esapidea
- jaso-jasua ez egon. (c). esapidea. JAXO-JAXUA EZ EGON. Narrastua, itxura txarrekoa egon.. Obrak eitten jiarduek eta etxaukek etxe inguru jaso-jasua. .
- jausi barik!. (c). esapidea. Kontuz!, ea erortzen zaren!. Hori esaten zaio norberaren aurrean erortzeko arriskuan dagoenari. Labandu barik!, ere bai labandu berri denari, eta abar..
- jentián bistán. (b). esapidea. A la vista de todos.. Ori igual jentian bistan jartzen da narrugorri.. Ik. napar-jénte, gazte-jénte.
- jo batera eta jo bestera ibili. (c). esapidea. JO ONA ETA JO ARA. Noraezean edo galduta ibili.. Basuan galduta ibili giñustan, jo batera eta jo bestera. .
- jo daigun. (b). esapidea. Pentsa dezagun, esate baterako.. Jo daigun iñor ez datorrela itzaldira. Zer egingo dogu? .
- jo-ta-pasa. (-). esapidea. "Trabajo de batalla. Kontu edo ardura gitxikin egindako biharra.. Honek bihar merkiok jo-ta-pasa egin bihar dittuk." (SB Eibetno)..
- joan ari Otxandixora. (c). esapidea. Joan hadi pikutara. .
- joan da bertakúa. (c). esapidea. Nongoa zara? galderari ihes egin nahi zaionean hala erantzun ohi da, umorez. . -Nongoa zara? -Joan da bertakua..
- jorgek egunonak emon. (a). esapidea. Zakila gogortu. Empalmarse, ponerse dura. (argot).. Jorgek egunonak emon jostazak izarapetik. (TSE Berb). . Sin. amabixak jo.
- jóta kéia. (c). esapidea. JOTA SUA, JOTA FUEGO. Jota sua, ahalegin osoz.. Lanian diardu jota keia.. Ik. dáleketepego.
- jótera ein. (d). esapidea. Jotzeko kinada egin, edo joteko intentzioa edo zaletasuna izan. Ben.k etxean izan zuen idi batez zera dio:. Beste bat euki giñuan jotera eitten ebana. .
- juérgia gastáu. (d). esapidea. Correr juerga. . Gero erremeixia, oi dan moduan, erremeixia, dana dantzia ta... juergia gastau bai, e. Lengo gaztia ba umore aundikua zan. Hil..
- jun zaittez etorrittako bidetik. (-). esapidea. "Norbait bidaltzen denean esaten da." (Lar Antz). .
- jústu-justúko bérbak. (c). esapidea. Ezinbesteko hitzak bakarrik. Bi pertsonak haserre daudenean edo konfiantzarik ez dutenean egiten dutena. El mínimo de palabras.. Alkarrekin gabizek lanian baiña justu-justuko berbak eitte jostak bakarrik./ Anai-arrebak izan arren justu-justuko berbak eingo jotsek alkarri. .
- júzgu txárrak éindda égon. (c). esapidea. Susmo txarrak hartuta egon. Estar lleno de recelos.. Juzgu txarrak eindda egotia? Ba, batek gauza bat esan eta beste bat ete dan pentsatzen egotia. Klem./ Dirua falta izaten zuan etxian da etxekoandrioi kriadia ete zan, juzgu txarrak eindda jeuan, da azkenian zera, gizona, etxeko nausixoi, lapurra.. Gaur egun errezelu txarrak eindda egon entzunagoa.. Ik. errézelu, -o.
- kaka burutik bera eiñ. (c). esapidea. Nahi duten guztia egin norbaiti.. Umiak kaka burutik bera eitten dotse maixu berrixai. . komentario 1
- kaka dárixola egon. (-). esapidea. KAKA EINDDA EGON. Urduri edo beldurrez egon.. Karreria daukanian kaka darixola egoten da. .
- 2. kaka eiñ. (c). esapidea. (arrunkeria.) Porrot egin.. Aidian irabazten asi zuan, baiña azkenian kaka ein juan. .
- kaka jaik-in!. (c). esapidea. Iraintzeko erabilia. Badu kubatarren "comemierda" irainaren antza..
- kaka jan. (d). esapidea. (arrunkeria.) Sarri entzun dut, mondrauetar hizkeraz esana, norbaiti tontoa dela aurpegira esateko, baina graziaz, honoko esaldia:.. I tontúa áz ala kaká jaten dok? ..
- kaka morralían!. (b). esapidea. KAKA MORRALÍAN. Mierda!. Gaur Realan partidua ikustera joango giñala, ta kaka morralian! Suspendidu ein dda./ Kaka morralian! etxian aaztu jata liburua? . Gaurko neska-mutikoei entzuten zaie inoiz; harrigarria egiten zaigu, horrelako gutxi esaten baitute. Adinekoen artean ez da oso erabilia. .
- kakalekua beian euki. (-). esapidea. Norbait txikia dela esateko modu umoretsu eta basto samarra.. Ik pe, nere antzera, kakalekua beian. .
- kakatára bialdu. (c). esapidea. Haizea hartzera bidali.. Dirua eskatu zostanian, kakatara bialdu najuan.. Sin. aizía ártzera biáldu.
- kakatára bota. (c). esapidea. Gaizki hitz egin norbaitez, desprestijiatzen saiatu.. Gurasuak kakatara bota zeben maixua.. Ik. lúrpian sartu.