Bergara aldeko hiztegia
galopan.
Adberbioa.
Eibar.
Al galope.
“Entzun da galopan etorri da, bertan bera dana lagata. (AAG Eibes)”
galóso, galosúa.
(d).
Adjektiboa.
Dotorea, kolore eta itxura onekoa. · Elegante, de buen color.
“”
Hitz ia galdua.
.
gáltza, galtzía.
(a).
Izena.
Galtzerdia. · Calcetín.
GALTZA LUZIAK, GALTZA MOTZAK eta mutikoek edo futbolistek erabiltzen dituzten belaunerainokoei GALTZA ESPORTAK. Artilez eginikoei ARTILLEZKO GALTZAK..
Esamoldeak:
galtzagiñan.
(b).
Adberbioa.
Galtzak egiten. · Tricotando calcetines.
“Atsua eoten zan eo gorutan ero galtzagiñan; ta atsua, ipuin-jakittaillia, ta “maatillia” esate otsen. Hil.”
galtzáiru, galtzairúa.
(b).
Izena.
Altzairua. · Acero.
“Galtzairuzko sukaldia jarri dabe.”
Gogortasunaren irudia ere bada: Galtzairua baiño buru gogorraua dauka..
galtzairútu.
(d).
Aditza.
Altzairatu. Errementaritzan, burdinazko tresna bati altzairua erantsi, erresistentzia gehiago eduki dezan. · Acerar.
“Geo galtzairutu ta bai itte zittuan aizkorak, galtzairua ipini, baiña azkoraik ez. Eus./ Atxurra galtzairuttu itte zan, bai, gastau itte zien ba, ta puntan azerua biar, a ifini, da arekin atxurra atzera berrixa. Inaz.”
galtzára, galtzaría.
(c).
Izena.
Galtzada. Harri-laukiak elkarren ondoan jarriz eginiko bide-zorua. · Pavés, calzada.
“Kaleko galtzara politt guztiak tapauta dare.”
arribide.
gáltzarpe, gáltzarpia.
(b).
Izena.
Sobaco.
“Galtzarpiak urratuta dauzkat./ Galtzarpian zaroian peridikua./ Berakatza galtzarpian ipiñi, da kalenturiak ixotzen i zotsan. Klem.”
bésape.
galtzétorratz, galtzétorratza.
(d).
Izena.
galtzatorratz.
Artilearekin galtzak eta halakoak egiteko orratz handia. · Aguja de hacer calceta.
Puntua egiteko orratz normalei ere hala esaten dio askok.
.
gáltzu, galtzúa.
(d).
Izena.
Garia ebaki ondoren gelditzen diren gari ipurdiak. · Rastrojo de trigo.
“Galtzua; len ariakin batu eitten zuan illaretara, eta gero erre ero azpittarako be ekartzen zuan. Klem./ Araba aldian udazkenian su emoten dotse galtzuai. ”
Singularrean beti..
ganájateko, ganájatekuak.
(b).
Izena.
Egunean-egunean ganaduentzat zelaitik edo sorotik ekartzen den janaria. · La comida del ganado que se acarrea del campo normalmente cada día.
“Gurian egunero eitten die ganajatekuak. Sekula-bedarra, arta-puntia, alfafia... beti izaten da zerbaitt.”
Pluralean..
Esamoldeak:
ganájatekuak eiñ.
(b).
Aditza.
Ganajatekoak kanpoan prestatu eta etxeratu.
ganáu.
1.ganáu, ganáua.
(a).
Izena.
Hazienda. · Ganado vacuno.
“Abeletxen ganau guztiak kenduittue./ Basarrixan eztao bakaziñoik, egunero gobernau bia die ganauak eta./ Ganauai kaso ein bia jako.”
Esamoldeak:
ganáura dedíkau.
(c).
Aditza.
Dedicarse a la ganadería.
2.ganáu, ganáua.
(c).
Izena.
Bicho, traste, elemento.
“Len formala zan baiña aspaldixan ganau ederra eindda dago.”
ganau-áska, ganau-askía.
(c).
Izena.
Pesebre de ganado.
“Ixko demonio orrek ganau-askia apurtu dau adarka.”
aska.
ganaudun.
1.ganaudun, ganauduna.
Izena.
Ganadero.
2.ganaudun, ganauduna.
Izena.
Comerciante de ganado.
ganau-gobérnu, ganau-gobernua, -ak.
(b).
Izena.
Ganaduei egin beharreko lanak: jaten eman, azpiak atera, jaitsi, etab.
“Anaiak eitteitu gurian ganau-gobernuak.”
Pluralean ia beti.
.
ganáu-jíra.
ganáu-jíra, ganáu-jíria, -ak.
(c).
Izena.
Ganadu-gobernua.
“Ganau-jiria einddakuan etorriko nok afaltzera.”
ganau-gobérnu.
ganau-soka, ganau-sokia.
(c).
Izena.
Behia lepotik eramateko soka.
“Ganau-sokak eingo zittuen. Felipe.”
ganautálde, ganautaldía.
(d).
Izena.
Ganadu multzoa.
“Ganautalde bat, klase danetatik baldin badago. Don.”
Ganadu klase guztietatik dagoenean deitzen zaiola horrela dio Donatok. Ez diot beste inori entzun..