izena
- mendeko egur, mendeko egurra. (-). izena. Erraz manejatzen den egurra, mehe samarra.. Mendeko egurra, esan nai neuke, e, egur mee samarra erabiltzen giñuala guk. Mateo./ Mendeko egur bat. Subillak ibiltzen dia burtarasak eitteko, burterraillak eitteko. Sendua eztanian, meetxua danian. Don. .
- méndi, mendíxa. (a). izena. Monte, montaña.. Ik. báso. mendíra bóta (ardixak, beixak), . (a). esapidea. Abereei mendira jarein larrean egin dezaten.. Gure ardixak ibiltzen zien ba, maietzian botatzen zittuen mendira, jaretxi illuntzian txabolan, goizian berriro, da atzera mendira, maietzian, da andik Gabonak arte betik mendixan. Luis.. Sin. basora bota...
- mendí-buelta, mendí-bueltia. (b). izena. Mendi-ibilaldia.. Bakaziñotan goizero eitten giñuan mendi-bueltia./ Ale, joan zaitte mendi-buelta bat eittera, ondo etorriko jatzu ta.. komentario 1 Sin. mendi-ibílli.
- mendí-éspalda, mendí-éspaldia. (d). izena. Mendi edo mendixka baten goi-parte aldapatsu eta zabala; ez gailurra. Ladera superior de un monte.. Azkonabittan, mendi-espaldan dauke piñurixa./ Oizko mendi-espalda baten jausi zan abioia. . Ik. espálda.
- mendi-gáillur, mendi-gaillúrra. (c). izena. Mendi-bizkarra. Cresta de monte.. Lenengo mendi-gaillurra artu giñuan eta gaiñik gain joan giñan tontorreraiño. . Zenbaitek «tontor», «punta» zentzuan ere badarabil.. Ik. mendi-bízkar, gaillur.
- mendí-gaiñ, mendi-gáiña. (b). izena. Cima de monte.. Mendigaiña lau antzian dagonian esaten jakok. Don. .
- mendi-ibílli, mendi-ibillíxa. (c). izena. Ibilaldia mendia zehar. Paseo por el monte.. Medikuak esan dost mendi-ibilli batzuk komeni jatala.. Sin. mendí-buelta.
- mendí-púnta, mendí-púntia. (b). izena. La punta del monte. .
- mendi-tóntor, mendi-tontórra. (a). izena. Mendi punta. La cima del monte.. Orduerdixan aillegau giñan mendi-tontorrera. .
- mendíarte, mendíartia. (c). izena. Valle estrecho.. Andorra mendiarte estu bat da./ Mendiarte baten ziar doia karreteria. .
- mendigoizále, mendigoizalía. (b). izena. Mendizale talde bateko kidea; Bergaran Pol-pol-ekoa, batik bat. Componente de un grupo montañero.. Guti zarra mengigoizale amorratua zuan. . komentario 1
- mengor, mengórra. (-). izena. Irendutako oilaskoei mengorra konsumitzen zaiela eta guztiz nagitzen direla dio Ben.k. Ez dakigu zer izan daitekeen.. Elkonian euan andria, oillaskuak kapatzen zittuana. Gero arek pa, mengorra konsumidu eitte jakue, ta, jateko baiño nagixao. Ben. . komentario 1
- méntu, méntua. (b). izena. Txertagaia, mentatzeko balio duen lakatza. Ramita de frutal que se injerta en otro.. Sagar-mentuak ekarrittut Narbaizatik. .
- merézimentu, merézimentua. (c). izena. Merecimiento.. Ze merezimentu ein dozu zuk olako erregaluak jasotzeko. .
- meríenda, meríendia. (a). izena. Merienda. . meríendetan, . (c). adberbioa. En la merienda, merendando.. Meriendetan dare segalarixak./ Meriendetan bi bokadillo jaittu. ..
- meríñake, meríñakia. (d). izena. Soinekoari bueloa, mardura, emateko antzina barrutik jartzen zitzaion armazoia. Miriñaque. .
- mérittu, mérittua. (c). izena. Gaur MERITU entzuten da gehiago. Mérito.. Zazpi ume azi baittu, eztauka merittu makala. .
- merkáliñ, merkalíña. (d). izena. Sagar mota geza, batik bat sagardotarako dena. Variedad de manzana dulce. .
- merkáu, merkáua. (b). izena. Mercado; el de abastos, por antonomasia.. Eibarren eguastenian itten da merkaua./ Lengo merkauan etxiak ein zittuen..
- merkeáldi, merkealdíxa. (c). izena. Zerbait merke dagoeneko sasoia.. Aspaldixan piñuak merkealdixa dauka./ Tomatiak merkealdixa daukanian aprobetxatzen dau jentiak tomatadia eitteko.. Askotan bi hitz bezala sentitzen dira: merke aldi. . komentario 1
- merketári, merketaríxa. (c). izena. Merkataria, eroslea. Batik bat ganadu eroslea: harakina, tratantea, baserrira erosketa egitera datorrenean. Pinuak, lurra, etab. erosi nahi dituena ere bai. Mercader, comprador.. Gaur merketarixa izan dou txalak ikusten. Auraxe merketarixa, erraldia bosteun pezeta bakarrik ainddu dosku ta. . Etimologia herritarra dirudi. Hitz zaharra merkatari izango da, baina hauek beti merke erosi nahi dutenez, ba merketari. Konpradore ere esaten da, oso generikoa bada ere.. Ik. erostéille, konpradóre, trátante.
- mérma, mermía. (d). izena. Merma.. Patatiak merma asko dauka aurten.. Aprobetxagarria ez dena, ustela edo matxarra delako. .