Bergara aldeko hiztegia
gáiñetiko, gáiñetikua.
(b).
Lo restante.
“Amar milla pezeta entregatzeittu ta gaiñetiko guztia berak gastatzen dau./ Gure taillerrekuak lana jaukau ta gaiñetikuak jai.”
ostientzéko, gaiñerako.
gáiñezka.
(b).
Adberbioa.
A rebosar, rebosando los bordes.
“Frontoia jentez gaiñezka zeuan.”
Esamoldeak:
gaiñezka eiñ.
1.gaiñezka eiñ.
(b).
Esapidea.
Rebosar los bordes.
“Esniak gaiñezka ein ddost, despistauta neuan da./ Pantanuak gaiñezka eiñ ei dau. ”
2.gaiñezka eiñ.
(c).
Esapidea.
Lehertu, bere onetik irten.
“Arjentinan gaiñezka ein ddau egoeriak. ”
3.gaiñezka eiñ.
(a).
lagunartekoa
Korritu, isuri.
“Sartuaz bat egin najuan gaiñezka. (TSE Berb).
”
ustu.
gaiñigar, gaiñigarrak.
Izena.
Eibar.
"Zuhatzen adar igarrak, sarri sutarako erabiltzen diranak." (SB Eibetno).
gain-uts.
"Boleta jokuan bolia oholian sartu baiña txirlorik jo ez." (SB Eibetno)
gáita.
1.gáita, gaitia, gáittia.
(b).
Izena.
Gaita. Musika tresna.
2.gáita, gáitia, gáittia.
(c).
Izena.
Umorea, gogoa.
“Gaitia bia da eitten daben denporiakin bizikletan ibiltzera urtetzeko./ Orrek jaukak gaittia: egunero txikiteuan.”
gaitz.
Angiozar.
gatx (Ub.-Ang., Lein.).
1.gáitz, gáitza.
(b).
Izena.
gatx (Ub.-Ang.).
Gaixotasun luzerakoa edo grabea. · Enfermedad de difícil curación.
“Azurretako gaitza ei dauka./ Kanzerra, dagonik gaitzik txarrena./ Iñon ona ikusi eziña da orren gaitza.”
Esamoldeak:
gáitz eiñ.
(b).
dio
Aditza.
gátx eiñ .
Kalte egin.
“Orri eranak gaitz eitten dotsa./ Eneban ori esan zuri gaitz eitte arren.”
kálte eiñ.
2.gáitz, gáitza.
(c).
Adjektiboa.
gatx (Ub.-Ang.).
Zaila. · Difícil.
“Euskeria ez da esaten daben bezin gaitza./ Ondo ondo artu ezkero ezta persona gaitza./ Lana askoko ardixa asko be gatxaua da mozten. Enr.”
zaill, nékez.
gáitz-báko, gáitz-bákua.
(c).
Izenlaguna.
gaitzík báko, gatxbako, gatxik bako.
Gaitz egiteko joerarik ez duena. Pertsonez, batik bat. · Inofensivo.
“Takarra ta zaratatsua da izen, baiña gaitz-bakua./ Nik uste neban gaitzik-bakua zala, baiña ezautu neban majo. ”
gaixoáldi, gaixoaldíxa.
(b).
Izena.
Norbait gaixorik dagoen denbora.
“Ointxe pasau berri dau gaixoaldi bat.”
gaixotásun, gaixotasúna.
(b).
Izena.
Enfermedad.
“Dirua ta dirua da orren gaixotasuna./ Gaixotasun ezezaunen bat dauka, itxuria.”
gáixoti, gáixotixa.
(c).
Adjektiboa.
Erraz gaixotzen dena. · Enfermizo, -a.
“Umetatik da gaixotixa baiña aspaldixan sekula baiño obeto dabill.”
gáizki.
(a).
Adberbioa.
gaixki, geixki, geizki.
Txarto. · Mal
txárto, txarki.
Esamoldeak:
gaizki azi.
(c).
Esapidea.
Malcriar.
“Gaizki azittakua da bai, eta oiñ ezta gauza bizimoduai frente emuteko.”
GAIZKI AZITTAKUA, batik bat..
gaizki artu.
1.gaizki artu.
(b).
Esapidea.
Tomar a mal.
“Ez gaizki artu, baiña oso kaxkar portau ziñan nerekin.”
2.gaizki artu.
(b).
Esapidea.
Estu hartu. · Poner en apuros
“Lejarretak oso gaizki artu zeban Hinault Vuelta Españan.”
3.gaizki artu.
(b).
Esapidea.
Harrera txarra egin.
“Garaikoetxea oso gaizki artu zeben Burgosen militarrak. ”
gaizkitxo.
Adberbioa.
"Gaizki-ren txikigarria. Kejatzen ari denari edo gaizki dagoela dioenari askotan esan ohi zaio:
“Gaizkitxo bizi zate ba./ Gaizkitxo etorri giñan ba danok kotxetxuan." (Lar Antz).”
gaizki esan.
(c).
Esapidea.
Gaizki hitz egin norbaitez.
“Aurretik lagun aundixak eta atzetik gaizki esan.”
Substantibo gisa ere bai: Gaizki esanak barkatu..
gaizki entzun.
(c).
Esapidea.
Oir maldicencias, comentarios peyorativos.
“Kontzejal lanak oixe dauka: tximiñuen moduan lanian ibilli, gero gaizki entzuteko./ Norberak dana eiñ, da gaiñetik gaizki entzun biar. ”
gaizki biar.
Esapidea.
"Pertsona bat zerbaitetan bide onetik edo zuzenetik ez dabilenean esan ohi da. Adibidez, edaten duen batengatik esan daiteke:
“Gaizki bi dau, eztau gauza onik ingo." (Lar Antz).”
gaizkíesaka.
1.gaizkíesaka, gaizkíesakia.
(b).
Izena.
Maledicencia.
“Sorgiñ orrek gaizkiesakia ta mormoxetia besteik eztauka.”
2.gaizkíesaka.
(b).
Adberbioa.
Maldiciendo de alguien, murmurando.
“Luxiok mundu guztiagaittik gaizkiesaka jarduten dau.”
gaizkittu.
(b).
Aditza.
Leintz, Oñati.
"Ponerse mal de salud." (Izag Oñ).
“Sorbaldako tendoiek pe esfuerzuaz gaizkittute eta ondo osatu barik dauko. (AA ArrasEus, 223. o.).”
gaizpentsau, gaizpentsaua.
(d).
Adjektiboa.
gaizkipentsau.
"Malpensado, -a.
“Gaizpentsaua ez da izen bier./ Ze gaizpentsaua naizen.”