esapidea
- keixapian egin. (-). esapidea. "Modalidad de caza. Egunargittu aurretik keixa baten albuan ipini eta keixak jatera datozen txorixak harrapatzia." (SB Eibetno).
- kílika eiñ. (d). esapidea. Atearen sarrailatik, leihotik edo edonondik disimuloz begiratu. Mirar con disimulo de una cerradura, ventana, etc.. Kilika eittia; atian zerraillatik pe in leikek, erozein lekutatik, ero baztar batetik ero. Nobera ikusi barek bestia ikusi naixa. Klem. . komentario 1
- kinkiña jo. (-). esapidea. (Eibar.) Zerbaiti amaiera eman. Dirua xahutu, botila hustu, etab.. Milla erriali kinkiña jo detsa gaurko ferixara juan biarrakin. (AAG Eibes). .
- kiskete jo. (-). esapidea. (Eibar.) "Kriskitin egin, atzamar puntekin hotsa atera.. Jesusa jaio da ta jo deigun kiskete.. komentario 1
- kíxi ta míxi ibili. (d). esapidea. KISKI TA MIXKI IBILI. Gutxikeriatan ibili; janariari buruz entzun dut bakarrik. Dícese del comer nimiedades, del picar nerviosamente.. Goiz guztia kixi ta mixi jardun dozu ta oiñ goseik ez./ Jaizu jan, kixi ta mixi ibilli barik. Klem. .
- kóko jántzi. (d). da esapidea. (Eibar.) Mozorrotu.. Aratoste batzuetan koko jaztia nai eban, baiña iñok ez igartzeko moduan. (SM Zirik).. Sin. mozórro jántzi, kukúmarro jantzi.
- kokotéraiño egon. (b). esapidea. KOKOTÉRAIÑO EUKI. Leporaino, higuinduta egon, euki.. Kokoteraiño nago zuekin./ Kokoteraiño nauke umiak.. Sin. leporaiño, buruko azurreraiño egon..
- koloreik ez egon. (-). esapidea. KOLOREIK EZ EUKI. Alde nabarmena egon.. Retegi eta Galartzan arteko partiduak etzeukan koloreik. .
- kolóriak bajáuta. (c). esapidea. Zurbil, kolore onik gabe, norbait.. Gaur ikusi dot Exekiel, da koloriak ziero bajauta dago.. Ik. bajau.
- konformidadía artu. (c). esapidea. Konformatu, konformatzen jakin. Tomar con conformidad, resignación.. Semia paruan daukau, alabia estudixuan oinddio, baiña badakizu, konformidadia artu biar. .
- konparazíño batéra. (c). esapidea. KONPARAZÍÑO BATEN, KONPARAZÍÑO BATERAKO, KONPARAZÍÑORAKO . Por poner un ejemplo, a modo de comparación.. Alikanten gure hoteletik plaiara egongo zan, konparaziño batera, emendik Osintxura lez./ Andaluzian babagorrixak eskatzia da, konparaziño baterako, Polo Nortian gazpatxua eskatzia moduan. .
- kónpontxo egin. (c). esapidea. Elkar hartu, ezkutuko tratua egin.. Kontratitistia eta aiuntamentuko enpliaua konpontxo eindda zeren, itxuria. .
- kontáu eziñála. (c). esapidea. Kontatu ahal izateko baino gehiago.. Ferixan ardi asko zeuan, da txala, berriz, kontau eziñala. .
- kontrabéta ebagi. (c). esapidea. Enborraren edo haragi beten kontrara ebaki.. Kontrabeta ebagi ezkero ondatu eitten da motozerria.. Sin. kóntrara ebági. Ant. bétara ebági, erara ebagi.
- 2. kontrabista, kontrabistia. (-). esapidea. "Locura animal: cruzarse los cables a los animales (ganados), volverse locos." (SB Eibetno).
- kontraesku ibili. (-). esapidea. Andar contra corriente.. Gu beti ibiliko gaittuk kontraesku. Jaiokeratik jaukau gaitz ori. .
- kontrafabóre jokatu. (c). esapidea. Boletan beste bolari batekin jokatu ea nork gehiago jo. Apostar dinero a los bolos con otro bolari, a ver quién acierta más, mientras discurre una partida normal con muchos participantes.. Potori milla pezeta jan najotsan kontrafabore./ Kontrafabore jokatukostat iri.. Ik. trabesían, ezarríxan.
- kóntrara ebági. (c). esapidea. Eraz kontra ebaki haragia edo zura.. Emoidazu tajada batzuk kontrara ebaitta.. Sin. kontrabéta ebagi. Ant. bétara ebági, erara ebagi.
- kóntu ártu. (c). esapidea. KÓNTUAK ARTU. Kargu hartu. Llamar la atención, pedir cuentas.. Zu etza iñor neri kontu artzeko.. Sin. kárgu ártu.
- kóntuak etára. (b). esapidea. Sacar cuentas, tanto en el sentido literal como en el figurado.. Jaixak, eta amarretarako etxera etorri zan. Kontuak etara zela egongo zan./ Kontuak etaraittut eta bos milloi kostatzen da igeltserixia bakarrik. .
- kóntuak euki. (c). esapidea. Berriketa saioak izan.. Aspaldixan Petra ta Mariak kontu asko dauke alkarrekin. .
- kóntuak kóntu. (b). esapidea. Esanak esan.. Kontuak kontu, aura beintzat majo bizi izan zan bere denporan. .
- kópletan ibilli. (c). esapidea. Andar con cuentos.. Serixo esaten dotsut; ez pentsau kopletan nabillenik. .