxe batzuetan bakarrik erabilia. .
  • íbai, íbaixa. (b). izena. Deba ibaia, eta munduko beste erreka handiak.   Rio grande.. Ibaixak gaiñezka ein ddau Zubittan./ Ubera errekia Barruti parian sartzen da ibaixan.. Hiztun onek beti erabili izan badute ere, jende asko da erreka besterik esaten ez duena..
  • ibilláldi, ibillaldíxa. (b). izena. Caminata, rato de paseo.. Bazkalostian ibillalditxo bat eitten dou egunero. . "Ibilaldixa" dagoela edo egin dela esaten denean, ibilaldi luzea esan nahi du. Angiozartik Asentziora ibillaldixa dago.. Ik. .
  • 1. ibíllera, ibílleria. (b). izena. IBILKERA. Ibiltzeko era, ibilkera.   Manera de andar.. Ibillera narrasa dauka gizon orrek./ Ibilleran antzemote jako basarrittara eztana. .
  • 2. ibíllera, ibílleria. (b). izena. Andanza.. Egunero Donostiatik bueltia ein biarra ezta ibillera ona./ Ibillera txarrak eitteittue gaurko gaztiak./ Gizaju orrek darabiz ibillerak. Besterik zehazten ez denean, ibilera txarrak edo gogorrak. .
  • 2. ibilli, ibillíxa. estepan. (c). izena. IBILI, -XA. Ibiltzea.   Caminata, el andar, el caminar, el viajar.. Zuek ibilixa besteik eztaukazue buruan./ Ibilixak eztauka kalteik./ Ibilixan eztago otzik./ Ibilli bat eizu bazkaixa asentatzeko./ Arek eitten dittu ibillixak.. ibilíxan-ibilíxan, . (c). esapidea. Ibiltzearen edo jardutearen poderioz.. Ibilixan-ibilixan, azkenian ikasi ein zeban pelotan. ..
  • ibilttári, ibilttaríxa. (c). izena. Oinez asko ibiltzen dena.   Andarín.. Ibilttari amorratua zan gure tio. Ibilgailuz dabilenari ere bai gaur egun. .
  • ída, idía. (a). izena. (Angiozar., Elgeta., Leintz., Ubera.) IRA. Pteridium aquilinum. Garoa.   Helecho. Idatan die gizonak.. Sin. garo.
  • ídar, idárra. (b). izena. botanika Pisum sativum. Ilarra.   Guisante.. idar-bárri, idar-bárrixak. (b). izena. Guisantes frescos.. Konejua saltsan jan dou idar-barrixekin...
  • idar-bárri, idar-bárrixak. (b). izena. Guisantes frescos.. Konejua saltsan jan dou idar-barrixekin..
  • idár-parra, idár-párria. (b). izena. Idar landareei sartzen zaizkien makilatxo adardunak.   Palos que se colocan a las plantas de los guisantes.. Idar-parrak eitten ibili naiz aixkoriakin. .
  • ídaur, ídaurra. (b). izena. Elkarri sokatxoz loturiko makila lodi batez eta beste mehe batez eginiko esku-tresna, besteak beste babak jotzeko . Idaurra apurtu jat baba joten nebillela. .
  • 1. ídia, idia. (c). izena. Asmoa, ideia.   Plan, intención.. Perretxikutara joateko idia neukan, baiña eurixa diardu./ Geunkan idia Txurrukan bazkai bat ein bia giñuala. Hil.. Ik. ásmo. ídietan ibilli, . (c). esapidea. ÍDIETAN JOAN, EGON.... Asmoetan ibili, etab.. Beixa erosteko idietan joan da Elgoibarrera. ..
  • 2. ídia, idia. (c). izena. IDEA. Iritzia, pentsakera.   Idea, modo de pensar.. Anai guztiak idia diferentetakuak die./ Bakoitzak bere idiak izateittu.. IDEA entzuten da gehiago orain. .
  • idóbala, idóbalia. (b). izena. IROBALA. Listaria. Hari marroi, mehe eta gogorra.   Hilo de bala. Cordel marrón, delgado y resistente.. Idobaliakin lotu neban paketia. .
  • idulentzia-aize, idulentzia-aizia. (d). izena. (Oñati.) Araotzen uda etorri baino lehentxoago batzuetan egon ohi den haize hozkirriari esaten zaio. Iparretik jotzen du.. Idulentzia-aize onen ondoren asiko al da beinguan udia!. Sin. Askazuri-aize..
  • idunéko, idunekúa. (d). izena. IDUN. Atorrei eransten zitzaien lepokoa.   Cuello postizo..
  • 1. iduri, iduríxa. (d). izena. IRURI, IRUI. Ikatz xehea, ikatz-hondar bezala gelditzen dena.   Cisco.. Urbixara bidian ikusten da lengo txondor lekuetan idurixa.. Gure amaren baserria Idurixo da, Goi-auzoan. .
  • 2. iduri, iduríxa. estepan. (d). izena. IRURI, IRUI. Gaztaina mota bat.. Ik. gaztáiña.
  • iéska, ieskía. (c). izena. botanika IDÁSKA, IRASKA. Fomes fomentarius. Ardagaia.   Yesca, hongo yesquero. Ieskia gordeta daukat elizara eruateko. . Zuhaitzei hazten zaien perretxiko gogorra. Paskua Egunean elizan urarekin batera bedeinkatu, sutu, eta gero etxeko sutara botatzen da, horrela sua urte guztirako bedeinkatzeko. Mutiko kuadrilak ibiltzen ziren baserriz baserri su-bedeinkatua partitzen.. Sin. arbola-perretxiko. Ik. idaskátu.
  • igabera, igaberia. (d). izena. (Eibar.) Ugaberea.   Nutria.. Sin. ur-txákur.
  • igári, igaríxa. (c). izena. Igari egitea.   El nadar, el nado.. Igarixak eztotsu eingo kalteik./ Anton igarira joan da. . igarixan eiñ, . (a). aditza. Nadar.. Igarixan eittia gustatze jako. . Sin. uger eiñ. (Lein.)... igaríxan, . (a). adberbioa. Igari egiten. Nadando. Ikasi dozu igarixan?..
  • igarilári, igarilaríxa. (c). izena. Nadador.. Bergan igarilari onak dare. .
  • 1. igarileku, igarilekua. (-). izena. Boluko presapia zuan gure igarilekua..