Bergara aldeko hiztegia
oiñézko, oiñezkúa.
(c).
Izena.
Oinez dabilena. · Peatón.
“Len oiñezko asko ikuste zan kamiñotan gora ta bera.”
Esaerak:
Oiñezkoik nai ez eta zaldizkoik aillegau ez.
Esaera.
"Aberatsarekin ezkondu nahi eta ezkongabe geratzen denaregatik esana. Lehen aberatsa zaldiz ibiltzen zen." (Lar Antz).
On billa, on billa, bonbilla.
oiñéztarri, oiñéztarrixa.
(c).
Izena.
oiñáztarri.
Rayo.
“Bentanatik sartu ta atetik urten zan oiñeztarrixa./ Neskia il zan Uberan oiñeztarrixak jota.”
OI.
oiñéztu, oiñeztúa.
(b).
Izena.
oiñaztu.
Tximista. · Relámpago.
“Egundoko oiñeztuak die kanpuan.”
«Rayo» zentzuan ere entzun daiteke, nahiz eta ongi mintzatzen direnek honi oiñeztarri deitu ohi dioten..
Esamoldeak:
oiñeztúa eiñ.
(b).
Aditza.
oiñeztúa izan.
Relampaguear.
óingo, oingúa.
(a).
Izenlaguna.
Oraingoa. · De ahora, actual.
“Oingo txokolatia eskaxa da.”
Esamoldeak:
oingúan.
(c).
Adberbioa.
Oraingoan. · Esta vez.
“Oinguan irabazten urten dou. ”
oingórri útsetan.
(d).
Adberbioa.
Ortosik. · Descalzo.
“Ortotsik ez ari ibilli emen, ero oingorri utsetan ez ari ibilli ero. Don.”
Ez dugu beste inoiz entzun.
.
óiñutsik, ankáutsik, órtosik.
oingótxe.
1.oingotxe, oingotxía.
(c).
Izenlaguna.
oingotxeko, -ua.
Oraingotxea, oraintxe bertakoa. · De ahora mismo.
“Kotxiak daukan markia oingotxia izan bia dau derrior./”
OINGOTXEKUA ere bai zentzu berean: Oingotxekua da ba txarlestona!.
Esamoldeak:
oingotxétik.
(c).
Adberbioa.
Oraintxe bertatik.
“Oingotxetik asi biakou datorren urtekua gertatzen. ”
2.oingotxe.
(d).
Adberbioa.
Oraintxe bertan. · Ahora mismo.
“Tarta au oingotxe jateko da./ Ogi au oingotxe einddakua da.”
3.oingotxe.
(d).
Adberbioa.
Jada, dagoeneko. · Para ahora, ya.
“Astebeterako joan zan da oingotxe aspertuta dago.”
oingoz.
óingoz.
1.oingoz.
(b).
Adberbioa.
Oraingoz. · Por ahora.
“Oingoz ondo doia negoziua./ Oingoz eztou iñor biar ofizinan.”
2.oingoz.
(c).
Adberbioa.
Oraingoz, dagoeneko, honezkero. · Ya, para ahora.
“Asi barri tta oingoz mozkortuta? Au dok jiria./ Aura oingoz gure zain dago.”
oingotxe.
óintsu.
(c).
Adberbioa.
Oraintsu. · Hace poco.
“Oinddio ointsu egon da sekuestro bat./ Eztakitt noiz ezkondu zan baiña ointsu beintzat.”
óintxe.
(a).
Adberbioa.
ointxe bertan.
Oraintxe. · Ahora mismo.
“Etxoin, ointxe bertan nator da.”
OINTXE BERTAN: ointxe, indartuta.
.
Esamoldeak:
ointxe eta ointxe be.
Adberbioa.
"Oraindik ere.
“Ori ointxe ta ointxe be pasatzen da.”
oiñúrrengo.
1.oiñurrengo.
(c).
Adberbioa.
Azkenengo aldiz. · Por última vez.
“Oiñurrengo Zarautzen ikusi neban Mirian.”
2.oiñúrrengo, oiñúrrengua.
(c).
Izenlaguna.
Azkenengo aldikoa. · Lo, el, la de la última vez.
“Oiñurrengo afarixa etzuan izen santu-santua./ Oingua PPkua da baiña enaiz akordatzen zein izan zan oiñurrengua.”
Esamoldeak:
oiñúrrenguan.
(c).
Adberbioa.
Aurretiko aldian. · La vez anterior.
“Biar kinto-bazkaixa daukau. Oiñurrenguan demaseko mozkorra arrapau giñuan. ”
óiñutsik.
(b).
Adberbioa.
Descalzo.
“Ezta arri gaiñian oiñutsik ibilli biar.”
oingórri útsetan, ankáutsik, órtosik.
óittu.
(a).
da
du
Aditza.
Ohitu. · Acostumbrar(se).
“Lan gogorra da maixutzia oittu arte./ Ondogi oittu dozu semia.”
Akostunbrau ere dezente entzuten da..
ohar bat
Esamoldeak:
astúa mákillara letxe óittu.
(c).
Esapidea.
Gauza txar edo gogor batera ohitu.
“Atzo berreun km eta gaur beste berreun. Astua makillara letxe oittuta dare korredoriak. ”
oittúra, oitturía.
(c).
Izena.
Ohitura. · Hábito, costumbre.
“Meza ostian tia bisitatzera joateko oitturia zeukan.”
Kostunbre entzuten da gehiago.
.
ojalatéritza, ojalatéritzia.
(c).
Izena.
Iturgintza; lantegia zein ogibidea. · Fontanería.
“Joan Taketan ojalateritzara ta ekarri iru bentana-kristal./ Ofizio nekeza da ojalateritzia.”
ojalatéro, ojalaterúa.
(c).
Izena.
Iturgina. · Fontanero.
“Ojalateruai diar ein bia jako, tubuak jarixua dauka ta.”
Gaur egun fontanero entzuten da gehiago..