Bergara aldeko hiztegia
gesal.
gezal.
ohar bat
1.gesal.
gesála.
"Lo soso, lo que está sin sal. Lo que está desalado. Lo salado (!)." (Izag. Antz).
2.gesal, gesala.
Izena.
Leintz.
Elur zapaldu eta urtua, batza.
gesaltza, gesaltzaie.
Izena.
Aramaio.
"Elur erdi-urtu eta zapaldua dagoen lekua.
“Gesaltzaie: edurre urtu danien, ure eta edurre, plisti-plasta." (Orm Aram).”
gesal.
Getaríxa.
Izen propioa.
Esaerak:
Gizurra esan neban Getaríxan, da ni baiño len zan atarixan.
(c).
Esaera.
Gezurra erraz zabaltzen dela.
géure, geuría.
(a).
Izenlaguna.
gere, -ia.
Gure indarturik. Guk... geure, batik bat. GERE, gería: adineko zenbaitek erabiltzen duen aldaera.
“Guk gere denpora guztian eztou olako gauzaik etxian... sekula bez. Hil./ Guk urriñ geunkan, guk ixa itturri onduan geunkan gere itturrixa. Hil./ Euskeraz, guk gere kertenkerixa batzuk esaten. Don. GERI ere bai: Oiñ piñua dao asko sartuta, ta piñuak, geri be, guk leen jun gere basoetara ta... Hil.”
géza.
1.geza, gezía.
(c).
Adjektiboa.
gáza.
Dícese de las manzanas dulces.
“Esnabolia, gezia izan arren, oso estimaua da gordiñetan jateko.”
2.geza.
giárra, -e.
gixarre.
1.giarra, -e, giarría.
(b).
Izena.
gixarre.
El magro de la carne.
“Gizena baiño giarria geixao gustatze jatzu./ Urdaiazpiko onek urdai asko ta giarre gutxi.”
Urdaiazpikoaz, gehienbat. Giarreren Ant. urdai da kasu honetan, eta beste haragietan, berriz, gizen. "Musculo" zentzuan ere .
2.giarra, -e, giarría.
(d).
Izena.
Enborraren bihotzaren eta gizenaren artean dagoen egur partea.
“Barrura zati bat makala eukitzen dau, ta gero barruan giarria. Sebas./ Obran sartu biar bozu egur aundixa, al bozu gizena kendu, da ipinizu gixarriakin. Sebas. Aritza bestela beltza izeten da, ero mas bien urdaiazpiko koloria, gorri-beltz antzeakua: aura da giarria. Benito.”
Lakak baino kolore ilunagoa du. Haritzarenak gorri-beltza, "urdaiazpiko koloria"..
biotz, azur.
giarrátsu, giarratsúa.
(c).
Izena.
Giharretsua, giharre askokoa. Haragiaz ia beti. · De mucho magro.
“Oso giarratsua da urdaiazpiko au.”
gibélarri, gibélarrixak.
(c).
Izena.
Gibelerraiak. · Higadillos de cordero.
“Gozuak jartzen die gibelarrixak saltsan ardauzuri puxkatekin./ Gibelarrixak izaten dia birixak, gibela, baria ta biotza bildotxanak. (Lar Antz).”
gibélaundi, gibélaundixa.
(b).
Adjektiboa.
Fresco, -a, cachazudo, -a, cojonazos.
“Gibelaundi samarra ezpalitz ardurak ittoko leukie.”
gibel bédar, gibel bedárra.
(d).
Izena.
botanika.
Hepatica nobilis.
Hepática, hierba del hígado.
Hosto iraunkorreko landare honek arrabete hartzen du gehienez ere. Sei-bederatzi hostoko lore politak ditu puntan, urdinak gehienetan, zuriak edo arrosak inoiz. Sikatu eta gero, gibela garbitzeko erabiltzen da. Batzuek diotenez zauriak ixteko ere balio du..
gibeldu.
(d).
Aditza.
Urtuta dagoen kola beroa loditu hoztu ahala; gibel itxura hartzen du.
“Ori zan kola berua, da aura ein biar izaten giñuan urtu baño Marian, da emon, kola aura. Baiña neguan-da problemia izate zan; segiduan oztu, gibeldu eitte zan. Lar.”
gibeléko, gibelekúa.
(c).
Izena.
Gibeleko gaitza. · Mal de hígado.
“Gibelekuakin ei dago aspaldittik.”
Hepatitisa, batik bat.
.
gibélurdiñ, gibélurdiña.
(b).
Izena.
botanika.
Russula virescens.
Kolore gama zabala duen perretxiko gozo eta ezaguna. · Seta de cura.
Don.k -a berezkoaz dio: gibelurdiña, -ia..
gilbéra, gilbería.
(d).
Adjektiboa.
Kilibera, kili-kili asko duena. · Cosquilloso, -a.
“Txikittan gilberia demasa ziñan zu.”
kilikilitsu.