Bergara aldeko hiztegia
suarka, suarkia.
Izena.
"Escalón y espacio que rodea al fuego bajo.
“Abarkak suarkan eukitzen doguz gurian." (SB Eibetno).”
Súaro, Súarua.
(b).
Izena.
Bergarako eta inguruko herrietako baserritar askok osatzen duten suteen kontrako elkartea. Gaur ere bizi-bizirik dago. · Hermandad rural contra incendios de nuestra zona.
“Biar da suaroko juntia./ Basarri geixenak dare suaruan.”
Aseguru mota oso bitxia, aspalditik datorrena: Suaroan (agian maiuskulaz idatzi behar da, iz. pr. bezala sentitzen baita) sartuta dagoen baserritar bakoitzak, elkarteko baserri bat erretzen zenean, bost erralde haragiri dagokion dirua jarri behar zuen kaltetuari emateko. Erreketarik ezean, ez zuen inolako polizarik ordaintzen. Batzordea elkartekideen artean txandatuz joaten zen. Elkarteak jarraitzen du, nahiz eta arau batzuk aldatu eta eguneratu egin diren..
súarri.
1.súarri, súarrixa.
(c).
Izena.
Txiskero harria. · Piedra de mechero.
“Suarrixa ba txiskeruandako; lenoko sokadun txiskero arei tta sua emoteko. Klem.”
2.suarri, suárrixa.
(c).
Izena.
Oñati, Osintxu.
"El pedernal." (Izag Oñ).
suba, subía.
(a).
Izena.
suga.
Sugea. · Culebra.
Zenbait suge mota: subaurdiña, subanabarra, subabeltza, subabiboria, uretako subia....
Esamoldeak:
subak be sustatzeko moduko soiñekua, etab.
Esapidea.
Arropa gorria-edo, "nabarmenegia", sugeak ere izutu egiten dituena, nonbait.
“Kalian ikusi jonat pinttau-pinttau eginda, subak pe sustatzeko moduko soiñeko batekin.”
Soinekoaz gain beste edozein prenda izan daiteke..
subábibora, subábiboria.
(c).
Izena.
sugábibora.
Sugegorria. · Víbora.
“Subabiboria ei da benenosuena.”
Orain bibora entzuten da gehiago..
subagórri.
sú-baju.
1.sú-baju, sú-bajua.
(c).
Izena.
Hogar, fuego bajo.
beéko su.
2.sú-baju, sú-bajua.
(c).
Izena.
Su motela.
“Su-bajuan euki babak.”
subalinddára.
sugalinddara.
1.subalinddara, subalinddaría.
(a).
Izena.
Lagartija.
Katua edo txakurra oso argala eta eskasa dagoenean, honako esaldia entzuten da: Ondo eskasa dago ba gure katua; eztakitt subalindarak jaten ibili dan ala zer. Subalindarak jateak gaitz eginda esan nahiko du?
.
2.subalinddara, subalinddaría.
(c).
Adjektiboa.
Geldigorra, geldi egon ezin dena. Umeengatik, batik bat.
“Geldik egon ari, subalinddarioi.”
subaperretxíku, subaperretxikúa.
(c).
Izena.
sugaperretxiku.
Perretxiku ustez pozoitsuei deitu izan zaie. · Llámase así a las setas presumiblemente venenosas.
“Ez ikutu, subaperretxikuak die ta.”
Su-barri egun, Su-barri eguna.
Izen propioa.
Eibar.
Zapatu Santu Eguna. Mezetan sua bedeinkatu eta mutikoek etxez etxe banatzen zuten.
Sin. ixu-egun (Eib.)..
subartabúru, subartaburúa.
(c).
Izena.
botanika.
arum italicum.
sugartaburu.
Subartoa, erre belarra. · Aro, jaro.
subárto, subartúa.
(b).
Izena.
botanika.
arum italicum.
Aro, jaro.
Kalaren antzeko lora eta hostoak ditu, eta fruitua, berriz, artaburu ale-gorri pozoitsua, sugeen janaritzat eduki izan dena. Bronkiotarako, barrua garbitzeko eta baita ozpelak sendatzeko ere erabili izan da hostoa. Sin. suba bedar..
subartabúru, erre bédar.
su-bedéinkatu, su-bedéinkatua.
(c).
Izena.
Ardagai sutua, Paskua egunean elizan urarekin batera bedeinkatu eta gero etxeko sutara botatzen dena, horrela sua urte guztirako bedeinkatzeko.
“Mutiko kuadrillak ibiltzen zien basarriz basarri su-bedeinkatua partitzen.”
suberátu.
1.suberátu.
(d).
du
Aditza.
Errementaritzan, lehenagotik ere forjatua dagoen altzairu zatia edo altzairuzko tresna sutegian berotu berriro forjatzeko. · Destemplar.
“Suberatu dok ba materiala gogorra baldin bada berotu tenplia kentzeko, suberatu. Jen.”
Esamoldeak:
suberatua artu.
Esapidea.
Eibar.
"Lotsaren eraginez gorri-gorri jarri.
“Guzurra atara detsanian, suberatu ederra artu dau.”
2.suberatu.
Aditza.
Eibar.
Recocer oro en el trefilado (damasquinado).