Bergara aldeko hiztegia
zértu.
(c).
da
du
Aditza.
Zera egin.
“Eta arek aurreko egunian markauta ipinitta zeroi nundik eiñ. Lapatzakuekin zertuta, kalkulauta Lapatzara zertzeko moduan. Klem./ Ortxe jaio ta ortxe bizi, aiketa gerria zertu arte. Eli./ Neuk e ein nittuan egun batzuk oian baiña ni bela zertu nitzan. JJp.”
zértzeta, zértzetia.
(d).
Izena.
anas crecca.
zerzeta.
Zarceta.
Ehiztariek estimuan duten ahate-hegaztia..
zértzuk.
(b).
Izenordaina.
ZERen plurala.
“Eztakizu zertzuk esan zostan./ Etxera joan giñanian, ai ama! urrengo egunian baldauta. Zelako ostikarak eta, zertzuk artu giñuzen guk. Eneee! Cel.”
zéru.
1.zeru, zerúa.
(a).
Izena.
Cielo.
“Onak zerura ta txarrak infarnura.”
2.zeru, zerúa.
(a).
Izena.
Firmamento, cielo.
“Zerua illun-illun dago.”
Esamoldeak:
zerúra bégira égon.
(b).
Esapidea.
Gora begira egon, ezer egin gabe egon.
“Zerura begira egonda etxak ezebe emen.”
zerua irabazitta euki.
Esapidea.
Meritu handia izan zerbait egin edo jasateagatik.
“Orrekin amar urtian bizi izan bada, zerua irabazitta dauka.”
goixan zerua ta beian lurra geldittu.
(c).
Esapidea.
Ezer gabe gelditu.
3.zeru, zerúa.
(d).
Izena.
Palio (eliz-tresna).
“Prosoziñotan da etaratzen zan zerua.”
zerúka, zerukía.
(d).
Izena.
Edozein lekadunen leka. · Vaina.
“Zerukia, emen eztok entzun izen, baiña Mondraue aldian da bai. Klem.”
Ia hitz galdua. Gaur egun LEKA besterik ez da ia entzuten.
.
zésto, zestúa.
(a).
Izena.
Esku-saskia. · Cesto.
“Artu zestua ta ekarri arrautzak.”
Izen generikoa da eta askorentzat bakarra..
zestokára, zestokaría.
(a).
Izena.
Zestokada, saskikada, saskia bete gauza.
“Zestokara perretxikua ekarri dau.”
zetáka, zetakía.
(c).
Izena.
Zikin-kostra, zikina lodituta. · Costra de suciedad.
“Ankak zetakia eindda zeuzkan, urtebetian garbittu barik zeuzkan da.”
ZETAKIA EINDDA, batik bat..
tortíka.
zetáko.
(c).
Adberbioa.
Zergatik. Por qué.
“Zetako ez aiz lenao etorri?/ Zetako joan za kuartora?/ Eztakit zetako ez doten mendiko botaik ekarri.”
Adinekoek bakarrik..
zétan.
1.zetan.
(a).
Adberbioa.
Zertan. · En qué.
“Zetan zabitz?/ Zetan geratu zan gauzia?”
Esamoldeak:
zetátik ero artátik.
(c).
adierazkorra
Zerbaitetik.
“Zetatik ero artatik bizi biakou. ”
zétan ero ártan.
(b).
Esapidea.
zetan artan.
Zerbaitetan.
“Denporia pasau biarra daukau zetan ero artan.”
2.zetan.
(c).
Zergatik. · Por qué.
“Eurixa asi dabenian zetan etzate etxera etorri?/ Etzeukan orregatik zetan asarretuik.”
Adinekoek erabilia..
zetaráko.
(a).
Adberbioa.
Zertarako. · Para qué.
“Zetarako da traste au?”
Askotan ZETAKO esan ohi da ZETARAKOren ordez.Zetako dozu pote au?
.
zeterixa, zeterixia.
Izena.
Eibar.
"Umeteria, haur talde handia.
“Erriko zeterixa guztia batu zan komedixara.”
Etim.: "xeheteria", ziurrenik..
umeteríxa.
zéto-zéto.
(d).
Adberbioa.
Zehatz-mehatz. · Exacto, con exactitud.
“Arek ekixen zeto-zeto-zeto, ekixen orrek, e. Orrek danak ekixen. Hil.”
ZETO soilik ere bai. Nik sasoi baten e, kantapapela gaur erosi plazan da illebete orduko dana, jota zeto, buruz. Hil. Ez diogu besteri entzun. Etim.: "ziezto" (zehazto, zehazki) ala gaztelerazko "exacto"?.
zeuek.
(a).
Izenordaina.
ZUEKen intentsiboa.
“Zeuek jakingozue zetan zabizten./ Ori zuek zeuek ikusi biozue.”