esapidea
- itxurarako be. (c). esapidea. Itxura zaintzeko.. Tira gizon, itxurarako be obe dozu alkondara ori aldatzia. .
- itxuria emon. (c). esapidea. Taxutu, egin samartu.. Oinddio obria eztou ziero akabau, baiña itxuria emonda dago beintzat./ Aurtengo San Paulotan eztabe ezer organizau. Etxatak ondo pentsatzen. Naiz ta beste munduko ezer ipini ez, itxuria emon beintzat. .
- itxuria galdu. (c). esapidea. ITXURATIK URTEN. Gauza batek presentzia galdu.. Jertsia itxuria galduta daukazu ziero./ Itxuratik urtenda dauzkak zapatak..
- ítxurian jabe izan. (c). esapidea. Ser lo que se aparenta.. Sinpatikua ta jatorra emuten dau, baiña ezta itxurian jabe./ Itxurian jabe bada, eztau inddar aundirik eukiko. .
- ítxurian kontrakua izan. (c). esapidea. Ser lo que no se aparenta.. Serixua emoten dau, baiña adarra jo baitta bere amai be. Itxurian kontrakua da aura. .
- itzelak esan. (-). esapidea. (Aramaio.) "Izugarriak esan norbaiti. . Ak itzelak esan tzen." (Orm Aram)..
- ixilik egon ari. (c). esapidea. Kezka, asperdura, harridura etab. adierazten duen esapidea, testuinguruaren arabera.. .
- ixilik eta abarrik. (-). esapidea. (Aramaio.) Gordeta, ezkutuan.. Gandiagak esan auen ixilik eta abarrik ibili ziela euskerie ikesten Oliten. (Orm Aram)..
- izanguan bizi. (-). esapidea. Sekula betetzen ez den esperantzarekin bizi.. Izarretan bizi don hori, izanguan beti. (Zuaz Deb). .
- izatekua izan. (c). esapidea. Zelebrea, edo behar ez bezalakoa izan.. Zu za izatekua zu. Kalera joan eta ogixa aaztuta etorri./ Diru guztia gastau. Zu za izatekua!/ Sagar guztiak arrapau dosku. Ori da izatekua ori! . Beste doinu batekin esanda, alderantzizkoa esanahia ere har dezake. Karreria irabazi dozula, e? Zu za izatekua zu!.
- izenaren jabe izan. (c). esapidea. Izena edo ezizena egoki jarrita eduki.. Justo izenaren jabe zan benetan, ain zan zuzena. .
- jaboia emon. (-). esapidea. "Pelota egin". (Lar Antz)..
- jai euki. (b). esapidea. JAI EGON. No tener ninguna oportunidad, nada que hacer. . Alperrik abill, neska orrekin jai daukak./ Geixao ezpada zaintzen jai dauka pelotan./ Emen lan egiñ ezian, jai dago. . komentario 1
- jai tta aste. (b). esapidea. Egunero, beti. Tanto en día laboral como en festivo.. Esne partitzen jarduten dau jai tta aste, uda ta negu.. Ik. jaiégun.
- jaixon paretak. (-). esapidea. "Pertsona bat ekonomikoki gaizki dagoenean, eta etxea besterik geratzen ez zaionean, jendeak esaten du: etzare ain gaizki be! Etxia beintzet badaukazu. Etxearen nagusiak hau esanez erantzuten du: jaixon paretak! Izan ere, etxeko hormek ez baitute jaten ematen." (Lar Antz)..
- jan-jan eiñ. (c). esapidea. Asko jan. Inoren etxean jaten denean ohitura dute adinekoek zera esateko despedidarakoan:. Ekarri eztou ezer eiñ, baiña bagoiaz jan-jan eindda./ -Guk jan-jan eiñ, ezpanak garbittu eta aide. -Bueno, bueno, urrenguan be etorri.. Ik. éntzun-éntzun eiñ.
- jangoikuak pe eztaki. (b). esapidea. Asko.. Jangoikuak pe eztaki zenbat sufridu daben asunto orrekin. .
- jarduna ipiñi. (c). esapidea. Hizpidea, berbakizuna ipini.. Gaztetxiorrek jarduna beintzat ipiñi dau errixan. .
- jardunían járdun. (c). esapidea. Hitz egiteagatik hitz egin. Hablar por hablar.. Zuri jardunian jardutia gustatze jatzu./ —Autopistia gure etxe ondotik pasau biar i da —Orretxi esate jako jardunian jardun. .