Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

gaba . Ik. gau.
gában , gabána. (c). Izena. Gabán, abrigo. Gabana ta abrigua bat. Gabana len esaten jakon, gabandunak errixan bi ero egoten zien bakarrik: Goiko Kondia ta Beeko Kondia; bestiak danak e, jakedunak, da jakera aillegatzen eztienak tunikadunak. Don.
gabándun , gabandúna. (d). AdjektiboaIzena. Gabana daramana, distintzio ezaugarria antzina. Ik. gában.
gabárdina , gabárdinia. (b). Izena. Gabardina. Bazen gure mutikotan "Gabardinas" esaten zitzaion eskeko bat. .
gabeko mitxeleta , gabeko mitxeletia. Izena. "Polilla, mariposa nocturna." (SB Eibetno)
gabérdi , gaberdíxa. (b). Izena. gauerdi. Gauerdia. · La medianoche. Gaberdixan esnatzen bada zigarrotxua erretzen dau.Esamoldeak: gaberdi zarrak . Izena. Eibar. Gauean berandu. Bazan Plaentzian Gautxorixa deitzen zetsen bat, gaberdi-zarrak baiño len etxera juaten ez ekixana. (SM Zirik)
gaberdiko meza , gaberdiko mezia. Izena. Eibar. Misa del gallo.
gaberdiko mozolo . 1. Asio otus. Buho chico. 2. strix aluco. Cárabo. Sin. úrubi.
gabeskola , gabeko eskola. gabeko eskola, gaueskola. Ik. gau-éskola.
gabi
gabi , gabixa. Izena. Eibar. Martillo pilón, martinete.
Gabian uso, goizian bela . (d). Esaera. Parranda biharamunetan, aje egunetan, esana.
gabilla , gabillia. (d). Izena. Larakoa. Ik. biurra emon, laráko.
gabillára , gabillaría. (d). Izena. Accipiter nissus. kabillara, gabillera, egabillara. Gabiraia. · Gavilán. Aspalditxuan ezta emen gabillaraik ikusten. Arrano mota bat, txitatan eta amorratua. Ondorengo gabillara mota hauek ere badira, Sarasuaren arabera: .
gabillara txiki , gabillara txikixa. Izena. Falco tinnunculus. Cernícalo. Sin. arrai txiki, mirutxiki.
gabillara urdin , gabillara urdiña. (d). Izena. Circus cyaneus. gabillara zuri, gabillara buztanluze. Aguilucho cenizo.
gabióta , gabiotía. (b). Izena. Gaviota. Sin. káixo.
gabón . (a). Interjekzioa. Ilundu ondoren esaten den agur hitza. · Buenas noches. Ik. egunón. Esamoldeak: gabon pasa . (c). Interjekzioa. pasau gabon. Ondo lo egin. Gauean, ohera doanari batez ere, esaten zaio..
Gábon , Gábonak. (a). Izen propioa. Las Navidades. Gabonak etorriko die eta artian artuak erretiratzeke.Esaerak: Gabon bon bon, Natibittate ase eta bete, Estebantxe len letxe . Esaera. (Lar Antz). Esamoldeak: Gábonetan kéixak . (c). Esapidea. Gabonetan gereziak. Neska-mutikoei eskerrak emateko nagusiek egin ohi duten promesa. · Promesa con la que los mayores agradecen algún servicio. I aiz mutilla i. Errekaua zintzo asko ein ddostak. Gabonetan keixak. Gabon egun , Gabon eguna. (b). Abenduaren 24a. Gabon egunian kantura urtetzen dabe umiak.Ik. Natibittáte eguna. Gabon gába . (b). Izena. La Nochebuena. Nun pasau biozue aurten gabon gaba?
gabón-bátze , gabón-bátzia. (c). Izena. Ik. gabon-éske.
gabon-éske , gabon-eskía. (c). Izena. Gabon egunean taldeek etxez etxe egin ohi duten erronda. Lekuzko kasuetan, batik bat. Uberako neska mutikuak etorri die gabon-eskera./ Eztot sekula ainbeste jente ikusi gabon-eskian./ Gabon-eskia oittura zarra da.Sin. gabón-bátze. Ik. gabon-kántu.