izena
- 3. orri, orrixa. (c). izena. Kana erdi zabalerako ehun-pieza. Neurri hori zen lehengo ehundegiek ematen zuten gehienezko zabalera.. Gurien bi orrikua esate eben, izeriak bi orri, erdixan kosturiakin. Hil./ "Eun-orrixa: la pieza de tela de lino. Kana-erdiko orrixa, orri bittan." (Izag Oñ).. Ehuna, besteak beste, izarak egiteko erabiltzen zen, eta nola ehun piezaren zabalerarekin ezin zen izararik egin, bi edo batzuetan hiru zati edo orri josten ziren nahi zen zabalera lortzeko. Joskura berezi honi sorjetia deitzen zitzaion, eta baita algaina ere. Oso puntada fina izaten zen, ez zen igartzen. Ehun-piezak, juntura hau egiteko, ertz bereziak izaten zituen..
- orríkara, orríkaria. (c). izena. botanika populus tremula. Lertxuna. Alamo temblón.. Errekondoetan, sakonunetan, eta oro har lur freskoetan irteten den zuhaitz ez oso handia, haize kixi bat irten orduko firfirka hasten dena. .
- orróillo, orroillúa. (d). izena. Hala deitzen zitzaion neguan ardiei ematen zitzaien orri lehorrari; udan, adar eta guzti -lizar-adarra, gehienbat- etxeratzen zen, sortak egin eta artxaran gordetzen zen. Neguan itxundu (orriak kendu) egiten zen eta orroillua ardiei eman. Hoja seca que se daba en invierno a las ovejas; se cortaba y guardaba en verano con rama.. Udan ebagi, sikatu eta gero neguan ardixei orroillua guk emoten gontsen. Lizarra moztu udan eta sortak eiñ da gordetze giñuan abar ta guzti; orrek ipintze jakuen ardixei asketan eta gustora jate juen; erek apartatze juen. Ardixei orroillua emon, esate zuan. Klem.. Ik. txorroki, itxúndu.
- orrúa, orrúa. (b). izena. ORRÓE, ORRÓIA. Orroea. Rugido.. Ze zan len entzun dan orrua?/ Egundoko orruak etaraittue beixak./ Ardixak orroeka dare. Marrusa baiño geixao. Ganauan marrusa esaten dou geixao, ta ardixan orroe. DonOrruaka jardun dau txalak goiz guztia. . ORR. Ik. makakorróe, -i, urrúma, marrósa, itxas-orróe, -i.
- órsai, órsaixa. (b). izena. Jokoz kanpoko jokaldia fubolean. Fuera de juego.. Orsai izan don ori. . Ingelesezko "off side"etik..
- órtu, ortúa. (a). izena. Baratzea. Huerto.. "Ortuko txuletak" esaten zaie albardatutako zarba-kirtenei. .
- ortu-gáuza, ortu-gauzía. (c). izena. ORTUKO GAUZA. Hortaliza.. Ortu-gauzia da aspaldixan gutxien karutu dana. . Ik. berdúra, ortúari.
- ortú-mailluki, ortú-maillukixa. (c). izena. Ortuan hartzen den marrubia, zelaikoaz bereizi nahi denean.. Platerkara maillukixa emon jostan, ortu-maillukixa. .
- ortúari, ortúarixa. (d). izena. Barazkia. Hortaliza.. Berduria be esaten dou baiña. “Arek ortura dedikatzeittuk, ortuarixa etaratze juek”. Don. . Ia galdua. Ortuko gauza edo berdura erabili ohi da..
- ortulan, ortulana. (-). izena. "Ortua lantzen duen pertsona. . Joxe Mari oso ortulan txarra da." (Lar Antz).. komentario 1
- ortúlau, ortúlaua. (c). izena. Ortu handia eta ederra; ez da derrigorra lau-laua izatea. Dícese de las huertas grandes y hermosas.. Ortulau ederrak dare Bolubarrin./ Len Madura guztia ortulaua zan. .
- 2. ortz, órtza. (b). izena. Aho erdiko hagin zabal bakoitza. Diente incisivo, paleta.. Ortza erdittik apurtu jat sagarra jaterakuan.. Agiñ da Bergaran hitz orokorra. . Sin. pála. Ik. txarri-ágiñ, alboágiñ, kólmillo, agíñ. ortzetakua artu, . (-). esapidea. ORTZETAKUA EMON. "Golpea edo min hartu, eman; baita ustegabeko erantzuna, jokabidea ere. Palo." (Lar Antz). Sin. narrukúa artu..
- 1. órtz, órtza. (b). izena. Lanabes baten hagina. Púa de un utensilio.. Tenedoriai ortza apurtu jako./ Eskubara ortza sartu dot ankan.. Ik. ortz-bakar, ozbiko, bostortz, burdiñara. . Ik. bóstortz, ozbíko, burdíñara, ortz-bakar.
- 1. ortz-bakar, ortz-bakarra. (d). izena. ORZ-BAKAR. Ikatza ateratzeko eta xehetzeko erabiltzen zen tresna kirtenluzea.. Iketza etaatzeko-ta guk eukitze giñuan orz-bakarra; ortza ba atzamarra zan beste sendo ingurukua. Cand. . Sin. ikatz-kaku.
- osásun, osasúna. (a). izena. Salud.. Osasun onekua izan da beti. . Gabien parranda ta goxien logure, gure umiok eztie osasunen gure, . (-). esaera. (Leintz.) .. Osasuna, munduko ondasuna, . (-). esaera. (Lar Antz)... osasunákin urrátu, . (b). esapidea. Que rompas con salud!. Auto barrixa, e? Osasunakin urratu! .. Zerbait estrainatzen denean esana...
- 1. osíñ, osíña. (c). izena. Ibaiko putzu sakona.. Bentako osiñian bainatzen giñan./ Osiñak betik paraje astuna, ola ur geldixa daolako, ero errekian okerrunetan. Don. . Osinak ziren lehenagoko bainu-lekuak. Agorrosin eta Beosin baserriak ibai ondoan daude..
- 1. oskórri, oskórrixak. (d). izena. OSGORRI. Laino gorrixkak. Nubes rojizas.. Donatoren arabera, goizean, egunaren etorreran, inoiz ageri ohi diren laino gorrixkak. Pluralean, batez ere. Oskorrixak ikusten die. Illuntzeko oskorrixa goizeko itturrixa. esr. Klem. . Goizeko oskorrixak (edo osgorrixak), gabeko itturrixa, . (-). esaera. (Antzuola.) ILLUNTZIKO OSKORRIXA, GOIZERAKO AIZIA. (Lar Antz)...
- 1. ospel, ospéla. (b). izena. Sabañón.. Aintxiñan neska-mutikuak eskuak ospelez beteta eukitze zittuen neguan. .