izena
- milláko, millakúa. (b). izena. Mila unitate dituena. Millar.. Etxakixat zenbat arbola egongo dien, baiña millako bat ero.. Mila pezetako diruaz, batik bat. Millakuak, bosmillakuak, danetik zeuzkan poltsikuan. .
- míllu, millúa. (d). izena. botanika NÍLLU, MIRILLU, MERILLU. foeniculum vulgare. Anis belarra. Hinojo.. Sin. anis bédar.
- mimósa, mimosía. (b). izena. botanika acacia dealbata. Mimosa.. Apaingarri gisa lorategietan eta ikus daitekeen arbola ez oso handia. Alkaziaren tankerako hostoak eta lekak ditu. .
- 1. míñ, míña. (a). izena. Daño, dolor. . Min daukanak ai esaten dau, . (-). esaera. (Lar Antz)... miñ emun, . (a). dio aditza. Causar daño.. Zapatiak miñ emuten dost. . Erdararen eraginez "Miñ eiñ" entzuten da gero eta gehiago. .. miñ artu, . (a). du aditza. Hacerse daño.. Miñ artu dot belaunian. ..
- 1. míñ, míña. (a). izena. MIIÑ. Mihina. Lengua.. Granua daukat miñian./ Auraxe i zan urkamendixa; zela miiña paparrian bera etara-ban. Hil. (AA BergEus, 330. o.). Oso adinekoek MII. Ik. mingáiñ. mín zuríko, mín zurikúa. (c). adjektiboa. Hizketan leuna. Meloso en el hablar.. Leuna ero zera danian, min zurikua. Klem.. Zenbaitetan faltsoa, zurikeriazko berbetaduna. .. min zatarraña euki, min zikiña euki. (-). esapidea. Ser malhablado.. Min zatarra euki arren gaitzik bareko personia da... mín zatarréko, mín zatarrekúa. (c). izenlaguna. MIN ZIKIÑÉKO. Malhablado.. Familixa guztia die min zatarrekuak.. Sin. ao zatarréko. Ant. mín garbíko.. min garbixa euki, . (-). esapidea. Ser bienhablado.. Eztauka oso min garbixa. .. mín garbíko, mín garbikúa. (c). izenlaguna. Maldiziorik botatzen ez duena. Bienhablado.. Karreterua izan arren min garbikua zan.. Ant. miñ zikiñeko.. Ant. mín zatarréko, ao zatarréko.. mín púntatik kéndu, . (b). esapidea. Norbera esatear dagoena besteak esan.. Neuk pe oixe esan bia neban. Min puntatik kendu dostazu.. Sin. aotik kendu.. mín púntan éuki, . (b). esapidea. Ia gogoratuan gauza bat.. Min puntan daukat zure izena, baiña etxat etortzen.. komentario 1.
- 2. míñ, míña. (c). izena. Mihina. Badajo, tanto de campana o cencerro como de reloj de pared.. Guk miña esaten dotsau, olako. onetxen moduko zer bat, uelakin barruan lotuta egoten da, taka, taka, taka, arek joten dau. Luis. .
- mína, mínia. (a). izena. MIÑA. Mina.. MI. komentario 1 mínia ízan, . (c). esapidea. Aberastasun iturri handia izan.. Taberna ori minia dok. ..
- mina-zúlo, mina-zulúa. (c). izena. El agujero de la mina.. Zulo bat eiñaz baldin badoia, aitza zulatuaz, da minerala etariaz, ba mína zulúa; mina-zúluak esaten jau emen ezautzeittunei. Don. .
- minbéra, minbería. (b). izena. Min zorrotza ematen duena. Que produce dolor físico agudo.. Almorranak oso minberak die. . minbéra éuki zerbait, minbería éuki zerbait. (b). esapidea. MINBÉRA. Tener dolorido.. Minberia daukat orkatillia.. Ik. mingárri..
- 2. mineral, minerála. (b). izena. Meha-harria. Mineral.. Zulo bat eiñaz baldin badoia, aitza zulatuaz, da minerala etariaz, ba mina-zulua. Don. .
- minéro, minerúa. (b). izena. Minero. .
- 1. mingáiñ, mingáiña. (a). izena. Mihina. Lengua.. Mingaiña etara dost lotsagabe orrek. . miñ eta mingaiñ Sin. gisa entzun ohi dira sarri..
- 2. mingáiñ, mingáiña. (a). izena. Mihinaren goi partea. La parte superior de la lengua.. Zuri-zurixa daukat mingaiña. .
- 3. mingáiñ, mingáiña. (a). izena. Ganadu mingaina, jaki ezaguna. Lengua de vacuno.. Mingaiña saltsan jan giñuan. .
- mínpeko, mínpekua. (c). izena. Frenillo de la lengua.. Minpekua apurtu jako. . mínpekoik ez éuki, . (c). esapidea. MINGAIÑIAN ARIRIK (ERDOIRIK) EZ EUKI (ANTZ.). No tener pelos en la lengua.. Arraiñua! Kontzejal berrixorrek eztauka minpekoik. ..
- minsor, minsórra. (d). izena. Dolor poco agudo pero constante, sordo.. Estomaguan minsorra sentitzen dot joan dan egunetan. .
- mintei, mintéixa. (c). izena. MITTEI, MUTEI, MUNTEI.. Mintegia. Semillero.. Azixa ereitten da minteixan da gero landarak beste leku batera aldatzen die.. Sin. bibero.. Ik. semíllara. Auntza dabillen minteixa eta andriak gobernautako errixa bixak gaizki, . (d). esaera. Esaera arkoia. Gure amak (Klem.) dino Antzuolako andre batek esan ohi zuela...