esapidea
- kalamidade bat eindda egon. (b). esapidea. Estar hecho/a un/a calamidad..
- kale emon. (-). esapidea. (Eibar.) "Atzera bota.. Lau lagunen artian egindako biharra aurkeztu genduan leihiaketara, eta kale emon jeuskuen." (Zuaz Deb) .
- 2. kale ero bale!. (b). esapidea. KALE ERO BALE. Zirt edo zart.. Ointxe, kale ero bale, erabagi bat artu bia dogu. .
- kalegorríxan gerátu. (c). esapidea. Etxerik gabe gelditu.. Nausixak etara ein giñuzen etxetik eta kalegorrixan geratu giñan. . Lanik gabe ere bai..
- kamiño betian. (c). esapidea. Ibiltzerakoan eseak eginez edanda egoteagarik.. Andramaittan kamiño betian etorri giñuztan Elgetatik Uberara. .
- kanaléra saldu. (c). esapidea. Hil-pisura saldu.. Obe dozue begira baino kanalera saltzia.. Ik. begíra saldu, il-píxu, bizipíxu.
- Kaparría pótruetan baiño astúnaua. (d). esapidea. (arrunkeria.) Petrala, gogaikarria.. Kaparría pótruetan baiño astúnaua.. Ik. ákaiña.
- kapote egin. (b). esapidea. Jatordura berandu iristen dena ezer gabe utzi.. Ordu erdi beranduago aillegau giñan bazkaittera eta kapote egin oskuen. .
- karraskadia jo. (-). esapidea. (Eibar.) "En las peleas de gallos, acobardarse uno de los contendientes y dejar la pelea. Oillarrak bildurtzen danian joten daben kantutik dator izena, kurrurruk! egin biharrian karraskadia botatzen dabelako burrukia galtzen dabenian. Oillar-jokuetatik hartuta, eguneroko beste kontu batzuetarako be erabiltzen da esakera hori, atzera egin dabenaren jokaeria adierazteko." (SB Eibetno).. Ik. arrio eiñ.
- kaskarati erten. (-). esapidea. (Antzuola.) "Neskatilla edo mutiko bat neska edo mutill egin. (Lar Antz) . Orrek erten dau kaskarati." (Lar Antz).
- káskaratik endréauta egon. (c). esapidea. (eufemismoa.) Zoratuta egon. .
- 2. kaskarra berotu. (c). esapidea. Calentar los cascos.. Ordubete diskutitzen egon, kaskarra berotu, ta etxera. .
- kaskétak émon. (c). esapidea. Ik. kasketáldi.
- kataian dagon txakurran moduan. (c). esapidea. Aztoratuta eta zalapartaka.. Kataian dagon txakurran moduan jarri jatan. .
- kate motzian lotu. (c). esapidea. Hurbiletik zaindu.. Aspadixan andriak kate motzian lotuta jaukak..
- katóliko ez ibili. (c). esapidea. (lagunartekoa.) Gaizki samar ibili.. Nere kotxia aspaldixan eztabill oso katoliko./ Osasunetik neu be enajabik bape katoliko. .
- katua umiekin bezela. (c). esapidea. Leku-aldaketa etengabean.. Etxakixat zenbat aldiz aldatu naizen etxez joan dan amar urtian. Katua umiekin bezela najabik. . Gauza jakina da katuak bere ume txikiak lekuz aldatzen dituela behin eta berriz, ziurtasun neurri gisa. .
- katuak mingaiña jan dotsu ala?. (a). esapidea. Berbarik egiten ez duenari esan ohi zaio, umeari batik bat..
- kátxarro bat éindda égon. (-). esapidea. KATXÁRROZAR BAT ÉINDDA ÉGON. Destartalatuta egon.. Zure kotxia katxarro bat eindda dago. .
- kedarriá baiño sikúaua. (c). esapidea. Oso sikua edo zekena.. Zuen aittajuna sikuaua zan kedarria baiño. .
- keiana eiñ. (c). esapidea. Joan, eta etorri ez.. Arek pe keiana ein ddau, ogi billa joan, eta irurak eta arrastoik pez. .
- keixak sasoian. (c). esapidea. Gauzak bere sasoian (egin behar direla).. Nobixiakin joan da oporretara. Badakizu, keixak sasoian. .